Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2008ko maiatzaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Garraio eta Herri Lan Saila
3330

EBAZPENA, 2008ko apirilaren 2koa, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariarena, Armintzako portuan dagoen Barlovento Primero ontzia, 7.a BI-3-230-95 matrikula duena (Bilboko 230/1995 folioa, 7. zerrenda), abandonatutzat jotzen duena.

Armintzako portuko zerbitzu-eremuan dagoen Barlovento Primero ontzia, 7.a BI-3-230-95 matrikula duena (Bilboko 230/1995 folioa, 7. zerrenda), abandonatutzat jotzeko Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak instruitutako espedientea ikusi ondoren, Ebazpen hau onartu da gertakari hauek eta zuzenbideko oinarri hauek kontuan izanda.

GERTAKARIAK

Lehenengoa.– 2006ko otsailaren 10ean ontziaren jabe José Manuel Sierra Sierra jaunari jakinarazpen bat igorri zitzaion, Armintzako portuan urperaturik zegoen ontzi hori portuko kairaino eramateak sortarazitako gastuak ordain zitzan, izan ere, ekaitz gogor bat zetorrenez, nagibaziorako oso arriskutsua zen ontzia han edukitzea eta horregatik erabaki zen handik kentzea. Era berean jakinarazten zaio ontziak jabari publikoko portu aldea okupatzen duenez, portuko tasak sorrarazten jarraitzen duela. Jakinarazpena birritan entregatzen saiatu arren, posta-zerbitzuak itzuli egin digu, interesduna kanpoan omen zegoen eta.

Bigarrena.– 2006ko uztailaren 26an ontziaren egoerari buruzko Bilboko Itsas Kapitaintzaren txosten bat jaso genuen Bizkaiko Portuen Lurralde Zerbitzuan; txosten horren arabera, ontzia hondatuta eta erabat utzita omen zegoen. Txostenarekin batera jabetzari eta kargei buruzko informazio jasotzen duen idazpen-orria ere bidali zuten, baina ontziak ez du inolako kargarik.

Hirugarrena.– 2008ko urtarrilaren 10ean, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariak Barlovento Primero ontzia, 7.a BI-3-230-95 matrikula duena (Bilboko 230/1995 folioa, 7. zerrenda), abandonatutzat jotzeko espedientea abiarazi zuen Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak, eta 15 egun balioduneko epea eman zion jabeari, egoki iritzitako alegazioak eta agiriak aurkez zitzan.

Laugarrena.– Entzunaldia amaitu da, eta interesduna ez da agertu, eta hortaz, ez du alegaziorik ere aurkeztu.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Ebazpen hau onartzeko eskumena Portu eta Itsas Gaietako zuzendariari dagokio, Portu Jardueren Erregelamendua onartzen duen urriaren 21eko 236/1986 Dekretuaren 47. eta 48. artikuluak, portua antolatzeko eskumena ematen baitio, hark agindutakoa derrigor betetzekoa izango delarik.

Era berean, Garraio eta Herri Lan Sailaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen urtarrilaren 15eko 20/2002 Dekretuak Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzari ematen dio portuko jabari publikoko aldea antolatzeko eta portuko zerbitzu aldeak antolatzeko eskumena (11.1.a eta j artikuluak).

Bigarrena.– Interes Orokorreko Portuetako Zerbitzuen Ekonomia eta Prestazioen Araubidearen azaroaren 26ko 48/2003 Legearen xedapen gehigarrietan hemezortzigarrenaren 2. paragrafoaren arabera, abandonatutakotzat jotzen dira itxuraz kanpoko jarduerarik gabe portuko leku berean sei hilabete baino gehiago atrakatuta, amarratuta edo ainguratuta, eta dagozkien tasak edo tarifak ordaindu gabe uzten diren ontziak.

Gertakariak eta zuzenbideko oinarri horiek ikusirik, Interes Orokorreko Portuetako Zerbitzuen Ekonomia eta Prestazioen Araubidearen azaroaren 26ko 48/2003 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, eta oro har derrigor aplikatu beharrekoak diren gainontzeko xedapenak kontuan iznaik, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariak

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Egun Armintzako portuan dagoen José Manuel Sierra Sierra jaunaren Barlovento Primero ontzia, 7.a BI-3-230-95 matrikula duena (Bilboko 230/1995 folioa, 7. zerrenda) legearen arabera abandonatutzat jotzea, honako arrazoi hauengatik: itxuraz kanpoko jarduerarik gabe portuan sei hilabete baino gehiago dagoelako, dagozkion tasak ordaindu gabe.

Bigarrena.– Bilboko Itsas Kapitaintzari Ebazpena jakinaraztea, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea Ebazpenak ez duela administrazio-bidea agortzen, eta gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakiokeela Garraio eta Herri Lan sailburuordeari, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita hilabeteko epean, hala ezartzen baitute 30/1992 Legearen 107. artikuluak eta hurrengoek.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 2a.

Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,

JOSEBA ANDONI IDOIAGA URIBE.


Azterketa dokumentala