Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2008ko irailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
5367

IRAGARKIA, «familiari buruzko azterlan bat egitea» xede duen kontratuaren esleipena argitaratzeko dena (A-041/DJT-2008 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: A-041/DJT-2008.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

c) Loteak: ez.

d) Lizitazio-iragarkia argitaratu zen eguna eta aldizkari ofiziala: 2008ko ekainaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 110. zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Gehienezko aurrekontua: ehun eta hogei mila seiehun eta laurogeita bederatzi euro eta hirurogeita sei zentimo (120.689,66), BEZik gabe. BEZa: hemeretzi mila hirurehun eta hamar euro eta hogeita hamalau zentimo (19.310,34).

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2008ko abuztuaren 22a.

b) Kontratista: Emaiker SL.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta hogeita zortzi mila zortziehun eta hemezortzi euro (128.818,00), BEZa barne; zeinetatik hamazazpi mila zazpiehun eta hirurogeita zortzi euro (17.768,00) baitira BEZa.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 10a.

Zerbitzu zuzendaria,

TERESA AMEZKETA ALEGRÍA.


Azterketa dokumentala