Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2008ko ekainaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
3597

870/2008 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, hutsik geratu diren destinoak txanda ireki bidez esleitzeko agindua ematen duena fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko medikuen kategorian (Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko fakultatibo espezialista medikoen lanpostu funtzionala). Aipatutako kategoriak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzuetako erakundeak ditu destino.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak. Oinarri orokor horiek 2006ko urriaren 24ko EHAAn, 203. zenbakikoan, argitaratu ziren.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 19ko 1137/2006 Ebazpenaren bidez, fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko medikuen kategorian (Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko fakultatibo espezialista medikoen lanpostu funtzionala) lotura estatutarioa lortzeko hautatze probetarako deialdia egin zen. Horien destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzuetako erakundeak ziren eta 2006ko azaroaren 9ko EHAAn, 214. zenbakikoan argitaratu zen.

Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren urtarrilaren 28ko 211/2008 Ebazpenaren bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian oposizioaldia txanda ireki bidez gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda amaierako puntuazio ordenaren arabera argitaratzeko agindu zen. Zerrenda hori Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzuetako erakundeak destino dituzten fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko medikuen kategorian (Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko fakultatibo espezialista medikoen lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa probak gainditu dituztenena da.

Hautaketa prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 10.9.7 atalean aurrez ikusitakoa betez, txanda bakoitzari dagozkion destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez esleituko dira eta Ebazpen hori EHAAn argitaratuko da.

Azaldutako guztiaren arabera eta indarrean dagoen legerian pertsonalaren arloan esleitutako ahalmenak erabiliz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko medikuen kategorian (Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko fakultatibo espezialista medikoen lanpostu funtzionala) txanda ireki bidez hutsik geratu diren destinoak esleitzea Ebazpen honekin batera agertzen den eranskinaren bidez. Aipatutako kategoriak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzuetako erakundeak ditu destino.

Bigarrena.– Destinoa lortu dutenek hilabeteko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko, Esleipenaren ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Lehiatzaileak Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian jabetuko dira destinoez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Erakunde Zentralean. Horretarako, izangaiek aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute eta ekitaldi horretan agiri hauek aurkeztu:

– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren kopia konpultsatua edo dokumentu baliokidearena Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko kide den beste estaturen bateko nazionalentzat, edo Europar Batasuneko Itunaren arabera edo Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean edo eskubide hori lege arau baten bidez emanda, langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko eskubidea aplikatzen zaien estatuetako nazionalentzat. Dagokionean, 3. paragrafoko 6.2.a) oinarrian agertzen den dokumentazioaren kopia konpultsatua ere aurkeztu beharko da.

– Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.

– Zinpeko aitorpena edo agindua, izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik ez dagoela kanporatuta adierazteko, ezta eginkizun publikoetarako gaitasungabetuta ere.

– Destinoa normal betetzeko beharrezkoa den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak emandako errekonozimendu medikoa.

– Izangai ezinduen azterketa medikoak egiaztatu beharko du baduela esleitutako destinoari dagozkion eginkizunak betetzeko beharrezko gaitasuna eta, orobat, behar izanez gero, destinoan egin beharreko egokitzapenen berri ere emango du.

Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta antzematen bada 6.2. oinarrian jasotako betebeharren bat ez dutela betetzen, ezingo dira jabetu esleitu zaien langile estatutarioaren destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geldituko dira beren jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.

Era berean, interesdunei gogorarazten zaie, epe barruan edo, hala dagokionean epe luzatuan, destinoaz jabetzen ez badira, hautatze probetatik eratorritako eskubideak galduko dituztela.

Lehenago ezarri bezala, destinoaz jabetzen diren izangaiak eginbide hori bete eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, dagokien zerbitzu sanitarioetako erakundean.

Hirugarrena.– Hautaketa prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 14. atalean zehaztutakoaren arabera, Ebazpen honen aurkako gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Administrazio Batzordearen aurrean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 7a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.

ERANSKINA/ ANEXO

DESTINOEN ESLEIPENA - IREKIA

ADJUDICACIÓN DE DESTINOS - LIBRE

KATEGORIA: FAK. ESP. MEDIKUNTZA PREBENTIBO ETA OSASUN PUBLIKOKO MEDIKUA

CATEGORÍA: FAC. ESP. MEDICO MED. PREVENT. Y SALUD PÚBLICA

LANPOSTU FUNTZIONALA: FAK. ESP. MEDIKUNTZA PREBENTIBO ETA OSASUN PUBLIKOKO MEDIKUA

PUESTO FUNCIONAL: FAC. ESP. MÉDICO MED. PREVENT. Y SALUD PÚBLICA

NAN

IZEN-ABIZENAK

ZERBITZUETAKO ERAKUNDEA

DESTINOA

HE

DERRIG. DATA

DNI

NOMBRE Y APELLIDOS

ORGANIZACIÓN DE SERVICIOS

DESTINO

PL

FECHA PRECEP.

29156764

Bacaicoa Hualde, Maria Amaya

Donostia Ospitalea

Donostia Ospitalea

2

Hospital Donostia

Hospital Donostia

44127237

Lanzeta Vicente, Itziar

Zumarragako Ospitalea

Zumarragako Ospitalea

2

Hospital Zumarraga

Hospital Zumarraga

44145342

Taboada Gómez, Jorge

Mendaroko Ospitalea

Mendaroko Ospitalea

2

Hospital Mendaro

Hospital Mendaro


Azterketa dokumentala