Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2008ko ekainaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
3627

IRAGARKIA, 480/07 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun direnak epatzeko dena (prozedura laburtua).

Honako hau jakinarazten zaio hirugarren interesdun orori: Eliseo José López González jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du (prozedura laburtua) Bilboko Admninistrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegian, Galdakao-Usansolo Ospitaleko zuzendari gerentearen 2007ko apirilaren 3ko ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi baitzaio administrazioaren isiltasunaren bidez (ebazpen horren bidez, Psikiatria Zerbitzuko buruaren lanpostua lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin zen).

Ondorioz, hirugarren interesdun izan daitezkeenak epatzen dira, eta jakinarazten zaie aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 7a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala