Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2008ko azaroaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
6416

AGINDUA, 2008ko urriaren 27koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, 2008ko martxoaren 15eko lekualdatze-lehiaketari dagozkion destinoak emateko dena. Lehiaketa horrekin Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Kudeaketa eta Prozesu eta Administrazio Izapidetze kidego eta eskaletako lanpostu hutsak eskaini ziren Euskal Autonomia Erkidegoan.

Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Kudeaketa eta Prozesu eta Administrazio Izapidetze kidego eta eskaletako lanpostu hutsak betetzeko 2008ko martxoaren 15eko Aginduaz deitutako lekualdatze-lehiaketaren ondorioz izapidetutako espedientea aztertu egin da (apirilaren 4ko EHAA eta BOE).

Uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa -Botere Judizialarena- aldatzen duen abenduaren 23ko 19/2003 Legearen VIII. Tituluan, eta Justizia Administrazioaren zerbitzupeko Funtzionario berriak hartzeari, Funtzionario horien Lanpostuak Hornitzeari eta Lanbide Sustapenari buruzko Arautegiko 43. artikuluan eta ondorengoetan eta xedapen indargabetzaile bakarrean -abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuak onartu zuen- ezarritakoaren arabera, sail honek honako hau

XEDATU DU:

Lehenengoa.- Aipatu aginduaz deitutako lekualdatze-lehiaketan parte hartu duten funtzionarioei behin betiko esleitu zaizkien destinoak eta dagozkien bigarren bueltako lanpostu hutsen zerrendak argitaratzea. Destinook deialdiko aginduaren I. eranskinean zerrendatutakoak dira.

Bigarrena.- II. eranskinean aipatzen diren funtzionarioak lekualdatze-lehiaketatik kanpo uztea.

Hirugarrena.- Destinorik eman ez zaien eskabideak, lehiaketa honetako partaideek aurkeztuak, iraungitzat jotzea. Beraz, hurrengo lekualdatze-lehiaketetan ez dira kontuan hartuko.

Laugarrena.- Deialdi honetan esleitu ez diren lanpostuak eman gabe uztea, non eta ez diren amortizatuko langile-zerrenda organikoa aldatuz edo lanleku bateko langileak berrantolatuz. Beraz, funtzionario berriek beteko dituzte lanpostuok.

Bosgarrena.- Jardunean dauden baina lehiaketa honetako ezein kidegotan edo eskalatan sartzen ez diren funtzionarioek ondoko egun hauetan utziko dute kargua: Prozesu eta Administrazio Kudeaketakoek 2008ko azaroaren 18an; Prozesu eta Administrazio Izapidetzekoek 2008ko azaroaren 24an. Lehiaketa bidez lorturiko destino berriaren jabetza hiru egun naturaleko epearen barruan egingo da, kargu-uztearen egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, funtzionarioak herriz aldatu behar ez badu; epea zortzi egun naturalekoa da Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen beste herri batera aldatu behar badu, eta hogei egun naturalekoa Autonomia Erkidegoz aldatu behar badu, honako kasu hauetan izan ezik: Kanarietako Komunitate Erkidegoa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoa, Ceutako Hiri Autonomoa eta Melillako Hiri Autonomoa; kasu horietan epea hilabetekoa izango da, bai irletako nahiz hirietako lanpostua jatorrikoa bada, bai destinoko bada. Lanpostuaz jabetzeko epea ordaindu egingo du administrazio eskudunak, lehiaketaz lortutako lanposturi dagokionez.

Aginduak Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Kudeaketa edo Prozesu eta Administrazio Izapidetze kidegoetan edo eskaletan jarduneko zerbitzura itzultzea badakar, lanpostuaz jabetzeko epea egutegiko hogei egunekoa izango da, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik kontatzen hasita. Baina kasu honetan, epe hori ez da ordainduko, kidego edo eskala horietarako itzulera formalizatu aurretik egiten baita, eta, ondorioz, ez dago jarduneko zerbitzu moduan zenbatzerik.

Baldin eta lehiaketa honen bidez itzultzen diren funtzionarioak Justizia Administrazioko beste kidego edo eskalaren batean jardunean badaude eta Administrazioarekin duten zerbitzu-harremana eteterik nahi ez badute, nahikoa izango da kidego edo eskala berrian lanpostuaz jabetzea, eta aurreko destinoa utzi dutela ulertuko da plaza berriaz jabetu diren egunaren bezperan. Horretarako, eta lanpostuaz jabetzeko behar duten epea izan dezaten, egun destinoa Euskal Autonomia Erkidegoan badute, Giza Baliabideen Zuzendaritzari bi eguneko baimen ordaindua eskatu ahal izango diote herria aldatzen denean. Kanarietara, Balearretara, Ceuta edo Melillara joan behar dutenek, berriz, hiru egunetarainoko baimena izan dezakete.

Giza Baliabideen zuzendariak, ofizioz, eszedentzia emango die jatorrizko kidegoan edo eskalan, eszedentzia Justizia Administrazioaren zerbitzu bateko kidegoan, Euskal Autonomia Erkidegoko destinoan, gertatzen denean. Destino hori Prozesu eta Administrazio Kudeaketa eta Prozesu eta Administrazio Izapidetze kidego edo eskaletan lanpostuaz jabetzen diren egunaren aurreko egunean utziko dute, dagozkien ordainketak jasotzerakoan etenik izan ez dezaten.

Esleitutako lanpostuak betetzen ari diren bitarteko funtzionarioek lanpostua utzi egingo dute, titularra lanpostuaz jabetzearen ondorioz.

Justizia Administrazioaren zerbitzuko karrerako eta bitarteko funtzionarioen kargu-jabetzeak eta kargu-uzteak Giza Baliabideen zuzendariaren edo hark eskuordetzea ematen dion funtzionarioaren aurrean formalizatuko dira Araba, Bizkaia edo Gipuzkoako EATetan, esleipendunaren lanpostua dagoen lurraldearen arabera.

Seigarrena.- Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu, eta biharamunetik aurrera.

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu zenetik hilabete pasatu eta ebazpen adierazirik ematen ez bada, errekurtsoa ezetsitzat jo beharko da; orduan, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da lehen adierazitako moduan.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 27a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.

I. ERANSKINA

PROZESU ETA ADMINISTRAZIO KUDEAKETA KIDEGOA

Esleitutako destinoa

IFZ Izen-abizenak Hurrenkera- zenbakia Postua Puntuazioa Jatorrizko Erakunde Judiziala Jatorrizko udalerria Jatorrizko probintzia Kidegoa

Gipuzkoa

93400120001 Donostia-San Sebastiángo Emakumearen aurkako Indarkeriaren arloko 1 zenbakiko Epaitegia

15932581 K Castro Greño, M.ª del Coro 12.226 P.A. Kudeaketa 25,54445 Donostia-San Sebastiángo Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegia Donostia-San Sebastián Gipuzkoa P. eta A. Kudeaketa

15975719 B Rodríguez Carballo, María Teresa 12.226 P.A. Kudeaketa 19,23333 Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia Donostia-San Sebastián Gipuzkoa P. eta A. Kudeaketa

92100820001 Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia

15951464 K Caballero Mateos, Emilia 12.576 P.A. Kudeaketa 29,54445 Donostia-San Sebastiángo Izapidetze eta Zigor Betearazpen Bulegoa Donostia-San Sebastián Gipuzkoa P. eta A. Kudeaketa

16260663 P Rodríguez Casaldeiro, M. Blanca 12.576 P.A. Kudeaketa 33,22222 Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia Donostia-San Sebastián Gipuzkoa P. eta A. Kudeaketa

15953144 E Ruíz De Arechavaleta Pérez, María Nieves 12.576 P.A. Kudeaketa 22,07222 Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia Donostia-San Sebastián Gipuzkoa P. eta A. Kudeaketa

92400320001 Donostia-San Sebastiángo Adminsitrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegia

15920508 T Iriarte Ostolaza, M. Gema 13.401 P.A. Kudeaketa 41,32222 Donostia-San Sebastiángo Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegia. Donostia-San Sebastián Gipuzkoa P. eta A. Kudeaketa

15239407 K San Miguel Sánchez, Luis 13.401 P.A. Kudeaketa. 31,13333 Donostia-San Sebastiángo Zigor arloko 1 zenbakiko Epaitegia Donostia-San Sebastián Gipuzkoa P. eta A. Kudeaketa

Bizkaia

92300248880 Balmasedako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegia

30634144 F Martín Díaz de Cerio, Adrián 13.089 P.A. Kudeaketa. 9,86667 Palma Mallorcako Emakumearen aurkako Indarkeriaren arloko 2 zenbakiko Epaitegia Palma Mallorcakoa Balear Uharteak P. eta A. Kudeaketa

72253988 V Ruíz Martínez, Fernando 13.089 P.A. Kudeaketa 30,20556 Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Sala Bilbao Bilbao Bizkaia P. eta A. Kudeaketa

Gipuzkoa

92400320001 Donostia-San Sebastiángo Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegia

15947771 P Bellido Bolivar, Fco. Javier 13.402 P. eta A. Izapidetzea 18,82222 Zigor Arloko Epaitegia Zigor Betearazpenak Izapidetzeko Bulegoa Donostia Donostia-San Sebastián Gipuzkoa P. A. Izapidetzea

72446302 M García Gutiez, M.ª Elena 13.402 P. eta A. Izapidetzea 11,67778 Donostia-San Sebastiángo Zigor arloko 3 zenbakiko Epaitegia Donostia-San Sebastián Gipuzkoa P. A. Izapidetzea

Bizkaia

92300248880 Balmasedako Lehen Auzialdiko eta Instruikzioko 2 zenbakiko Epaitegia

30560796 Y González Barquero, Encarnación 13.090 P. eta A. Izapidetzea 39,92778 Barakaldoko Erregistro eta Banaketa Zerbitzu Orokorra Barakaldo Bizkaia P. A. Izapidetzea

03091914 R Rodríguez Toribio, M. Nausica 13.090 P. eta A. Izapidetzea 31,23333 P.A. 5 zenbakiko Sekzioa. Cádiz Cádiz Cádiz P. A. Izapidetzea

Araba

93000001290 Bake Epaitegia - Laguardia

17703344 Z Arencibia Urzainqui, Carlos Jesús 5.061 P. eta A. Izapidetzea 25,23889 Logroñoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia Logroño Errioxa P. A. Izapidetzea

91360001001 Vitoria-Gasteizko Fiskaltza

13143829 L Gómez Moreno, María Isabel 4.947 P. eta A. Izapidetzea 31,23333 Lan Arloko 1 zenbakiko Epaitegia Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Araba P. A. Izapidetzea

92400301001 Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegia

30648784 L Baldor Andrés, Ana Maria 13.403 P. eta A. Izapidetzea 4,00556 Bilboko Zigor arloko 6 zenbakiko Epaitegia Bilbao Bizkaia Laguntza Judiziala

30653209 M Raigadas Cantera, María Aranzazu 13.403 P. eta A. Izapidetzea 7,35000 Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko 1 zenbakiko Epaitegia. Santander Santander Kantabria P. A. Izapidetzea

30620155 W Sangines Méndez, María Almudena 13.403 P. eta A. Izapidetzea 0,00556 Gobernu-bulegoak eta gainerako zerbitzu orokorrak. Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Araba Laguntza Judiziala

II. ERANSKINA

BAZTERTUEN ZERRENDA

827.904 Marta Morán Oca 1

14.894.451 Fernando Trascasa Blanco 2

Baztertzeko arrazoien kodeak:

1.- Egungo destinoan 1451/2005 Errege Dekretuak ezartzen duen denbora eman ez izana (bigarren oinarria, 2).

2.- Eskabidea epetik kanpo aurkeztu izana (laugarren oinarria, 1, 2, 3 eta 4).

3.- Epe barruan destinoari uko egin izana (laugarren oinarria, 8).

4.- Bi kidegotan parte hartu izana (laugarren oinarria, 6).

5.- 1451/2005 Errege Dekretuko 43.2.a), b) edo c) artikuluan aurreikusitako egoeretako batean egotea.

6.- Administrazio-egoera aldatu izana (lehenengo oinarria, 1).

7.- Lanpostuaz jabetu ez delako, lizentziagatik edo gaixotasunagatik (bigarren oinarria, 1).

8.- Lehiaketan aipatzen diren Justizia Administrazioko Kidegoetakoa ez izatea.

9.- Eskaera epez kanpo aurkeztu izana. Apirilaren 16ko JUS/1140/2008 Agindua (azkenaurreko paragrafoa).


Azterketa dokumentala