Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2008ko ekainaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
3616

IRAGARKIA, Donostia-San Sebastiángo (Gipuzkoa) Aitori ikastola LHI ikastetxean Haur Hezkuntzako 6 unitate eta Lehen Hezkuntzako 4 unitate izango dituen eraikin berria eraikitzeko lanen administrazio-kontratua esleitzeko dena (KBN C01/006/2007 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C01/006/2007.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: obrak.

b) Helburua: Aitori ikastola LHI ikastetxean (Gipuzkoa) Haur Hezkuntzako 6 unitate eta Lehen Hezkuntzako 4 unitate izango dituen eraikin berria eraikitzea.

c) Loteak: Ez da zehazten loterik.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna edo aldizkari ofiziala: 2007ko azaroaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 221. zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: gehienez ere, hiru milioi bederatziehun eta hirurogeita hemeretzi mila zortziehun eta laurogeita hamabi euro eta berrogeita hamazortzi zentimo (3.979.892,58).

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2008ko maiatzaren 23a.

b) Kontratista: Acciona Infraestructuras, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: hiru milioi seiehun eta hamaika mila hirurehun eta berrogeita hamabost (3.611.355) euro.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 27a.

Kontratazio Zerbitzuko burua,

FRANCISCO JAVIER ELOLA DEL RÍO, ondokoa ez baitago:

Kontratazio Zerbitzuko burua,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala