Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2008ko ekainaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3608

AGINDUA, 2008ko maiatzaren 2koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Lanbide-irakaskuntzako Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikastetxe baimenduei diru-laguntzak emateko deia egiten duena.

Arte Plastikoetako eta Diseinuko Lanbide-irakaskuntzako heziketa-zikloen helburua da ikasleei, etorkizuneko profesionalak diren aldetik, kalitatezko arte-irakaskuntza ematea, eta lanbide-heziketa bermatzea, irudi, produktu eta inguruen diseinuarekin zerikusia duten jarduerak behar bezala burutu ahal izan ditzaten.

Arte plastikoetako eta diseinuko erdi eta goi-mailako heziketa-zikloekin zerikusia duten ikasketa guztiak biltzen ditu Arte Plastikoetako eta Diseinuko Lanbide-irakaskuntzak.

Heziketa-zikloak antolatu dira Arte Plastikoarekin eta Diseinuarekin lotutako heziketa-munduaren eta lan-munduaren arteko zubi izan daitezen, eta, era berean, tresna baliagarriak izan daitezen arte- eta plastika-irakaskuntzaren eremuko heziketa hasi, eguneratu edo hobetu nahi duten guztientzat.

Halaber, zikloen barruan sartzen da ikastetxean emandako irakaskuntza, enpresa, lantegi eta estudioetan egindako praktikak, eta azken obra edo proiektua egitea. Ikastetxean emandako irakaskuntzaren egiturak, berriz, hiru eremu ditu: modulu teorikoak, modulu teoriko-praktikoak eta lantegi edo tailerretan emandako eskola praktikoak.

Esparru horretan, arte plastikoetako eta diseinuko heziketa-zikloen ohiko eskaintza publikoa Vitoria-Gasteizko Eskola Publikoan (Arte Eskolan) eman izan da, eta ikastetxe pribatuen eskaintzak osatu du. Dena den, ikastetxe horien eskaintza oso espezialitate zehatzetan sailkatuta egon da, eskaerarik gehien duten espezialitateetan hain zuzen.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, bere eskumenen eremuan, Euskal Autonomia Erkidegoan ikuspegi orokor batetik landu ditu, batetik, arte-irakaskuntza bere osotasunean eta, bestetik, arte-irakaskuntzaren plangintza eta eskaintza. Eta jorratzen ari garen eremu honetan, Arte eta Goi-mailako Diseinuko Eskola bilakatu da Vitoria-Gasteizko Eskola, eta, aldi berean, irakaskuntza horren ardatz bihurtu da. Era berean, Diseinu eta Publizitate Grafikoko goi-mailako heziketa-zikloen eskaintza publikoa egin da Ibarrekolanda eta Usandizaga-Peñaflorida BHIetan, Bizkaian eta Gipuzkoan hurrenez hurren.

Hori guztia dela-eta, eta eskaintza publikoa lurralde osora zabalduta ez dagoenez eta eskaintza hori egokia ez denez, agindu honen bidez diru-laguntzetarako deialdia egiten zaie arte plastikoetako eta diseinuko ikastetxe pribatuei, agindu honetan adierazten diren baldintzetan.

XEDATZEN DUT:

1. artikulua. – Helburua.

1.– Deialdi honen xedea da Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide-irakaskuntzako ikastetxe baimenduei diru-laguntzak emateko deialdia egitea, baldin eta 2007-2008 ikasturtean Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailetik beste diru-laguntzarik jaso ez badute. Hona deialdira biltzeko baldintzak:

– 2007-2008 ikasturtea baino lehenago baimendutako ikastetxeak. Ikasturte horretan ikastetxeak baimenduta dituen irakaskuntzak eta eskaintza publikoari osagarriak direnak.

– Ikasturte honetan (2007-2008 ikasturtean) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko beste diru-laguntzarik ez jasotzea.

2.– Aurrekontu-partida erabilgarriaren arabera erabakiko da ikastetxe bakoitzari egokituko zaion zenbatekoa. Ikastetxeak ematen dituen ordu-kopurutik abiatuta kalkulatuko da zenbateko hori, eta horretarako agindu honen baremoetan (I. eranskinean daudenetan) ezarritako irizpideak aplikatuko dira. Deialdi honetarako partida erabilgarri guztia, beraz, diru-laguntzaren onuradunen artean hainbanatuko da.

Helburu honetara, gehienez ere, 194.781 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kargura.

Dena den, zenbateko hori aldatu ahal izango da. Horretarako, kontuan hartuko dira, batetik, eskatutako laguntzen guztizko zenbatekoa eta, bestetik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste laguntza-programa batzuk burutzeagatik agortu ez diren aurrekontuak, deialdiaren ebazpena eman aurrekoak. Gorabehera hori izanez gero, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen Ebazpenaren bidez emango da horren berri.

2. artikulua. – Onuradunak.

1.– Agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradun izan daitezke Lanbide-irakaskuntzaren barruko Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikastetxe baimenduak, betiere 2007-2008 ikasturtean bestelako diru-laguntzarik jaso ez badute Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailetik.

2.– Ez dira onuradun izango Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateginaren 50. artikuluaren 5. paragrafoan ezarritako kausaren bat dutenak (paragrafo hori otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatu zuen, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak), ezta do horretarako gaitasuna kentzen dion debeku legalik duen inor ere, sexu-bereizkeriagatikoak barne, 4/2005 Legeko, otsailaren 18ko, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzkoa deneko azken seigarren xedapenean ezarritakoari jarraiki.

3.– Eskatzaileak Gizarte Segurantzako Diruzaintzaren ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu, ikastetxe eskatzaileak Gizarte Segurantzarekin dituen betebeharretan egunean dagoela egiaztatzeko.

3. artikulua. – Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak.

Agindu honetako laguntzen helburua da 1. artikuluan adierazitako ikastetxeei diru-laguntzak ematea, 2007-2008 ikasturteko langile-kostuak finantza ditzaten.

Ondorio horretarako, finantza daitezkeen gastutzat joko dira deialdian parte hartzen duten ikastetxeen irakasleen ordainsari gordinak.

4. artikulua. – Laguntzen zenbatekoa eta emateko prozedura.

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak emateko sistema banaketa proportzionalarena izango da; horren bitartez, 1. artikuluan aurreikusitako dotazio ekonomikoa eskatzaileen artean banatuko da, baldin eta deialdi honetan ezarritako betebehar subjektibo zein objektiboak betetzen badituzte eta eskabidea garaiz eta behar bezala aurkeztu badute. Laguntzak honelako proportzioan banatuko dira: agindu honen I. eranskinean jasotako irizpideak aplikatuz eskatzaile bakoitzari zehazten zaizkion ordu diruz lagungarrien kopuruaren proportzioan.

Laguntza bakoitzaren zenbatekoak inoiz ezingo du gainditu 3. artikuluan aurrez ikusitako gastu diruz lagungarriaren % 100.

5. artikulua. – Eskabideak formalizatu eta aurkeztea.

1.– Ikastetxe interesatuek eskabidea aurkeztu beharko diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, II. eranskinean jasotako ereduaren arabera.

2.– Eskaerekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira derrigorrez:

a) III.etik VIII.era bitarteko eranskinak, behar bezala beteak.

b) Ikastetxearen fundazio-estatutua, ikastetxeak deialdira lehenengoz biltzen badira edo azkenekoz bildu zirenetik estatutuak aldatu badituzte.

c) Eskatzailea ikastetxearen titularra dela edo haren ordez ari dela frogatzen duen agiria.

d) Foru Ogasunaren ziurtagiria, erakunde eskatzaileak bere zerga-betebeharrak beteta dituela egiaztatzeko.

e) Gizarte Segurantzako Diruzaintzaren ziurtagiria, ikastetxea Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean dagoela egiaztatzen duena.

f) Ikastetxeko zuzendariaren zinpeko aitorpena, azaldutako datuak egiazkoak direla adieraziz.

g) Zinpeko aitormena: egiaztatu egin beharko dute ez dutela Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateginaren 50. artikuluaren 5. paragrafoan eta seigarren xedapen gehigarrian ezarritako kausarik (paragrafo hori otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatu zuen, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak) (III. eranskina).

h) Agiri hauek ere bete beharko dituzte deialdira lehenengoz biltzen diren ikastetxeek edo banku-datuak aldatzen dituztenek: datuen alta, hirugarren interesatua. Dokumentu horren jatorrizko aleak Sailari eskatuko zaizkio (Irakaskuntza Espezializatuen Zerbitzua).

i) Ikastetxeek, gainera, IV. eranskina beteko dute, 2007-2008 ikasturteari buruzko datuekin.

Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoan xedatutakoa betetzeko, laguntza-eskabidea betez gero, interesdunak baimena ematen du eskabidean jasotako datuak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko fitxategi informatizatuetan sartzeko Hezkuntza Sailburuordetzara jo beharko da Lege horretan adierazitako sarbide-, zuzenketa-, ezabatze- eta aurkatze-eskubideak erabiltzeko.

3.– Behin eskabideak beteta, paperean eta Ikastetxeen Zuzendaritzak eskuratutako euskarri informatikoan aurkeztuko dira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko lurralde-ordezkaritzan, ikastetxea dagoen lurralde historikoa bereko lurralde-ordezkaritzan hain zuzen, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluak aipatutako bulegoetarik edozeinetan.

6. artikulua. – Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hilabete izango da, agindu hau indarrean sartzen denetik aurrera.

7. artikulua. – Aurkeztutako eskabidean egindako hutsen zuzenketa.

Ikastetxeen Zuzendaritzak hutsune edo okerren bat atzematen badu aurkeztutako eskabidean, hutsune hori zuzentzeko eskatuko dio interesatuari edo nahitaezko dokumentazioa hamar eguneko epearen barruan aurkezteko. Bestetik, ohartaraziko dio hori egin ezean eskabidean atzera egin duela pentsatuko dela. Horretarako, baina, ebazpen bat eman beharko da aldez aurretik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen legearen 42. artikuluak ezarritakoari jarraituz.

8. artikulua. – Laguntzak kudeatuko dituen organoa.

Ikastetxeen Zuzendaritzak kudeatuko ditu deialdi honetan aurreikusitako laguntzak.

9. artikulua. – Ebazpena.

1.– Hezkuntza sailburuordeak izenpetuko du diru-laguntzak emateko ebazpena, Ikastetxeen Zuzendaritzak helarazitako proposamena ikusi eta sei hilabeteko epearen barruan, agindu hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

2.– Epe hori igaro, eta interesdunei ebazpena jakinarazi ez bazaie, eskabideari ezezkoa eman zaiola jo daiteke.

3.– Ebazpen horren kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpenaren biharamunetik aurrera.

10. artikulua. – Diru-laguntza ordaintzea.

Diru-laguntza justifikatu eta hilabetera ordainduko da. Justifikatzeko, berriz, 13. artikuluko baldintzak bete beharko dira

11. artikulua. – Onuradunen betekizunak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.2 artikuluak oro har aipatzen dituen betebeharrez gain, agindu honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradunek betebehar hauek ere izango dituzte:

a) Emandako diru-laguntza onartu beharko dute. Ildo horretatik, ebazpena EHAAn argitaratu eta hamabost egunean onuradunek ez badiote berariaz eta idatziz uko egiten diru-laguntzari, onartu egiten dutela ulertuko da.

b) Laguntza zertarako eman den, horretarako erabili beharko dute, ez beste ezertarako.

c) Kontrol Ekonomiko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari beren eginkizunetan dihardutela deialdi honen kontura jasotako diru-laguntzen inguruan eskatzen duten informazioa eman behar diete.

d) Diru-laguntza eman duen Administrazioari jakinaraz beharko diote helburu bererako beste edozein diru-laguntza edo laguntza eskuratzen badute.

12. artikulua. – Aldi berean beste laguntza batzuk jasotzeko aukera.

Agindu honek deitutako diru-laguntzak bateragarri dira beste edozein erakunde publiko zein pribatuk helburu berberarekin eman ditzakeen beste edozeinekin.

Aurrekoa gorabehera, helburu horretarako eskuratu diren laguntzen guztizko kopurua guztizko kostua baino handiagoa bada, deialdi honen karietara emandako laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, gaindikin horri dagokion neurrian.

13. artikulua .– Diru-laguntzaren xedearen eta jasotako funtsen aplikazioaren justifikazioa.

1.– Justifikazioarekin batera, zerrenda bat aurkeztu beharko da, langileen izen-abizenak jasoko dituena, pertsonalaren guztizko kostua banakatuta adieraziz. Honako hauek erantsiko zaizkio: aipatu langileen kontratua edo Gizarte Segurantzako alta-ziurtagiria edo TCa edo agiri baliokideak, langile horien lan-egoera normalizatuaren egiaztagarri.

2.– Egiaztagiri horiek, beraz, 2007-2008ko ikasturtean egindako gastuei buruzkoak izango dira, eta dagozkion gobernu-organoek berretsiko dituzte.

3.– Justifikapena, 2008ko azaroaren 30a baino lehen egingo da.

14. artikulua. – Diru-laguntza emateko inguruabarrak aldatzea.

Diru-laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzetakoren bat aldatzen bada eta diru-laguntzaren helburua bete dela jotzen bada, diru-laguntzak emateko ebazpena aldatu ahal izango da.

Horretarako, Ikastetxeen Zuzendaritzak kitapen-ebazpena emango du; ebazpen horretan, doitu egingo dira emandako diru-laguntzen zenbatekoak.

15. artikulua. – Ez betetzeak.

Diru-laguntza ematea ekarri zuten baldintzetatik edozein betetzen ez dela egiaztatuz gero, jasotako zenbatekoak eta bidezko diren legezko interesak itzuli beharko zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari. Horretarako aintzat hartuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onetsi duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa. – Agindu honen kontra aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria argitaratzen denetik hasita.

Bigarrena. – Agindu honek prozedurari dagokionez arautu ez duenari buruzkoan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da, ordezko gisa.

Hirugarrena. – Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango du indarra.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 2a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

I. ERANSKINA

I. baremoa.– Parametro orokorrak.

Diruz laguntzeko moduko orduak izango dira:

1.– Hezkuntza Sailak lehentasunezkotzat jo eta eskaria egin duen ikastetxean funtzionamenduan den Arte Plastikoetako eta Diseinuko (APD) ziklo desberdin bakoitzeko (Arte-argazkigintza, Lorategiko elementuak) 150 ordu lagunduko dira diruz.

2.– Arte Plastikoetako eta Diseinuko ziklo desberdin bakoitzeko, lehentasunezkoa ez bada: 100 ordu.

3.– Euskaraz ematen den APD ziklo bakoitzeko: 50 ordu.

4.– APD zikloetan matrikulaturiko ikasle bakoitzeko (azken proiektuan matrikulaturiko ikasleak kenduta) diruz lagunduko dena:

– Lehentasunezko zikloetako ikasleengatik: 1,5 ordu.

– Gainerako zikloetako ikasleengatik: ordu 1.

1., 2., 3. eta 4. puntuei dagozkien datuak egiaztatzeko, V. eranskina beteko da.

5.– Azken proiektuan matrikulaturiko ikasle bakoitzeko: 4 ordu.

5. puntuari dagozkion datuak egiaztatzeko, VI. eranskina beteko da.

II. baremoa.– Irakaskuntzaren kostua.

Orduko batez besteko kostua ateratzeko, ondoko eragiketa egingo da: ekonomia-ekitaldiko guztizko kostua, APD-zikloei buruzkoa, zati APD zikloetako asteko irakastorduak. I. eta II. baremoak aplikatzetik ateratako irakastordu diruz lagungarri bakoitzeko, ehuneko (%) bat aplikatuko da, kostuaren arabera, eta ondoko taula aintzat hartuta:

Orduko kostuak

aplikatu

beharreko %

Asteko irakastordua, 4.119 eurotik gora

%30

Asteko irakastordua, 3.090 eta 4.119 euro bitartean

%28

Asteko irakastordua, 2.061 eta 3.089 euro bitartean

%24

Asteko irakastordua, 2.000 euro bitartean

%18

II. baremo honi dagozkion datuak egiaztatzeko, VII. eranskina beteko da.

III. baremoa.– Ikasleen kostuaren araberakoa.

Honela kalkulatuko da: 1. eta 2. kurtsoko ikasleek matrikulak eta hilekoak direla eta jasandako batez besteko kostuak kontuan hartuta, azken proiektuan matrikulatuta daudenak eta kurtso osoan matrikulatuta ez daudenak kenduta.

I. eta II. baremoak aplikatzetik ateratzen diren ordu diruz lagungarriaren guztizkoei ondoko taula aplikatuko zaie:

Ikasleen kostu-moduluak (matrikula gehi hilekoak)

aplikatu beharreko %

2.575 eurora bitarte

I. eta II. eranskinetan batutako orduen % 30

2.576 eurotik 3.090era bitarte

I. eta II. eranskinetan batutako orduen % 20

3.091 eurotik gora

I. eta II. eranskinetan batutako orduen % 10

III. baremo honi dagozkion datuak egiaztatzeko, VII. eranskina beteko da

IV. baremoa.– Finantza daitekeen ordu bakoitzeko diru-laguntza.

Finantza daitekeen ordu bakoitzeko diru-laguntza kalkulatzeko, eragiketa hau egingo da: eskueran dagoen partidaren guztizkoa (lehenengo artikulua) zati erakunde eskatzaile guztien ordu finantzagarrien guztizkoa.

II. ERANSKINA

ESKABIDE EREDUA

Nik, ..................................................... jaunak/andreak, NAN zk. ..............., ondoko Arte Plastikoetako eta Diseinuko Ikastetxe baimenduaren arduradun naizen aldetik: .............................................. (izena), ........................... (herria)

Ikastetxearen telefonoa: ....................... Ikastetxearen faxa: .......................

ADIERAZTEN DUT

jakinaren gainean nagoela Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Aginduz deialdia egin dela Arte Plastikoetako eta Diseinuko Ikastetxe baimenduentzako diru-laguntzetarako, eta bere garaian ikastetxe honi egokitu dakiokeen diru-laguntza langileen gastuei aurre egiteko erabiliko dela. Horiek horrela, honako hau

ESKATZEN DUT

eskabide hau deialdi horretarako onar dezatela.

Deialdi-aginduaren hamahirugarren artikuluan ezarritako denbora-moduetan egingo da justifikazioa.

Data eta sinadura
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILBURUA

Eskaera honetan jarritako datu pertsonalak, Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikopean dagoen fitxategi automatizatu batean sartuko dira erabili ahal izateko.

Fitxategiko datuak ez zaizkio beste inori utziko. Fitxategia Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bakarrik erabiliko ditu, berak sustatutako diru-laguntzak kudeatzeko.

Aipatutako legean jasotzen den moduan, datuak ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi izanez gero, fitxategiaren organo arduradunari helbide honetara zuzendu beharko zaio eskara: Koordinaziorako Zuzendaritza, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz

III. ERANSKINA

Nik .............................................. ikastetxe honetako zuzendari naizenez ..................................., hauxe adierazten dut: ez nagoela administrazio-bidetik edo bide penaletik zigortuta sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik, ezta deialdi honetara aurkezteko debekupean ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lege dela-eta izandako zehapenaren ondorioz.

Era berean, zinpean aitortzen dut deialdi honetara biltzeko aurkeztu ditudan datuak egiazkoak direla.

Eta hala jasota gera dadin izenpetzen dut, .......................(e)n, 2008ko .............aren .....(e)an

Sinadura, data eta ikastetxearen zigilua

IV. ERANSKINA

II. BAREMOA BETETZEKO

ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO IKASTETXEAK

Irakasleak

Zerrenda nominala, ondokoak zehaztuta: Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetan astean emandako irakastorduak, irakasgaien arabera

ORDUAK, MAILAREN ETA IRAKASGAIAREN ARABERA

DEITURAK ETA IZENA

ARTE PLASTIKOETAKO

ETA DISEINUKO ZIKLOETAN

EMANDAKO ESPEZIALITATEAK

1

2

AZKEN

PROBA

H.

GUZTIRA

1.–

2.–

3.–

4.–

5.–

6.–

7.–

8.–

9.–

10.–

11.–

12.–

13.–

14.–

15.–

16.–

17.–

18.–

19.–

20.–

“Emandako espezialitateak» zutabean, emandako irakasgai guztiak adieraziko dira. Irakasgai bat baino gehiago ematen duen irakasleentzako, “Emandako espezialitateak» zutabe bat erabiliko da irakasgai bakoitzeko. “Orduak, mailaren eta irakasgaiaren arabera» zutabean, berriz, irakasgai bakoitza maila bakoitzean ematen dituen orduak adieraziko dira.

“H, GUZTIRA» laukitxo bertikalean materia bakoitzeko orduen guztirakoa adieraziko da, maila desberdinetan.

	Irakaskuntzen zerrendan horien orduen guztirakoa adieraziko da, mailen arabera.

V. ERANSKINA

I. BAREMOA BETETZEKO. 1., 2., 3. eta 4. puntuak

ZIKLOAREN IZENA: ______________________________________________________________________________

LEHENTASUNEZKOA:

BAI

EZ

HIZKUNTZA:

Euskara

Gaztelania

IKASLEEN ZERRENDA NOMINALA (Deiturak eta izena)

KURTSOA

ADINA

OHARRAK

1.–

1.

2.

2.–

3.–

4.–

5.–

6.–

7.–

8.–

9.–

10.–

11.–

12.–

13.–

14.–

15.–

16.–

17.–

18.–

19.–

20.–

IKASLEAK, GUZTIRA

DATA. ZUZENDARIAREN SINADURA ETA IKASTETXEAREN ZIGILUA

VI. ERANSKINA

I. BAREMOA BETETZEKO

AZKEN PROIEKTUAN MATRIKULATURIKO IKASLEAK

IKASLEEN ZERRENDA NOMINALA (Deiturak eta izena)

ADINA

ZIKLOA

1.–

2.–

3.–

4.–

5.–

6.–

7.–

8.–

9.–

10.–

11.–

12.–

13.–

14.–

15.–

16.–

17.–

18.–

19.–

20.–

GUZTIRA

DATA. ZUZENDARIAREN SINADURA ETA IKASTETXEAREN ZIGILUA

VII. ERANSKINA

II. BAREMOA BETETZEKO

Langileak

GASTUA

– Irakasleak

Pertsona-kop.

– Ez irakasleak

Pertsona-kop.

Langileen gastuaren guztizko partziala:

Gainerako gastu arrunta

– Ekipamendua

– Funtzionamendua

Guztizko partziala:

Arte Plastikoetako eta Diseinuko zentroaren kostua, GUZTIRA:

SARRERAK

Langileen gastuetarako beste administrazio edo erakunde batek emandako diru-laguntzak

(erantsitako orrian zehaztu)

Bestelako diru-laguntzak

(erantsitako orrian zehaztu)

Gainerako sarrera zehaztuak

(erantsitako orrian zehaztu)

(Ikaslea, VIII. eranskinean)

APD ZENTROAREN SARREAK, GUZTIRA

SARRERAK-GASTUAK

DATA. ZUZENDARIAREN SINADURA ETA IKASTETXEAREN ZIGILUA

VIII. ERANSKINA

III. BAREMOA BETETZEKO

IKASLEENTZAKO BATEZ BESTEKO KOSTUA. 2007/8

IKASTETXEA: ____________________________________________________________________________________

APD ZIKLOAREN IZENA

MATRIKULAREN BATEZ BESTEKO PREZIOA 1. ETA 2.

HILEKOEN BATEZ BESTEKO PREZIOA 1. ETA 2.

GUZTIRA

BATEZ BESTEKO PREZIOAK

GUZTIRA

DATA, ZUZENDARIAREN SINADURA ETA IKASTETXEAREN ZIGILUA


Azterketa dokumentala