Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2008ko maiatzaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
3334

IRAGARKIA, Bilboko Hiri Trenaren 2 lineako Peñota eta Santurtziko geltokietarako sarbide mekanizatuak eraikitzea helburu duen obra-kontratu administratiboa esleitu dela argitaratzeko dena (KBN C01/019/2007 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C01/019/2007.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: obrak.

b) Helburua: Bilboko Hiri Trenaren 2 lineako Peñota eta Santurtziko geltokietarako sarbide mekanizatuak eraikitzea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna edo aldizkari ofiziala: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2008ko urtarrilaren 23koa (16. zk.), eta Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2008ko urtarrilaren 15ekoa (13. zk.); Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera 2008ko urtarrilaren 2an bidali zen.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: bost milioi bederatziehun eta hogeita hiru mila eta berrogeita lau euro eta berrogei zentimo (5.923.044,40).

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2008ko apirilaren 21a.

b) Kontratista: UTE Thyssenkrupp Elevadores, S.A., Orona, S. Coop.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: bost milioi zazpiehun eta hogeita hamazortzi mila zazpiehun eta hogeita hamar euro eta hirurogeita hemeretzi zentimo (5.738.730,79).

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 7a.

Kontratazio Zerbitzuko burua,

FRANCISCO JAVIER ELOLA DEL RÍO, ondokoa ez baitago,

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala