Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2008ko ekainaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Euskal Trenbide Sarea
3623

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sareko auskultazio-trena ATP ekipamendu ontziratu batez hornitzeko eta ekipamendu hori ezartzeko lehiaketa prozedura irekiaren bidez kontratatzekoa.

1.– Entitate kontratatzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Idazkaritza Nagusia.

Telefonoa: 94 657 26 00. Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Euskal Trenbide Sareko auskultazio-trena ATP ekipamendu ontziratu batez hornitzeko eta ekipamendu hori ezartzeko lehiaketa prozedura irekiaren bidez kontratatzea.

b) Gauzatzeko/entregatzeko lekua: Bizkaiko Lurralde Historikoa.

c) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 3 hilabete, kontratua sinatzen denetik aurrera.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: ikuspegi ekonomikotik onena den eskaintza, zenbait balorazio-irizpide betez.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Lehiaketaren gehienezko kopurua: 135.408,11 euro (BEZik gabe).

5.– Bermeak: baldintza orokorren pleguan zehaztutakoak.

6.– Agiriak eta argibideak.

Idazkaritza Nagusia.

Compostelako Done Jakue kalea 12,5.a.

48003 Bilbao.

Telefonoa: 94 657 26 00.

Faxa: 94 657 26 01.

Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2008ko ekainaren 20a.

7.– Kontratistaren betebeharrak: baldintza orokorren pleguan zehaztutakoak.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2008ko ekainaren 27a, 12:00ak arte. Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza orokorren pleguan zehaztutakoak.

b) Aurkezteko lekua:

Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

Idazkaritza Nagusia.

Compostelako Done Jakue kalea, 12, 5.a.

48003 Bilbao.

c) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete.

d) Aldaerak: baldintza orokorren pleguan zehaztutakoak.

9.– Bestelako argibideak: baldintza teknikoen pleguan eta baldintza orokorren pleguan emandakoak.

10.– Iragarkien gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordaindu beharko ditu.

Bilbao, 2008ko maiatzaren 21a.

Idazkari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.


Azterketa dokumentala