Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2008ko azaroaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Getxoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
6432

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 264/08 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: desahuzioari buruzko 264/08 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Jose Maria Martinez Torres.

Abokatua: Joaquin Hernandez Dominguez.

Prokuradorea: Gabriela Gonzalez Yacob.

Demandatua: Juan Pedro Frutos Corrales eta Aitor Elosua Pintos.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman da eta bere epaitza honakoa da:

EPAITZA

1.- Baietsi egin dut Gonzalez Yacob prokuradoreak Jose Maria Martinez Torres-en izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Juan Pedro Frutos Corrales-en eta Aitor Elosua Pintos-en aurkakoa. Hori dela eta, deklaratzen dut suntsituta dagoela ebazpen honen aurrekarietan adierazitako finkaren errentamendu-kontratua. Beraz, demandatua finka uztera kondenatzen dut eta ohartarazten diot egingo botako dela, baldin eta legez jarritako epean hala egiten ez badu.

Halaber, demandatzaileari 5.200 euro gehi itunduta interesa ordaintzera kondenatzen dut alderdi demandatua.

2.- Prozedura honetan sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Juan Pedro Frutos Corrales demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki batekin egin daiteke errekurtsoa, betiere ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bost eguneko epearen barruan. Horretaz gain, epemugatutako errentak zein kontratuaren arabera aldez aurretik pagatu behar direnak ordainduak izana egiaztatu beharko da, apelatutako erabakia aipatu, eta errekurritzeko borondatea agertu aurkatzen diren erabakiak adieraziaz (PZLb-ko 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Getxo (Bizkaia), 2008ko urriaren 28a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala