Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2008ko abuztuaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
4760

EBAZPENA, 2008ko uztailaren 7koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoan liburua sustatu eta zabaltzeko liburu-azokak, kongresuak, hitzaldiak eta kultur ekintzak antolatzeko eta euretan parte hartzeko dirulaguntzen deialdiaren ebazpenaren berri ematen duena.

AURREKARIAK:

1.– 2008ko otsailaren 12an argitaratu zen EHAAn 2008ko urtarrilaren 14ko Agindua, Kultura sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan liburua sustatu eta zabaltzeko liburu-azokak, kongresuak, hitzaldiak eta kultur ekintzak antolatzeko eta euretan parte hartzeko dirulaguntzak arautzen dituena.

2.– 2008ko urtarrilaren 14ko Aginduaren 12.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, dirulaguntzen ebazpena interesdun diren guztiei jakinaraziko zaie eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da guztiek jakin dezaten.

Horiek horrela,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Kultura sailburuaren 2008ko urtarrilaren 14ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta horien onuradunak argitara ematea. Datu horiek eranskinean daude jasota.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko uztailaren 7a.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

GURUTZ LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.

ERANSKINA / ANEXO

Euskal Autonomia Erkidegoan liburua sustatu eta zabaltzeko liburu-azokak, kongresuak, hitzaldiak eta kultur ekintzak antolatu eta euretan parte hartzea /

Organización y participación en ferias del libro, congresos, ciclos de conferencias y actividades culturales de promoción y difusión del libro en la comunidad autónoma vasca

Eskatzaileen, proiektuen eta emandako diru-kopuruen zerrenda.

Relación de solicitantes, proyectos y cantidad que se otorga.

Eskatzailea

Solicitante

Proiektua

Proyecto

Dirulaguntza

Subvención (eur.)

Asoc Colectivo de Librerías Independientes

Jornadas sobre la Edición Independiente

10.187

Asociación Cultural Literaria la Única Puerta a la Izquierda

Expoesia 08

14.150

Asociación Galtzagorri Elkartea

Haur eta Gazte Literaturako IV. Iberiar Biltzarra

22.572

Asociación Galtzagorri Elkartea

Irakurketa Kluba

12.435

Asociación Galtzagorri Elkartea

Album ilustratua eta edizioa

1.596

Asociación Guerediaga de Amigos de la Merindad de Durango

43. Euskal Liburu eta Disko Azoka

59.818

Asociación Guerediaga de Amigos de la Merindad de Durango

Ipuin txokoa 08

6.267

Asociación “Manuel Larramendi” Kultur Bazkuna

111 Akademia eta Beterriko Liburua Literatur Aipamena

12.593

Herrijeri Emon Arnasa Kultur Elkartea

EAko Poesia Egunak 08 Jardunaldiak

4.385

Organismo Autónomo Local “Aula Cultura Getxo” / “Getxoko Kultur Etxea” Tokiko Erakunde Autonomoa

VII Salón del Cómic de Getxo

5.997


Azterketa dokumentala