Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2008ko maiatzaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
3333

EDIKTUA, 323/06 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 323/06 prozedura arrunta bideratu da, Maria Julia Aransay Sancha andreak eskatuta, Patxi Elguezabal Arrieta eta Gainditu, SL.ren aurka. N01 prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

37/08 EPAIA

Bilbao, 2008ko otsailaren 22a.

Ramón Comas Somalok, Bilboko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak, ikusi ditu epaitegi honetan bideratutako 323/06 judizio arrunteko autoak. Alderdi demandatzailea: Julia Aransay Sancha, prokuradoreak ordezkatuta, eta letraduak lagunduta; alderdi demandatua: "Gainditu, SL.", eta Patxi Elguezabal Arrieta, auzi-iheslaria.

EPAITZA

Demanda baietsi egin dut eta, ondorioz, "Gainditu, SL." entitatea eta Patxi Elguezabal Arrieta kondenatzen ditut Julia Aransay Sanchari era solidarioan 23.850,61 euro, gehi zenbateko horri dagozkion interesak, ordaintzera.

Alderdi demandatua prozedura honetan sortutako kostuak ordaintzera kondenatzen dut.

Epai hau ez da irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, probintzia auzitegian. Errekurtsoa epaitegi honetan prestatu beharko da, eta epaia jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta bost eguneko epean aurkeztu beharko da, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen 457. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei. Jatorrizkoa epaien liburuan erregistratuta geratuko da eta beraren testigantza auto hauetan jasoko da.

Hala erabaki, agindu eta sinatu dut.

Argitalpena: Epai hori, epaiari dagokion egunean jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, ediktu hau eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu du. Fede ematen dut.

Patxi Elguezabal Arrieta eta Gainditu, SL demandatuei behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta zortziko apirilaren hamazortzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana