Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2008ko maiatzaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
3329

EBAZPENA, 2007ko irailaren 19koa, Ingurumen sailburuordearena, Abanto-Zierbenan (Bizkaia) Onduline Industrial, SA enpresak sustatutako estalkiak iragazkaizteko materialak fabrikatzeko jarduerarako ingurumeneko baimen bateratua emateko dena.

GERTAKARIAK

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legean xedatutakoari jarraituz, Amelio Martinez de la Hidalga Suso jaunak, Onduline Industrial, SA enpresaren ordezkari denez eta haren izenean, ingurumeneko baimen bateratua eskatu zuen Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailean 2005eko abuztuaren 5ean, Abanto-Zierbenan estalkiak iragazkaizteko materialak fabrikatzeko jarduera garatzeko. Eskabidearekin batera, honako agiri tekniko hauek aurkeztu zituen:

– Onduline oinarrizko proiektua (2005eko abuztua)

– Laburpen ez-teknikoa (2005eko abuztua)

Aipatutako baimena eskatu zuen garaian, Onduline Industrial, SAk irekitzeko lizentzia zuen, 2001eko martxoaren 14koa. Lizentzia hori estalkiak iragazkaizteko materialak fabrikatzeko jarduerarako eman zitzaion. Era berean, enpresa sustatzaileak kolektorera isurketak egiteko Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren baimena era bazeukan, 2004ko uztailaren 17koa.

Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak 2005eko urriaren 17an txostenak eskatu zizkien prozeduran parte hartzen duten zenbait erakunderi, Ingurumen Organoak, proiektua eta proiektu horrek ingurumenean duen eraginaren gaineko azterlana jendaurrean jartzeko agindu zezan (Abanto-Zierbenako Udala, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, Industria, Merkataritza eta Turismo Saila, eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa).

Ingurumen Organoak agiri osagarriak eskatu zizkion sustatzaileari 2006ko ekainaren 13an; espedientea 2006ko azaroaren 29an osatu zen.

Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumen sailburuordeak 2007ko martxoaren 21ean emandako Ebazpen bidez, jendaurrean jarri ziren 30 egun balioduneko epean, Onduline Industrial, SA enpresak sustatutako proiektua, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian nahiz Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2007ko apirilaren 20an. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko bi egunkaritan argitaratu zen 2007ko apirilaren 29an eta proiektuak kokatuko den eremuaren ondoko auzokideei jakinarazpena bidali zitzaien.

Jendaurreko informazioaren izapidea amaitu zen eta alegaziorik ez zen aurkeztu; hala ere, jendaurreko informazio garaian herritar bat joan zen Abanto-Zierbenako udaletxera eta jardueran sortzen zen usainarengatik bere egonezina adierazi zuen. I. eranskinean daude jasota organo honek gai horren gainean egin dituen oharrak.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betez, 2007ko ekainaren 7an Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostenak eskatu zizkien Abanto-Zierbenako Udalari, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluari jarraituz, espedientea Onduline Industrial, SA enpresaren esku jarri zen 2007ko uztailaren 19an; bertan zegoen Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak landutako Ebazpen-proposamena ere, enpresak egoki iritzitako agiri eta egiaztagiriak aurkezteko. Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailean ez da sustatzailearen inolako jakinarazpenik jaso, horretarako ezarritako epean.

Ondoren, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak eta Osasun Sailak egindako txostenak jaso ditugu organo honetan, espedientean jasota dagoen emaitzarekin.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horrek atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea du helburu, edo hori ezinezkoa bada, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezarri eta ingurumen osoaren babes maila altua lortzeko.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko 16/2002 Legearen 9. artikuluari jarraituz, ingurumeneko baimen bateratua behar da 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua aplika daitekeen instalazio guztietan arau hori betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten herri administrazioen artean koordinatutako prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era beran, indarrean dagoen araudiaren araberako ingurumen-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Onduline Industrial, SA enpresak aurkeztu duen proiektuaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakin arriskutsu eta ez arriskutsuen sortzaileak behar dituen baimenak; Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren sarera isurketak egiteko baimena; ingurumen izaerako beste zehaztapenen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkion baimenak; lurzoruaren kutsadura prebenitu eta hari aurre hartzeari dagozkionak.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, Ingurumeneko Baimen bateratua emateko prozedurak ordezten du jarduera sailkatuetarako udal lizentziaren prozedura, azaroaren 30eko 2414/1961 Errege Dekretuan, Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuen Erregelamenduan aurreikusten zena; ez du ordezkatzen ordea, udal agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumeneko baimen bateratua udal agintarientzat loteslea izango da, lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko bada; bai eta goiko arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen alderdiei dagokienez ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko Autonomia erkidego bakoitzean, sailkatutako jarduerei aplikagarri zaizkien gainerako arauak. Adierazitako aginduak aplikatuz, Onduline Industrial, SAren ingurumeneko baimen bateratuaren baitan daude Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapide guztiak.

Azkenik, instalazioak gehienez isuri ditzakeen gai kutsatzaileen balioak eta ingurumena bere osotasunean ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan da eskura daitezkeen teknika onenen erabilera. Kontuan izan da ore eta papergintzarako BREF agirian dagoen edukia ("Reference Document on Best Available Techniques in the Pulp and Paper Industry") eta kimikagintzako lerro-akaberako tratamenduetarako BREF agiriko edukia ("Reference Document on Best Available Techniques in Common Waste Water and Waste Gas Treatment Management Systems in the Chemical Sector"); lehenegoa 2001eko abenduko Europako Batzordekoa eta bigarrena, 2003ko otsaileko Europako Batzordekoa. Gainera, alorreko araudiari dagokionez, kasu honetan urtarrilaren 31ko 117/2003 Errege Dekretua aplikatu behar da; errege dekretu hori zenbait jarduera eta instalaziotan disolbatzaile organikoak erabiltzerakoan sortzen diren konposatu organiko lurrunkorrak botatzea saihesteari buruzkoa da.

Espedientean dauden agiriak eta aurkeztutako alegazioak aztertu ondoren (eranskinean doa alegazioen gaineko txostena), Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak Ebazpen-proposamena landu zuen, Onduline Industrial, SA enpresak sustatutako proiektuari aplika dakizkiokeen baldintzak barne direla.

Goian adierazitako izapideak amaitu ondoren, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan begiesten den entzunaldi-izapidea egin da.

Organo honek ingurumeneko baimen bateratua emateko eskumena du, aipatutako arauaren 13. artikuluarekin bat eta urriaren 25eko 340/2005 Dekretuaren, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duenaren 9. artikuluari jarraituz.

Ondorengo araudia aztertu da: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak 2007ko uztailaren 18an egindako Ebazpen-proposamena; Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege orokorra; Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea; Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretua, azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena; aplika daitekeen gainerako araudia.

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Onduline Industrial, SA enpresari, Abanto-Zierbenako (Bizkaia) El Campillo II industrialdean helbidea izan eta IFK A-48928881 duenari, ingurumeneko baimen bateratua ematea Abanto-Zierbenan estalkiak iragazkaizteko materialak fabrikatzeko jarduerarako, betiere Ebazpen honetako Bigarren idatz-zatian ezarritako baldintzetan.

Jarduera uztailaren 1eko 16/2002 Legearen, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoaren 1. eranskineko 6.1.b kategorian dago sartuta: "Papera eta kartoia fabrikatzeko industria-instalazioak, egunean 20 tona baino gehiago ekoizteko ahalmena dutenak".

Lantegia Abanto-Zierbenan dago, Gallartako El Campillo auzoko Alorrean, eta Abanto-Zierbenako industrialdeko "El Campillo" poligonoko 12. finka bezala dago identifikatuta.

Lantegian estalkiak iragazkaizteko materialak fabrikatzen dira (amiantorik gabeko plaka korrugatu asfaltikoak). Horretarako bi lehengai erabiltzen dira nagusiki: asfaltoa eta paper birziklagarria.

Fabrikatzeko prozesua funtsean mota bituminosoko plakak egitean datza, estalkietan, gaineko estalkietan eta paramentuetan erabiltzeko.

Ekoizpenerako ahalmena urtean 5 milioi plaka ingurukoa da.

Plaka asfaltikoaren fabrikazioan aldi desberdinak bereizten dira:

a) Orea prestatzea: paper birziklagarria trinkotutako balatan eta soltean jasotzen da. Hura jaso ondoren, dituen ezaugarrien arabera sailkatu, eta lortu nahi den ore-motak behar dituen ezaugarrien arabera dosifikatzen da. Arazketako prozesuan, papera pulper batean zehar igarotzen da lehenengo; han nahastu eta birrindu egiten da; ondoren zakarrak kentzen zaizkio eta uretan disolbatzen da; azkenean biltegi-tanga batera pasatzen da.

b) Fase hezea: aldi honetan paper-oreari erretxina eta metalezko pigmentuak nahasten zaizkio kartoi hezea lortzeko.

c) Fase lehorra: ondoren kartoi hori bigarren fase honetara pasatuko da; asfalto urtuarekin busti eta hozten utziko da.

d) Pilatu, enbalatu eta biltegiratzea.

Ekoizpen-prozesuan erabiltzen diren energia baliabideak argindarra, gas naturala eta propanoa dira. Argindarra berogailurako eta eraikinetako nahiz aldageletako ur sanitarioa berotzeko. Gas naturala jariakin termikoa berotzeko galdaretako erregailuetan erabiltzeko da, lehortzeko fasean. Bestalde, propanoa, paletak plastiko erretraktilez biltzeko erabiltzen da.

Ura industriako prozesuan, bulegoetan, laborategian, lantegian eta aldageletan erabiltzen da, eta udalerriko saretik hartzen da.

Hondakin-urak arazteko sistema bat dago, CIV motako hidrokarburo-bereizlea duena; bereizle hori grabitazioz ibiltzen da eta polietilenozkoa da. 5.000 litroko ahalmena du, segundoan 10 litroko emariarekin.

Enpresan sortzen diren efluente desberdinak honela sailkatzen dira:

– Hondakin-ur beltzak eta sanitarioak; kolektorera bideratzen dira.

– Prozesuko instalazioetako lurra garbitzen erabilitako urak eta prozesuan bertan erabilitakoak koipe-bereizgailu batera eramaten dira; han batera tratatu eta ondoren, kolektorera isurtzen dira.

– Prozesuko ura, hain zuzen ere, jarraian egiten diren papera prestatzeko fasekoa eta fase hezeko purgetakoa; prozesu horretan paper-orea xukatzen da. Lurzorua garbitzeko lerroko urarekin batera, ur hori ere zuzenean koipe-bereizgailura doa; handik kolektorera isurtzen da, karga solidoa bereizi ondoren.

Instalazioak kutsagarriak botatzeko lau foku ditu:

– Oxidagailu termiko birsortzailearen tximinia.

– Lehorketa-tuneleko lurrunak kanporatzeko kanpaia.

– Asfaltoa berotzeko 2 galdaren tximinia bana.

Horiez gain kutsagarriak botatzeko beste iturri hauek ere badira:

– Oxidagailu termiko birsortzailearen by-pass tximinia.

– Gasa kentzeko makinaren huts-ponparen irteera.

– Mahai lauko makinako gasen irteera.

Hondakin arriskutsuak sortze dituzten prozesuak fase hezea eta lehorra dira, eta baita zerbitzu nagusiak ere; batez ere kutsatutako ontziak, kutsatutako xurgatzaileak, erabilitako olioak eta fueloliodun asfalto-hondarrak. Hondakin ez arriskutsuak sortzen dira orea prestatzeko, bustitzeko eta paletizatzeko prozesuetan, eta baita planta mantentzeko lan orokorretan ere; esaterako, zanpatzeko makinaren erreusak, upeletako hondakinak, erreus-plakak, eta txatar- eta zur-hondarrak.

Ekoizpen-prozesuetan eskura daitezkeen teknikarik onenak erabiltzen dituzte, ore eta papergintzarako Europako BREF agirian jasota daudenak ("Reference Document on Best Available Techniques in the Pulp and Paper Industry"). Beraz, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuaren alorrean indarrean dagoen araudian ingurumena bere osotasunean babesteko adierazitako helburuak betetzen dira. Oxidagailu termiko birsortzailea ere badute, kimika alorreko lerroen amaierako tratamenduei buruzko Europa BREF agirian, gaur egun dagoen teknikarik onena bezala agertzen dena.

Bigarrena.– Ondorengo baldintzak eta betekizunak ezartzea Onduline Industrial, SA enpresak estalkiak iragazkaizteko materialak fabrikatzeko (amiantorik gabeko plaka korrugatu asfaltikoak) Abanto-Zierbenan sustatutako jarduerarako:

A) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Onduline Industrial, SA enpresak aldaketa horien berri emango du.

B) Neurri babesle eta zuzentzaileak sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusita bezala burutuko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz.

B.1.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak

B.1.1.– Baldintza orokorrak.

Onduline Industrial, SA enpresaren planta ustiatzean atmosferara botako diren kutsagarriek ez dituzte Ebazpen honetan ezarritako balioak gaindituko.

Prozesuan zehar atmosferara botatzen den kutsagarri oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko dira. Behar denean, kutsagarrien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaroko dira lehenik.

Arau orokor hau bete beharrik ez dute izango kutsagarriak mugarik gabe bota eta horiek biltzea teknikoki edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen dutenean.

Neurriak hartuko dira ezbeharrez kutsagarririk ez botatzeko eta botatakoak giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira tenperatura eta efluenteen konposaketa aldaketaren ondoriozko gorabeherei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

Oxidagailu termikoan gasak 0,5 segundo baino luzaroago egon beharko dute eta 750 ºC-tik gorako tenperaturan.

Gas-efluenteak ez dira oxidagailu termikora bidaliko aurreko idatz-zatian adierazitako tenperatura lortu arte.

B.1.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogatzea.

Onduline Industrial, SA enpresaren instalazioak honako fokuak ditu, otsailaren 6ko 833/1975 Dekretuaren, Atmosferako ingurunea babesteko abenduaren 22ko 38/1972 Legea garatzeko denari jarraituz honela katalogatuta:

(Ikus .PDF)

* Oxidagailu termiko birsortzaileak by-pass tximinia bat du, baina foku hori ez dago katalogatuta.

Era berean, instalazioan badira katalogotik kanpoko beste foku batzuk ere:

(Ikus .PDF)

B.1.3.– Gehienez bota daitekeen kutsagarri-kantitatea.

Planta ustiatuko da atmosferara botatzen diren kutsagarriak ondorengo balioak ez gainditzeko moduan:

(Ikus .PDF)

Bota daitezkeen kutsagarrien muga-balioak honako baldintzak beteko dituzte: 273 K-ko tenperatura eta 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.

Gehienez onar daitezkeen balioak ez dituzte gaindituko kutsagarriak botatzeko mugak arauzko aldizkako ikuskaritzatan (gutxienez ordubeteko hiru neurri) zortzi orduan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa, Industria Ministerioak 1976ko urriaren 18an emandako Aginduaren, industriak sortzen duen atmosferaren kutsadura prebenitu eta zuzentzekoaren, 21. artikuluan adierazitakoa onartuko da. Beraz, muga horiek % 40an gainditu ahal izango dira, kasu guztien % 25ean. Edonola ere, tolerantzia horiekin ere, kutsagarriak botatzen dituen fokuaren eraginpeko zonaldeko mugak ez dituzte inoiz gaindituko higienikoki onar daitezkeen balioak gaindituz gero, neurketak beste astebetean luzatuko dira, neurketa-tolerantzia gisa, onartutako muga horiek % 6 gainditu ahal izango dira, kasu guztien % 25. Tolerantzia hauek fokuaren eragin eremuko inmisio mugak osasun ikuspegitik onargarri diren baloreak gainditzeen kalterik gabe ulertzen dira.

1. fokuan "oxidagailu termikoa" eta 4. fokuan "lehorketa-tuneleko lurrunak kanporatzeko kanpaia" neurtuko diren konposatu organikoak guztira eta formaldehidoak ezarritako mugak betetzen dituztela adieraziko da, baldin eta neurketa guztietan botatzen diren kutsagarriek muga-balioak gainditzen ez badituzte, eta ordubeteko batez bestekoak ere muga-balioak 1,5eko faktorean baino gehiagoan gainditzen ez baditu.

B.1.4.– Gasak hartu eta hustea.

Fokuetako hondakin—gasak kanporatzeko tximiniak ez dira egongo B.1.2. atalean ezarritako goreneko kotatik behera. Tximiniek, Industria Ministerioaren 1976ko urriaren 18ko Agindua, industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzekoa n ezarritako baldintzak beteko dituzte; horrela, besteak beste, laginak hartzeko puntura sarbide seguruak eta errazak jarriko dituzte. Bereziki, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapena eta ezaugarriei dagokienez, laginketa-puntutik gas-fluxuak, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, neurketa-puntua baino lehen izan dezakeen edozein perturbazio-gunera bitarteko distantziak (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute.

Era berean, neurketa eta irakurketa ofizialak aldez aurretik abisatu gabe egin daitezen gutxieneko baliabideak izango dituzte (argindarra eta beste batzuk).

B.1.5.– Botatzen den CO 2 -a.

Onduline Industrial, SA enpresak bete egin beharko ditu Ingurumen sailburuordearen 2007ko maiatzaren 14ko Ebazpenean ezarritako baldintzak eta betekizunak. Ebazpen horren bidez eman zitzaion Onduline Industrial, SA enpresari Abanto-Zierbenako bere instalazioetatik berotegi efektuko gasak botatzeko baimena eta Ebazpen honen II. eranskinean dago jasota.

B.2.– Saneamendu-sarera isurketak egiteko baldintzak.

B.2.1..– Isurien sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

(Ikus .PDF)

B.2.2.– Gehienez isuri daitezkeen emari eta bolumenak

Orduko emaria gehienez 0,6 m3/h

Egunean gehienez: 14,5 m3/egun

Urtean gehienez: 5.300 m3/urte

B.2.3.– Gehienez bota daitekeen kutsagarri kantitatea.

Ibai-ibilgura egindako isurien parametroak ondoren zerrendatzen direnak bakarrik izango dira, bakoitzarentzat ezarritako gehienezko muga-balioetan:

(Ikus .PDF)

Ezin dira diluzio-teknikak erabili botatzen diren kutsagarrien muga-balioak lortzeko.

B.2.4.– Araztu eta husteko instalazioak.

Prozesuko instalazioko eta paper-biltegiko lurra garbitzen erabilitako hondakin-urak arazteko instalazioak eta neurri zuzentzaileak, honakoez osatuta daude batez ere: hondakinak biltzeko sare bat, hondakin horiek 5.000 litroko hidrokarburo-bereizgailu batzuetara bideratzen dira; bereizgailu horrek koipeen kolektorea, sedimentazio-kamara bat eta husteko tapoia dituzte.

Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoa ez direla ikusiz gero, Onduline Industrial, SA enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazketako instalazioetan, isuriak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Ingurumen Sailburuordetzan jakinaraziko ditu lehenik, eta behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

Aurkeztutako agirien arabera, isuriak kontrolatzeko kutxeta bat jarriko da, isurien lagin esanguratsuak lortzeko behar dituen ezaugarri guztiekin. Kutxeta sarbide zuzena eta egokia duen leku batean jarriko da, ikuskatu behar denerako. Era berean, isuriarentzako emari-neurgailu masikoa jarriko da.

B.3.– Plantan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplika dakiekeen berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hondakinak karakterizatu egin beharko dira euren izaera zehaztu eta helburu egokiena erabakitzeko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balioztatu egin behar da eta horretarako balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak ezabatu egin ahal izango dira bakarrik, baldin eta horiek balioztatzea teknikoki, ekonomikoki edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada .

Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira, autosufizientzia eta gertutasun printzipioei jarraituz.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.

Zabortegian amaituko duten hondakinak karakterizatzeko 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakian, hondakinak zabortegietan onartzeko irizpide eta prozedurak ezarri zituenean, aipatutakoa izango da kontuan.

Hondakinak biltzeko eremuek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isuri edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira ezbeharrean gerta daitezkeen isuriak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.

Hondakinek desagertu, galdu eta ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Abanto-Zierbenako Udalean.

B.3.1.– Hondakin Arriskutsuak.

Hauek dira sustatzaileak adierazi dituen hondakin arriskutsuak:

1. prozesua: "asfalto plakak fabrikatzea. Fase hezea"

1. hondakina: "Hondakin arriskutsuak gordetzeko erabili diren plastikozko ontziak"

Identifikazioa A48928881/21955/1/1

Hondakinaren kodea: Q5//R5//S36//C 34-41//H5//A802//B0019

HEZ 15 0110

Urtean sortutako kantitatea: 1.200 kg

Mahai lauko azpiprozesuan sortzen dira, gehigarriak eransterakoak. Hondakin-biltegian biltegiratzen dira, baimendutako kudeatzaile batengana bidali arte.

2. hondakina: "GRG kutsatutako plastikozko ontziak"

Identifikazioa A48928881/21955/1/2

Hondakinaren kodea: Q5//R5//S36//C 41-44//H5//A802//B0019

HEZ 15 0110

Urtean sortutako kantitatea: 5.000 kg

Mahai lauko azpiprozesuan sortzen dira, gehigarriak eransterakoak. Hondakin-biltegian biltegiratzen dira, baimendutako kudeatzaile batengana bidali arte.

2. prozesua: "asfalto plakak fabrikatzea. Fase lehorra"

3. hondakina: "Erabilitako olio berrerabilgarriak"

Identifikazioa A48928881/21955/2/1

Hondakinaren kodea: Q2//R9//L8//C51//H5-6//A802//B0019

HEZ 130308

Urtean sortutako kantitatea: 3.200 kg

Lehorgailuan sortzen dira, fase lehorraren hasieran. , produktu kimikoen biltegian, bi ahoko metalezko upeletan biltegiratzen dira, baimendutako kudeatzaile batengana eraman arte.

4. hondakina: "Bustitzeko upeleko kondentsatuak"

Identifikazioa A48928881/21955/2/2

Hondakinaren kodea: Q7//R13//L8//C51//H5-6//A802/B0019

HEZ 130899

Urtean sortutako kantitatea: 50 kg

Bustitzeko upelean sortzen dira. Produktu kimikoen biltegian, bi ahoko metalezko upeletan biltegiratzen dira, baimendutako kudeatzaile batengana eraman arte.

3. prozesua: zerbitzu orokorrak:

5. hondakina: "Mantentzeko lanetan kutsatutako plastikozko ontziak"

Identifikazioa A48928881/21955/1/2

Hondakinaren kodea: Q5//D15//S36//C41-51//H5//A802//B0019

HEZ 150110

Urtean sortutako kantitatea: 40 kg

Mantentzeko lanetan sortzen dira. Hondakin-biltegian biltegiratzen dira, baimendutako kudeatzaile batengana eraman arte.

6. hondakina: "Kutsatutako metalezko ontziak"

Identifikazioa A48928881/21955/3/2

Hondakinaren kodea: Q5//R4//S36//C41-51//H5//A802//B0019

HEZ 150110

Urtean sortutako kantitatea: 90 kg

Mantentzeko lanetan sortzen dira. Hondakin-biltegian biltegiratzen dira, baimendutako kudeatzaile batengana eraman arte.

7. hondakina: "Erabilitako olioa"

Identifikazioa: A48928881/21955/3/3

Hondakinaren kodea: Q7//R13//L8//C51//H5-6//A802//B0019

HEZ 130205

Urtean sortutako kantitatea: 450 kg

Mantentzeko lanetan sortzen dira. Produktu kimikoen biltegian, bi ahoko metalezko upeletan biltegiratzen dira, baimendutako kudeatzaile batengana eraman arte.

8. hondakina: "Olio hidraulikoa"

Identifikazioa A48928881/21955/3/4

Hondakinaren kodea: Q2//R9//L8//C51//H5-6//A802//B0019

HEZ 130110

Urtean sortutako kantitatea: 200 kg

Mantentzeko lanetan sortzen dira. Produktu kimikoen biltegian, bi ahoko metalezko upeletan biltegiratzen dira, baimendutako kudeatzaile batengana eraman arte.

10. hondakina: "Fuel-oliodun asfalto-hondarrak"

Identifikazioa A48928881/21955/3/5

Hondakinaren kodea: Q7//R13//L8//C51//H5-3B//A802//B0019

HEZ 160708

Urtean sortutako kantitatea: 100 kg

Mantentzeko lanetan sortzen dira. Hondakin-biltegian biltegiratzen dira, baimendutako kudeatzaile batengana eraman arte.

11. hondakina: "Pintura likido-hondarrak"

Identifikazioa A48928881/21955/3/6

Hondakinaren kodea: Q7//D15//P12//C41//H3B//A802//B0019

HEZ: 080111

Urtean sortutako kantitatea: 50 kg

Mantentzeko lanetan sortzen dira. Palet gainean latatan gordetzen dira produktu kimikoen biltegian, baimendutako kudeatzaile batengana eraman arte.

12. hondakina: "Fluoreszenteak eta UV lanparak"

Identifikazioa: A48928881/21955/3/7

Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C16//H6-14//A802//B0019

HEZ 200121

Urtean sortutako kantitatea: 25 kg

Mantentzeko lanetan sortzen dira. Kartoizko kaxatan gordetzen dira produktu kimikoen biltegian, baimendutako kudeatzaile batengana eraman arte.

13. hondakina: "Bustitako materialak"

Identifikazioa: A48928881/21955/3/8

Hondakinaren kodea: Q5//D15//S40//C41-51//H5-14//A802//B0019

HEZ 150202

Urtean sortutako kantitatea: 2.500 kg

Mantentzeko lanetan sortzen dira. Metalezko balezta-upeletan biltegiratzen dira hondakinen biltegian, baimendutako kudeatzaile batengana eraman arte.

14. hondakina: "Berun-azidozko bateriak"

Identifikazioa: A48928881/21955/3/9

Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C18-23//H8//A802//B0019

HEZ 160601

Urtean sortutako kantitatea: 20 kg

Mantentzeko lanetan sortzen dira. Kartoizko kaxatan gordetzen dira produktu kimikoen biltegian, baimendutako kudeatzaile batengana eraman arte.

15. hondakina: "botoi-pilak"

Identifikazioa: A48928881/21955/3/10

Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C16//H6-14//A802//B0019

HEZ 160603

Urtean sortutako kantitatea: 20 kg

Mantentzeko lanetan sortzen dira. Bulegoetan eta laborategian edukiontzietan biltegiratzen dira, baimendutako kudeatzaile batengana eraman arte.

16. hondakina: "Material informatiko y elektronikoa"

Identifikazioa: A48928881/21955/3/11

Hondakinaren kodea: Q14//R13//S40//C6-18//H6-14//A802//B0019

HEZ 160213

Urtean sortutako kantitatea: 70 kg

Mantentzeko lanetan sortzen dira. Informatikako departamenduko armairuan biltegiratzen dira, baimendutako kudeatzaile batengana eraman arte.

17. hondakina: "Aerosol hutsak"

Identifikazioa: A48928881/21955/3/12

Hondakinaren kodea: Q5//D15//R13//S-G36//C41-51//H3B-5//A802//B0019

HEZ 160504

Urtean sortutako kantitatea: 10 kg

Mantentzeko lanetan sortzen dira. Kartoizko kaxatan gordetzen dira produktu kimikoen biltegian, baimendutako kudeatzaile batengana eraman arte.

Hondakina: "Iraungitako produktu kimikoak edo zehaztu gabeak"

Identifikazioa: A48928881/21955/5/18

Hondakinaren kodea: Q3//L13-20//C51//H6//A802//B0019

HEZ 160508

Urtean sortutako kantitatea: 0

Laborategian sortzen dira Euren ontzietan gordetze dira palet gainean, produktu kimikoen biltegian, baimendutako kudeatzaile batengana eraman arte.

Hondakina: "poliuretanozko masilla"

Identifikazioa: A48928881/21955/6/19

Hondakinaren kodea: Q3//R13//P-S13//C41//H5//A802//B0019

HEZ 080409

Urtean sortutako kantitatea: 0

Logistika-biltegian palet gainean biltegiratzen dira, baimendutako kudeatzaile batengana eraman arte.

Hondakina: "Erabilitako disolbatzaile halogenatugabeak"

Identifikazioa: A48928881/21955/4/9

Hondakinaren kodea: Q7//D ó R//L5//C41//H6//A274//B0019

HEZ 140103

Urtean sortutako kantitatea: 0

Mantentzeko lanetan sortzen dira. Plastikozko ontzietan gordetzen dira produktu kimikoen biltegian, baimendutako kudeatzaile batengana eraman arte.

a) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistema bereiziak erabiliko dira, duten tipologia dela eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu zezaketen kasuetan.

b) Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isuri edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakin arriskutsuen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira ezbeharrean gerta daitezkeen isuriak kanpora irten ez daitezen. Hondakinak biltzeko sistema horiek bereiziak izango dira, euren tipologia dela eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu zezaketen kasuetan.

c) "Erabilitako olio berrerabilgarria" hondakina baimendutako kudeatzaile bati emateko, zuzenean bilduko da sortzen den instalazioko andeletik, aurretik ontziratu edo biltegiratu gabe.

d) Hondakin arriskutsuentzako ontzietan uztailaren 20ko 20/1988 Errege Dekretuak (hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko oinarrizko araudia onartzen du Dekretu horrek) 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte; itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

e) Aurreko paragrafoan aipatzen diren ontziak etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa ere izango da.

f) Hondakin arriskutsuak ezin izango dira biltegiratu sei hilabete baino gehiago.

g) Hondakinak baimendutako kudeatzailearen instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea baimendutako kudeatzaile horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehea egin beharko da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko.

h) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena eginda dagoela, araudian zehaztutako aurretiaz, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta zamarekin batera eraman beharko da jatorritik irislekuraino. Onduline Industrial, SA enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.

i) Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak baimendutako kudeatzailearen instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak betetzen dituela horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak.

j) Onduline Industrial, SA enpresak ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari, Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenari jarraituz kudeatu beharko du bere enpresan erabilitako olioa.

k) Ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan, Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenean aurreikusitako baimendutako kudeaketa bateraturako sistema bat ezartzen ez den bitartean, Onduline Industrial, SA enpresak irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenean begiesten diren aurreikuspenak bete beharko ditu.

l) Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, tresna elektriko zein elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzko otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

m) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 EE Arautegian ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Onduline Industrial, SA enpresak era horretako substantziarik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu eta suntsitu baino lehen.

n) Onduline Industrial, SA enpresak urtero adierazi beharko du Ingurumen Sailburuordetzan, ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda.

o) Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera eta lagapen datak, jasotzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.

p) Hondakin arriskutsuen kudeaketako funtsezko oinarriak bete daitezen, hau da, hondakin horiek ahal den gutxiena sortzea, Onduline Industrial, SA enpresak neurri zuzentzaileak erabiliz hondakin arriskutsuen sorrera gutxitzeko plana aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetzan, gutxienez lau urtean behin.

q) Aurreko g, h (kudeatzaileak EAEn daudenean), n eta o idatz-zatietan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

B.3.2.– Hondakin Ez-arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak honako hauek dira:

(Ikus .PDF)

a) Ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari) berriro erabili ahal izateko, baldin eta ontzi erabiliak badira, edo bestela, baimendutako berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztatzaile bati, baldin eta ontzi-hondakinak badira.

b) Hondakin horiek ezin izango dira bi urtean baino gehiagoan biltegiratu.

c) Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituelako agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta Ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Onduline Industrial, SA enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez, agiri horiek derrigorrezkoak direnean.

d) Halaber, hondakin geldo eta geldotuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak baimendutako zabortegi batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.

e) Erregistro bat egingo da, datu hauekin: hondakin guztien kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera eta lagapen datak, jasotzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.

f) Aurreko c) eta d) idatz-zatietan (kudeatzaileak EAEn daudenean), eta e) idatz-zatian adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

B.4.– Lurzorua babesteko baldintzak

Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako agindua betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztu duten aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Onduline Industrial, SA enpresak honako zereginak izango ditu:

– Bustitzeko upelak kontrolatzeko adierazitako neurriak mantentzea, baldintzei, jarioei eusteko kutxetei, eta horiek bildu eta kontrolatzeko sistemei, nahiz jario horiek manipulatzeko prozedurei dagokienez.

– Bustitzeko asfaltoa biltegiratzea kontrolatzeko ezarritako neurriak mantentzea, baldintzei (lurpeko hormigoi armatuzko hobi iragazkaitz batean) eta jarioak biltzeko prozedurei dagokienez.

– Lurpeko erretxina-biltegiak kontrolatzeko adierazitako neurriak mantentzea, baldintzei, ihesak atzeman eta kontrolatzeko sistemei eta jarioak biltzeko prozedurei dagokienez.

– Jariakin termikoa mantentzeko galdarak kontrolatzeko neurriei eustea, baldintzei, ihesak atzeman eta kontrolatzeko sistemei eta jarioak biltzeko prozedurei dagokienez.

– Produktu kimikoak eta hondakinak biltegiratzea kontrolatzeko ezarritako neurriak mantentzea, baldintzei, eta jarioei eusteko kutxeta nahiz jario horiek kontrolatu eta biltzeko sistemei dagokienez.

B.5.– Zaratari buruzko baldintzak.

Beharrezko neurri guztiak ezarriko dira honako zarata-maila hauek ez gainditzeko:

a) Jarduera honako hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 40 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 08:00ak eta 22:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 45 dB (A) ere gehienezko baliorik altuenetan.

b) Jarduera honako hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 30 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 22:00ak eta 08:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 35 dB (A) ere gehienezko baliorik altuenetan.

c) Era berean, zarata ezin da izan 60 dB (A) baino handiagoa, Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta industria-eremuaren kanpoko itxituran.

d) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzerakoan egiten den zaratak ez du areagotuko akustikoki oso sentikorrak diren aldeetako zarata-maila.

C) Ingurumena Ikuskatzeko programa.

Ingurumena Ikuskatzeko Programa sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioaren eta ondoko idatz-zati hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

C.1.– Atmosferara botatzen diren kutsagarriak kontrolatzea.

a) Onduline Industrial, SA enpresak botatzen dituen kutsagarriak kontrolatu beharko ditu, ondorengoaren arabera:

(Ikus .PDF)

*Ondorengo PAH-k banaka aztertuko dira: Fenantrenoa, Antrazenoa, Fluorantenoa, Pirenoa, Indenopirenoa, Benzo(b)fluorantenoa, Benzo(k)fluorantenoa, Benzo(a)pirenoa, Dibenzo(a,h) antrazenoa, Benzo(g,h)perilenoa, Indeno(1,2,3-cd)pirenoa.

Neurketa guztiak kontrol-erakunde baimendu batek egin beharko ditu, eta aldizkako kontrol horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek prestatutako kontrol-erakunde baimenduen gutxieneko txostenean ezarritakora egokitu beharko du.

b) Errekuntza-ganberako tenperatura edota egoki iritzitako beste parametro batzuk jarraian neurtu eta erregistratzeko sistema bat ezarri beharko da. Analisiak egiteko eta erregistroetarako sistema Ingurumeneko Organoari bidaliko zio, hark onetsi dezan.

c) Konposatu organiko lurrunkorrak botatzea murriztea, urtarrilaren 31ko 117/2003 Errege Dekretuari, zenbait jarduera eta instalaziotan disolbatzaile organikoak erabiltzeagatik sortzen diren konposatu organiko lurrunkorrak botatzea murrizteko denari jarraituz. Balantze horrekin egiaztatu egin beharko da, guztira botatzen diren KOL-ak (konposatu organiko lurrunkorrak) muga-balioak betetzen dituztela, erabiltzen den bustitzeko erretxin kantitatean oinarrituta.

d) Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean. Dokumentazio gaurkotua erabilita gauzatuko da erregistroa, eta 1976ko urriaren 18ko Aginduak, industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzekoak, bere 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Erregistro horretan sustatzaileak (autokontrola) nahiz baimendutako kontrol-erakunde batek egindako neurketen emaitzak, mantentzeko lanak, garbiketa, aldizkako berrikusketak, matxuragatiko geldialdiak, egiaztapenak eta gainerako intzidentziak jasoko dira. Dokumentazio horrek eguneratuta egon beharko du, eta ingurumen-ikuskariek eskatuko balute ere, eskuragarri izango dute gutxienez 5 urtez.

