221. zk., 2008ko azaroaren 18a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6417
AGINDUA 2008ko urriaren 27koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko martxoaren 16ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuan hautatutako izangaiak (praktika-aldia atzeratu zutenak) praktiketako funtzionario izendatzen dituena.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko martxoaren 16ko Aginduaren (Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuak deitzen dituena) 12. oinarrian xedatutakoari jarraituz,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko martxoaren 16ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuan hautatutako izangaiak (praktika-aldia atzeratu eta agindu honen I. eranskinean zerrendatuta daudenak) irakasleen kidegoko praktiketako funtzionario izendatzea.
Bigarrena.- Praktiketako funtzionario izendatzeak 2008ko irailaren 1etik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-eraginak.
Hirugarrena.- Agindu honen bidez funtzionario izendatutakoen erregimena, indarrean den legeriak praktiketako funtzionarioentzat ezarritakoa izango da, eta eragin guztietarako aipatutako 2008ko irailaren 1etik aurrera izango zaie aplikatzekoa.
Laugarrena.- 2007ko martxoaren 16ko Aginduaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoan sartzeko deitutako hautaketa-prozesuan hautatutako izangaiek, II. eranskinean zerrendatutakoek, praktika-aldia 2008-2009 ikasturtean zehar errepikatu beharko dute, 2007-2008 ikasturteko praktiketan ez-gai izendatu baitira.
AZKEN XEDAPENA
Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahalko zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik aurrera hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien epaitegian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik aurrera bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 27a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.
I. ERANSKINA / ANEXO I
Kidegoa / Cuerpo: Maisu-Maistren Kidegoa / Cuerpo de Maestros
Espezialitatea / Especialidad: Ingelesa / Inglés
Txanda / Turno: Irekia / Libre
30620037E Trueba Cano M.ª Asunción 2007107200
II. ERANSKINA / ANEXO II
Kidegoa / Cuerpo: Maisu-Maistren Kidegoa / Cuerpo de Maestros
Espezialitatea / Especialidad: Haur Hezkuntza / Educación Infantil
Txanda / Turno: Irekia / Libre
08925407G Eskisabel García Igone 2007074300
Kidegoa / Cuerpo: Maisu-Maistren Kidegoa / Cuerpo de Maestros
Espezialitatea /Especialidad: Lehen Hezkuntza / Educación Primaria
Txanda / Turno: Irekia / Libre
22724850E Balmaseda Arroyo Ana 2007005500