Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2008ko abuztuaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
4770

LEHIAKETA. Iragarkia, prestakuntzako, hezkuntzako eta lankidetzako programa eta hitzarmenetan parte hartzen duten ikasle, bekadun eta parte-hartzaileentzako istripu-aseguruak eta erantzukizun zibileko kontratuak egitea helburu duen administrazio-kontratu berezia esleitzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C06/010/2008.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Helburua: prestakuntzako, hezkuntzako eta lankidetzako programa eta hitzarmenetan parte hartzen duten ikasle, bekadun eta parte-hartzaileentzako istripu-aseguruak eta erantzukizun zibileko kontratuak.

b) Loteak eta kopurua: administrazio-kontratua ez dago loteetan banatuta.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: bi urte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: ikuspegi ekonomikotik onena den eskaintza, hainbat irizpide kontuan hartuta.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: Hiru milioi berrehun eta berrogeita hamar mila (3.250.000,00) euro.

5.– Behin-behineko fidantza: laurogeita hamazazpi mila eta bostehun (97.500,00) euro.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren egoitzako beheko solairua, Donostia kalea 1, Lakua.

c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba, Espainia.

d) Telefonoa: 945 01 89 31.

e) Faxa: 945 01 90 18.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2008ko abuztuaren 31.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena (taldea, azpitaldeak eta kategoria).

b) Kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa eta gaitasun teknikoa eta profesionala:

Administrazio-klausula zehatzen pleguan zehaztutakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2008ko irailaren 1eko 14:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren egoitzako beheko solairua).

3) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba, Espainia.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitakoa.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren egoitzako beheko solairua).

c) Herria: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa.

d) Eguna: 2008ko irailaren 9a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2008ko uztailaren 22a.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion.info.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko uztailaren 23a.

Idazkaritza Teknikoko arduraduna,

EDURNE SANTOS BENGOA, ondokoa ez baitago:

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala