Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2008ko azaroaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Gipuzkoako Foru Aldundia
6419

IRAGARKIA, proiektu eta obrak gainbegiratzeko eta kalitatea kudeatzeko zerbitzu buruaren lanpostua izendapen libreko sistemaren bidez betetzeko deialdi irekiari buruzkoa.

2008ko urriaren 24ko 205. zenbakiko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean izendapen libreko sistemaren bidez proiektu eta obrak gainbegiratzeko eta kalitatea kudeatzeko zerbitzu buruaren lanpostua betetzeko deialdia argitaratu da.

Eskaerak Lehendakaritzako eta Foru Administrazioko diputatuari zuzenduta aurkez ditzakete interesatuek, Lehendakaritzako eta Foru Administrazioko Departamentuko Erregistroan edota azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 38.4 artikuluan ezarritako edozein bide erabiliz, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia-San Sebastián, 2008ko urriaren 29a.

Lehendakaritzako eta

Foru Administrazioko Departamentuko idazkari teknikoa,

JORGE BALERDI GIL DE GÓMEZ.


Azterketa dokumentala