Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2008ko ekainaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
3622

IRAGARKIA, prozedura ireki bidezkoa, "B" motako itsas gasolio horniketa kontratatzekoa (AP/03/01/2008 espedientea).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila.

b) Espedientea nork izapidetu duen: Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzak.

c) Espediente-zenbakia: AP/03/01/2008.

2.– Kontratuaren helburua.

a) Helburuaren nondik norakoa: “B» motako itsas gasolio horniketa.

b) Unitate kopurua: ez da bidezkoa.

c) Loteak eta kopurua: ez dago loterik.

d) Emateko lekua: Euskadiko portuetan, Bermeon eta Pasaian batik bat.

e) Emateko epea: gasolioaren karga, eskabidea egin eta 72 ordu pasa aurretik egin behar da.

3.– Tramitazioa eta prozedura.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa, guztira: berrehun mila euro (200.000,00), BEZa eta baldintza teknikoen orrian jasotako gastu guztiak barne.

5.– Bermeak.

Behin-behinekoa: ez da behar.

Behin betikoa: zortzi mila (8.000,00) euro.

6.– Agiriak eta informazioa eskuratzea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Erregistroa.

b) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea 1. Lakua I eraikina (3. solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Telefonoa: 945 01 99 95.

e) Faxa: 945 01 97 02.

f) Agiriak eta informazioa jasotzeko azken eguna: ekainak 26.

7.– Kontratistak berariaz bete beharreko baldintzak.

a) Sailkapena: ez da bidezkoa.

b) Bestelako eskakizunak: administrazio-baldintza zehatzen orrian eta baldintza teknikoen orrian zehaztutako ekonomi- eta finantza-kaudimen baldintzak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Eskabideak aurkezteko azken eguna: ekainak 27, 13:00 arte paperez, edo 24:00 arte lizitazio telematikoa aukeratuz gero.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: bi gutun-azal aurkeztu beharko dira, "A" eta "B", administrazio baldintza berezien agirian jasotako edukiarekin.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakunde esleitzailea. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza et Elikadura Saileko Erregistroa.

2) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea 1. Lakua I eraikina (3. solairua).

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi beharreko epea: esleipena egin arte.

e) Aldaerak: ez da halako aukerarik aurreikusi.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila.

b) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea 1. Lakua II eraikina, 1 aretoa (beheko solairua).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Eguna: ekainak 30.

e) Ordua: 11:00etan.

10.– Iragarki-gastuak: esleipendunaren kontura joango dira.

11.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo baldintza-agiria eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 22a.

Zerbitzu Orokorren zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala