Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2008ko uztailaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
4272

EBAZPENA, 2008ko ekainaren 19koa, Langileria Kudeatzeko zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, zuzendari beraren 2008ko maiatzaren 9ko Ebazpena aldatzen da. Ebazpen haren bidez, programazio didaktikoa eta/edo unitate didaktikoa (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko azaroaren 19ko Aginduaren 6.2.1.4 oinarrian aurreikusitakoa) epe barruan ez aurkeztearren Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen hainbat kidegotan sartzeko hautatze-prozesutik kanpo geratu ziren izangaien behin-behineko zerrenda onartu zen, hau da, Bigarren Hezkuntzako kidegoko irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautatze-prozesutik kanpo geratu ziren izangaiena.

Lehenengoa.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko azaroaren 19ko Agindua 2007ko azaroaren 26an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautatze-probetarako deia egin zen.

Bigarrena.– Langileria Kudeatzeko zuzendariaren 2008ko maiatzaren 9ko Ebazpenaren bitartez, programazio didaktikoa eta/edo unitate didaktikoa (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko azaroaren 19ko Aginduaren 6.2.1.4 oinarrian aurreikusitakoa) epe barruan ez aurkeztearren Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen hainbat kidegotan sartzeko hautatze-prozesutik kanpo geratu ziren izangaien behin-behineko zerrenda onartu zen, hau da, Bigarren Hezkuntzako kidegoko irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautatze-prozesutik kanpo geratu ziren izangaiena.

Hirugarrena.– Hautagai horien artean, Oiane Delcura Elorza andrea Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Fabrikazio Mekanikoko Antolaketa eta Proiektuak espezialitatetik kanpo geratu zen, ez zuelako programazio didaktikoa epearen barruan aurkeztu. Bestalde, ez zen Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Energia Sistemetako Antolamendua eta Proiektuak espezialitatetik kanpo geratu.

Hala ere, ikusi da hautagai horrek Fabrikazio Mekanikoko Antolaketa eta Proiektuak espezialitateari zegokion programazio didaktikoa aurkeztu zuela, eta ez zuela aurkeztu Energia Sistemetako Antolamendua eta Proiektuak espezialitateko programazio didaktikoa.

Laugarrena.– Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, bere 105. artikuluan xedatutakoaren arabera, Herri-administrazioek, beren kabuz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako errakuntza materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.

Hori guztia dela-eta, honako hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Programazio didaktikoa eta/edo unitate didaktikoa (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko azaroaren 19ko Aginduaren 6.2.1.4 oinarrian aurreikusitakoa) epe barruan ez aurkeztearren Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen hainbat kidegotan sartzeko hautatze-prozesutik kanpo geratu ziren izangaien behin betiko zerrenda aldatzea, hau da, Bigarren Hezkuntzako kidegoko irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautatze-prozesutik kanpo geratu ziren izangaiena. Honela geratzen da zerrenda hori:

Oiane Delcura Elorza andrea prozesutik kanpo uztea Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Energia Sistemetako Antolamendua eta Proiektuak espezialitatean, programazio didaktikoa epearen barruan ez aurkezteagatik.

Oiane Delcura Elorza andrea onartzea Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Fabrikazio Mekanikoko Antolaketa eta Proiektuak espezialitatean, programazio didaktikoa epearen barruan aurkeztu zuelako.

2. artikulua.– Ebazpen hau Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Interneteko web orrietan argitaratzea, hain zuzen ere helbide hauetan: http://www.irakasle.net eta http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net

3. artikulua.– Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari hilabeteko epean, ebazpen nau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko ekainaren 19a.

Langileria Kudeatzeko zuzendaria,

ITZIAR GARAIZAR AGIRRE.


Azterketa dokumentala