Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2008ko azaroaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
6420

21/2008 EBAZPENA, azaroaren 6koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, «Barakaldoko barrutian esleipendun gertatu ziren udalen ukoa dela-eta tokiko telebistaren zerbitzuaren emakida Telebilbao SL enpresari esleitzeko» Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakia argitaratzeko dena.

Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko azaroaren 4ko bilkuran erabaki zuen Barakaldoko barrutian esleipendun gertatu ziren udalen ukoa dela-eta tokiko telebistaren zerbitzuaren emakida Telebilbao SL enpresari esleitzea. Behar bezalako publikotasuna emateko,

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.- «Barakaldoko barrutian esleipendun gertatu ziren udalen ukoa dela-eta tokiko telebistaren zerbitzuaren emakida Telebilbao SL enpresari esleitzeko» erabakiaren testua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea. Eranskin gisa ageri da.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 6a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako

eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JOSÉ LUIS ERREKATXO LABANDIBAR.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN AZAROAREN 6KO 21/2008 EBAZPENARENA

ERABAKI-PROPOSAMENA, BARAKALDOKO BARRUTIAN ESLEIPENDUN GERTATU ZIREN UDALEN UKOA DELA-ETA TOKIKO TELEBISTAREN ZERBITZUAREN EMAKIDA TELEBILBAO SL ENPRESARI ESLEITZEKO

2006ko urriaren 23an argitaratu zen EHAAn lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzua arautzen duen urriaren 3ko 190/2006 Dekretua.

Kultura sailburuaren 2006ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez, tokiko telebista digitaleko kanalak Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei esleitzeko prozedura eta araubidea ezarri ziren (2006ko abenduaren 28ko EHAA). Aginduaren II. eranskinak tokiko telebista digitaleko kanalak Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei esleitzeko prozedura eta araubidea ezartzeko oinarriak jasotzen ditu.

Oinarri horiei jarraiki, Barakaldoko barrutiari dagozkion eskaerak jaso ziren, alegia, Barakaldo, Portugalete eta Santurtziko Udalek bidalitako eskaerak.

Bidalitako dokumentazioa aztertu ostean eta akatsak zuzendu eta gero, lurreko uhinen bidezko tokiko telebistaren zerbitzua zuzenean kudeatzeko emakida esleitu zien Kultura sailburuak Barakaldo, Portugalete eta Santurtziko Udalei 2007ko ekainaren 29ko Aginduaren bitartez.

Hala eta guztiz ere, kontratua sinatu aurretik, Barakaldo, Portugalete eta Santurtziko Udalek, zeinek bere osoko bilkuran (2008ko martxoaren 27an, 2008ko urtarrilaren 8an eta 2007ko urriaren 25ean, hurrenez hurren), erabaki zuten uko egitea telebista zerbitzua emateari eta, horrenbestez, Administrazioari ukoaren berri emateko ziurtagiriak bidali zizkioten.

2008ko apirilaren 9an, Emilio Rodríguez Rodríguez jaunak eta Ángel Argote Bataller jaunak Telebilbao SL erakundearen ordez eta izenean sinatutako idazki bat aurkeztu zuten Kultura Sailaren Erregistroan, zera eskatuz: «Telebilbao SLri eslei dakiola TL 01 BI Barakaldo barrutiari dagokion tokiko telebista digitalaren emakida».

Komeni da gogoratzea Telebilbaoren eskaintza ordezkotzat jo zela, Barakaldoko barrutiari dagokionez, lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzua zeharkako kudeaketa-erregimenean eskaintzeko administrazio-kontratuaren emakidak esleitzeko erabakian, alegia, Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2007ko uztailaren 17ko Erabakian. Barruti horretan honako enpresa hauek gertatu ziren lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzua zeharkako kudeatzeko esleipendun: Bilbo Handia Ikusentzunezkoak SA, Canal Bizkaia Producciones Audiovisuales SLU, eta Iniciativas de Comunicación Social SL.

Horiek horrela, telebistaren eskaintza zabaltzeko helburuz eta adierazpen eta informazio askatasunaren mesedetan, bidezkotzat jotzen dugu emakida enpresa eskatzaileari esleitzea.

Ondorioz, Kultura sailburuaren proposamena ikusita, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak aztertu ondoren, hauxe

EBATZI DUT:

«Lehenengoa.- Telebilbao SL enpresari esleitzea tokiko telebistaren zerbitzuaren emakida (erreferentzia: TL01BI, kanal 1), Barakaldoko barrutian esleipendun gertatu ziren udalen ukoaren ondorioz.

Bigarrena.- Esleipendunari agintzea dagokion behin betiko bermea jar dezala hamabost egun naturaleko epean, erabaki honen jakinarazpena jasotzen duenetik kontatuta, administrazio-klausula zehatzen agiriaren 18. klausulari jarraiki.

Hirugarrena.- Egin bitez urriaren 3ko 190/2006 Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan aurreikusitako gainerako jarduketa guztiak.

Laugarrena.- Esleipena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea».


Azterketa dokumentala