Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2008ko ekainaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Merkataritza Arloko 1 Zenbakiko Epaitegia
3615

EDIKTUA, 368/06 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritza Arloko 1 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 368/06 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Saltoki Bizkaia SA.

Abokatua: De Elejoste Quintana, Andoni J.

Prokuradorea: Rafael Eguidazu Buerba.

Demandatua: Jose Ignacio Sobrinos Camio, Jesus Emilio Cosie Alcaine eta Cosie y Sobrinos Instalaciones SL.

Gaia: Administrazio-erantzukizuneko ord.

Judizio horretan 2008ko maiatzaren 6an epaia eman zen eta honakoa da bere epaitza:

1.– Epaitegietako produradore Rafael Eguidazu Buerbak —Saltoki Bizkaia SAren ordez eta izenean— aurkeztutako demanda baiestea.

2.– Jose Ignacio Sobrinos Camio eta Jesus Emilio Cosie Alcaine kondenatzen ditut auzi-jartzaileari era solidarioan 12.875,35 euro —gehi sortutako interesak— ordaintzera, hain zuzen ere Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratutako 563/2006 zenbakiko exekuzio prozeduratik eratorritakoak.

3.– Jose Ignacio Sobrinos Camio eta Jesus Emilio Cosie Alcaine kondenatzen ditut era solidarioan honako zenbatekoa ordain diezaioten auzi-jartzaileari: aurreko ordinalaren araberako zenbatekoaren —2006ko urriaren 24tik auzi jartzaileari guztiz ordaindu artekoaren— legezko interesa, bi puntutan gehitua. Eta horrela, ondorioztatzen den guztirakoa eskuratuko du auzi jartzaileak: legezko interesa gehi bi puntu, hasi gaur eta auzi-jartzaileari dena ordaindu arte.

4.– Jose Ignacio Sobrinos Camio eta Jesus Emilio Cosie Alcaine kostuak era solidarioan ordaintzera kondenatzea.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZL, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZL, 457.2 artikulua).

Epai hau eman, agindu eta sinatu egiten dut. Epaia alderdiei jakinaraziko zaie, legeek finkatutako moduaren arabera.

Argitarapena.– Gaurko entzunaldian irakurri zuen eta eman zuen argitara epaia epaile jaunak. Fede ematen dut.

Jose Ignacio Sobrinos Camio eta Jesus Emilio Cosie Alcaine demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesatuaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2008ko maiatzaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala