Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2008ko irailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5366

LEHIAKETA. Iragarkia, Administrazio Orokorreko eta eta bere erakunde autonomiadunetako langileei Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurraldeetan egin beharreko analisi eta proba klinikoetarako eta espezialista-kontsultetarako zerbitzuen kontratu administratiboa esleitzeko dena (KBN C02/037/2008 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C02/037/2008.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomiadunetako langileei Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurraldeetan egin beharreko analisi eta proba klinikok eta espezialista-kontsultak.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: kontratua egin eta hurrengo egunetik hasita, 2009ko abenduaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: balorazioa egiteko hainbat irizpide daude.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: hirurogeita hamabost mila (75.000) euro.

5.– Behin-behineko bermea: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren Erregistroa).

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 89 27.

e) Faxa: 945 01 90 18.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2008ko urriaren 8a.

7.– Kontratistaren betebeharrak:

a) Sailkapena (taldea, azpitaldeak eta kategoria).

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala.

Administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 29.2 atalean zehaztutakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2008ko urriaren 9ko 10:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua.

1) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren Erregistroa).

2) Helbidea: Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitzako beheko solairua).

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, beheko solairua).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2008ko urriaren 17a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak:

Hauek dira eskaintzak baloratzeko irizpideak:

– Prezioa (gehienez 60 puntu).

– Epea (gehienez 40 puntu).

11.– Iragarkien gastuak: 390,71 euro, esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna:

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: «http://www.contratacion.info».

Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 5a.

Kontratazio Zerbitzuko burua,

FRANCISCO JAVIER ELOLA DEL RÍO, ondokoa ez baitago:

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMINGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala