Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2008ko maiatzaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Rochman E.Koop.
3339

IRAGARKIA, Rochman, S. Coop. kooperatibaren zatiketari buruzkoa.

Rochman, S. Coop. kooperatibak 2008ko maiatzaren 19an egin zuen Ohiz Besteko Biltzar Orokorra; Ulma C y E, S. Coop. kooperatibak, ordea, 2008ko maiatzaren 16an egin zuen Ohiko Biltzar Orokorra. Bi bilkuretan, legez eta estatutuz eskatutako gehiengoa lortuta, onetsi zuten, Rochman, S. Coop. kooperatibaren zatiketa partziala egitea. Zatiketa hori dela eta, kooperatiba desegiten ez bada ere, honako hauetatik bereiziko da: (i) Mantenimendu Jarduerari atxikitako bazkideen eta ondarearen zati bat, dena batera aldatuko baita sortu berri den kooperatibara, Ulma Servicios de Logística, S. Coop. izenekora; (ii) Packaging Jarduerari atxikitako bazkideen eta ondarearen zati bat, dena batera aldatuko baita Ulma C y E, S. Coop. kooperatibara, 2008ko apirilaren 30ean Euskadiko Kooperatiben Erregistroan aurkeztutako zatiketa-proiektuarekin bat etorriz.

Jakitera ematen da Rochman, S. Coop. kooperatibaren hartzekodunek eskubidea dutela zatiketaren kontra egiteko; horretarako, hilabeteko epea izango dute, zatiketari buruzko azken iragarkitik zenbatzen hasita, Euskadiko Kooperatibei buruzko 4/1993 Legearen 81. artikuluan aurreikusi bezala.

Otxandio (Bizkaia) eta Oñati (Gipuzkoa), 2008ko maiatzaren 20a.

Rochman, S. Coop. Kooperatibako Kontseilu Errektoreko

idazkaria,

MARÍA TERESA LECUE LARRINOA.

Ulma C y E, S. Coop. Kooperatibako Kontseilu Errektoreko

idazkaria,

PATXI XABIER IGARTUA BENGOA.


Azterketa dokumentala