Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2008ko azaroaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bizkaiko Probintzia Auzitegia
6430

EDIKTUA, 28/08 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia - 4. Sekzioa.

Errekurtsoa: 28/08 apelazioa, prozedura arrunta.

Gaia: N01 judizio arrunta.

Errekurtso horretan epaia eman da eta bere idazpuruak eta epaitzak ondokoa diote, hitzez hitz::

650/08 EPAIA

Magistratuak:

Fernando Valdés-Solís Cecchini.

Ignacio Olaso Azpiroz.

Reyes Castresana García.

Bilbao, bi mila eta zortziko urriaren hamaseia.

Aurrerago aipatutako magistratuek osatzen duten Bizkaiko Probintzia Auzitegian (4. Sekzioa), apelazio-graduan, 123/04 prozedura arrunta ikusi da, zeina Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegitik baitator, parteak honako hauek direla: Jose Antonio Merida Jiménez apelatzailea, Ferros Presa prokuradoreak ordezkatuta eta Mujika Cuesta letratuak zuzenduta, errekurtsoari aurka egiten dion Europa Renting de Maquinaria, S.L. apelatua, Perez Diez prokuradoreak ordezkatuta eta Diaz Gonzalez letratuak zuzenduta, Juan Francisco Piriz Garcia, Jose Antonio Bravo Gonzalez eta Tenedora de los Estudios, S.L. auzi-ihesian, eta Jesus Angel Bravo Gonzalez, amore eman duena.

Epaiarekin lotura duten aurrekariak, inpugnatutako epaiarenak, funtsean adierazitzat jotzen dira, eta, bestalde, epaia onartu egiten da.

EPAITZA

Ezetsi egin dut Jose Antonio Merida Jimenezek, Juan Angel Ferros Presa prokuradoreak ordezkatuta aurkeztu duen apelazio-errekurtsoa, judizio arruntari buruzko 123/04 judizio arrunteko autoei dagokienez hartutako epaiaren aurkakoa. Epai hori Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiak hartu zuen, 2006ko abenduaren 5ean. Errekurtsoa ezetsita, beraz, ebazpen hori berresten dugu. Bigarren auzialdi honetan sortutako kostuak, bestalde, alderdi apelatzaileari ezartzen dizkiogu.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu dugu.

Jose Antonio Bravo Gonzalez eta Tenedora de los Estudios, S.L.ren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegiko iragarki-oholean ediktu hau argitaratzea erabaki da, epaia jakinarazteko eginbidea burutzeko.

Bilbao, 2008ko urriaren 24a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala