Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2008ko azaroaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Garraio eta Herri Lan Saila
6429

EBAZPENA, 2008ko urriaren 13koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Bilbao-Donostia trenbide-lineako Traña-Berriz tartean trenbidea bikoizteko trazadura zehaztu eta Lebarion tailerrak eta kotxetegiak jartzeko proiektuaren 1. berrikusketak (Lebarioko lurzatiaren egokitzapenak) erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrera ateratzeko dena.

Garraio Azpiegituraren zuzendariaren 2004ko uztailaren 9ko Ebazpenaren bidez «Bilbao-Donostia trenbide-lineako Traña-Berriz tartean trenbidea bikoizteko trazadura zehaztu eta Lebarion tailerrak eta kotxetegiak jartzeko proiektua» onartu zen.

Baina irizpide teknikoak kontuan izanik, jarduketak hartzen zituen elementu natural eta instalazioen arabera, eraikuntzako konponbide desberdinetara jo beharra izan zen hasierako trazadura-proiektua mamitzeko. Horrela, bada, Bilbao-Donostia trenbide-lineako Traña-Berriz tartean trenbidea bikoizteko trazadura zehaztu eta Lebarion tailerrak eta kotxetegiak jartzeko proiektuaren 1. berrikusketaren (Lebarioko lurzatiaren egokitzapena) I. addendan jasotako ondasun eta eskubideak, honako proiektu zehatza hauen integrazioaren ondorio dira:

- «Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, SAren Bilbao-Donostia trenbideko (Abadiño eta Berriz udalerrietako) Lebarioko lurzatia egokitzeko eraikuntza-proiektua.»

- «Arriaerreka leheneratzeko proiektua.»

- «Bartzelona-Bilbao gasbideko 10+353 KPren eta 10+810 KPren arteko saihesbide-proiektua, Euskotrenen afekzioaren ondorio.»

- «Euskotrenen Abadiñoko tailerretarako trenbide-zabaltzaren urbanizazioa dela-eta, 30 Kveko aireko eta lurpeko linea elektrikoaren saihesbide-proiektua.»

Bilbao-Donostia trenbide-lineako Traña-Berriz tartean trenbidea bikoizteko trazadura zehaztu eta Lebarion tailerrak eta kotxetegiak jartzeko proiektuaren 1. berrikusketaren (Lebarioko lurzatiaren egokitzapena) xedea da inguru horretan dauden eta Iberdrolaren jabetzakoak diren linea elektrikoak aldatu, eta egiten diren obrak amaitutakoan sortuko den egoera berrira egokitzea.

Erasandako lurrak eskuratu, eta ondasunak eta eskubideak behar bezala kudeatu ahal izateko, proiektuan ondasun horiek guztiak identifikatzeko zerrenda zehatz bat eta partzela-planoak datoz.

Organo honen ardura da Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbide-azpiegituretako obrak egin ahal izateko izapideak egin eta nahitaezko desjabetze-jardunbidea ebaztea, hala ezartzen baitute Garraio eta Herri Lan Sailaren egitura organikoa eta egitekoak finkatzen dituen urtarrilaren 15eko 20/2002 Dekretuaren 7.g eta 10.1.h artikuluak, eta ekainaren 27ko 8/2005 Dekretuaren 16.1.a artikuluak.

Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluaren arabera, trenbide-linea berriak jartzeko edo lehendik daudenak handitu edo zabaltzeko proiektuak onartzen direnean, eta onespen horretan okupatu beharreko ondasunak zehaztuta badatoz, nahitaezko desjabetzeko eskakizunen eta jardunbidearen ondorioetarako, onespenak berekin dakar, proiektua bera eta horren gaineko aldaketak, herri-onurakotzat edo gizarte-interesekotzat jotzea, eta proiektuarekin batera doan zerrendan jasotako ondasun eta eskubideak lehenbailehen okupatu beharrekotzat aitortzea.

Nolanahi ere den, proiektuaren onespenak berekin dakarren arren erasandako ondasunak eta eskubideak okupatu beharra, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17.2, 18 eta 19.2 artikuluek ezartzen dutenez, ondasun eta eskubide horien xehetasunak jasoko dituen zerrenda egin eta jendaurrera atera behar da, alegazioak eta datuak aurkeztu ahal izan daitezen, zerrendan okerrik badago, zuzentzeko, eta interesdunak zeintzuk diren ondo zehazteko.

Beraz, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainontzekoak ikusirik,

EBATZI DUT:

Bilbao-Donostia trenbide-lineako Traña-Berriz tartean trenbidea bikoizteko trazadura zehaztu eta Lebarion tailerrak eta kotxetegiak jartzeko proiektuaren 1. berrikusketak (Lebarioko lurzatiaren egokitzapenak) erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrera ateratzea, ebazpen honen azken argitalpena egiten den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hamabost (15) egun balioduneko epean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 19.2 artikuluan eta horrekin bat datozenetan ezarritakoari jarraituz, nahi duenak alegazioak aurkez ditzan, okerrik baldin badago zuzentzeko. Alegazioak Garraio eta Herri Lan Saileko Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean.

Erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda Abadiñoko udaletxeko iragarkien oholean egongo da epe horretan edonork ikusteko.

Guztiek horren berri izan dezaten jakinarazten da.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 13a.

Garraio Azpiegituraren zuzendaria,

MIRARI ARRUABARRENA ELIZALDE.

ABADIÑOKO UDALERRIA / TÉRMINO MUNICIPAL DE ABADIÑO

Lurzati zk.

Parcela Jabea

Propietario Desjabetzea

Expropiación (m2) Zortasuna

Servidumbre m2) Aldi baterako okupazioa

Ocupación temporal (m2) Katastroko izaera

Naturaleza catastral Poligonoa

Polígono Lurzatia

Parcela

007 Abadiñoko Udala 0 2 0 - -

008 Eusko Jaurlaritza. Bizkaiko Uren Zerbitzua

Gobierno Vasco Serv. Territorial de Aguas de Bizkaia 0 18 0 - -

010 Cymba Properties, S.L. 27 709 2043 Hiri-lurra / Urbana 010-03 001

012 Bizkaiko Foru Aldundia. Herrilan eta Garraio Saila. Errepideak Zaintzeko eta Ustiatzeko Zerbitzua / Diputación Foral de Bizkaia. Departamento de Obras Públicas y Transportes. Servicio de Conservación y Explotación 0 237 0 - -

043 Comunidad de Propietarios Antigua GAC 0 0 36 Hiri-lurra / Urbana 005-01 001

045 Estampaciones Metálicas Vizcaya, S.A. 0 0 32 Hiri-lurra / Urbana 005/01 002

045-1 Estampaciones Metálicas Vizcaya, S.A. 6 0 347 Hiri-lurra / Urbana 005/01 002


Azterketa dokumentala