C.2.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, ondorengo analisiak egingo dira:

(Ikus .PDF)

b) Kanpoan egiten den kontrol bakoitza, bai laginak hartzea bai ondorengo analisia, "Erakunde Laguntzaile" batek egin eta egiaztatuko du, eta goian aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak, isurketa-puntu bakoitzeko lagin baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; ur-emariarekiko proportzionala den 24 orduko lagina hartuko da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

Isurien kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira laginak hartzen diren egunetik hasi eta hilabeteko (1) epean.

c) Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira.

d) Isuriak baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da B.2.3 atalean agertzen diren parametro guztien ezarritako mugak betetzen badituzte.

C.3.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro-adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:

(Ikus .PDF)

C.4.– Zarataren kontrola.

Jarduera garatzen den lur-zatiaren kanpo aldean zarata gehien jasan beharko duten etxebizitzen inguruko baldintza akustikoen neurketa egingo da hiru urtean behin, aurkeztutako agirietan adierazitako zarata-foku garrantzitsuenetan.

C.5.– Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Ingurumena ikuskatzeko programaren barruko analisi eta txosten desberdinen emaitzak behar bezala erregistratuko dira eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Ingurumen Ikuskaritzako Programaren emaitzak urtean behin bidaliko dira, beti martxoaren 30a baino lehen, ingurumenean aditua den erakunde bereiziak egindako txostenarekin batera. Txosten horretan adieraziko dira neurri zuzentzaileen funtzionamendua, prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak ere; bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.

C.6.– Ingurumena Ikuskatzeko Programari buruzko agiri bategina.

Sustatzaileak Ingurumena ikuskatzeko programaren agiri bategina landu beharko du, ingurumenaren gaineko eraginaren azterlanean eta Ebazpen honetan proposatutako betekizunak bilduz. Programa horrek honakoak zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzarentzako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak edo analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko guneen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barnean izan beharko du.

Horrez gain, ingurumen ikuskaritzako programak jardueraren berezko adierazleen zehaztapena eta adierazle horien analisirako sistematika jasoko ditu; horrela, enpresak berak ingurumena hobetzeko ezarri dituen neurri eta mekanismoak (ingurumen-adierazleak) eraginkorrak diren egiaztatu ahal izango da.

D) Ez-ohiko egoeretan, kutsadurari aurre hartzeko neurriak eta funtzionatzeko baldintzak.

D.1.– Planta gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, botako diren kutsagarriak eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere.

D.2.– Jarduera uztea.

Jarduera, honako hauen aplikazio esparrukoa da: lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea (21 "Papergintza epigrafea), eta kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela eta, Onduline Industrial, SA enpresak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

D.3.– Ez-ohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduerak

Aurkeztutako agirietan proposatzen diren egoera normaletik kanpo, ez-ohiko egoeratako jardunean aplikatu beharreko neurri eta baldintzaz gain, ondorengo ataletan ezartzen diren baldintzak ere bete behar dira:

a) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo isuriak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta segurtasun-neurriei dagokienez. Isuri-ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehaztasunez adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzarako materialak (iragazkaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen isuri-ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa-mota), eta lurzoruaren gaineko isuriak batzeko sistemak.

b) Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskaritza eta kontrolerako programa jaso beharko du, honakoak bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskaritzak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, zorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurre hartzeko.

c) Era berean, ustiapenari buruzko eskuliburu bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gertaerena ere.

d) Bustitzeko asfaltoa, erretxina, jariakin termikoa eta plantan sortutako gainerako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzakeenez, isuriak, jarioak edo ihesak gerta daitezkeen azalera guztiak iragazgaitzak izan beharko dute.

e) Prozesurako behar diren produktuak, lehengaiak eta erregaiak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

f) gin beharko da biltegiratzeko instalazio horiek bete egiten dituztela produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

g) Ihesak eta jarioak daudenean berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: Beharrezkoa izanez gero, berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako inguruneak isolatzeko seinaleztapen-elementuak, baita babes pertsonalerako ekipamendu bereziak ere.

h) Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kutxetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura; eraginkortasunean eragin dezaketen produktuen isuriak ez dira tratamendu plantara eramango.

i) Nabe barruko zolak garbitzen erabilitako ura tratamendu-lerrora bideratuko da.

j) Hidrokarburoen bereizgailua aldizka ikuskatuko da hondakinak ez pilatzeko, esaterako lokatzak, olioak eta koipeak. Horiek guztiak aldizka erretiratuko dira isuriaren kalitatea ez kaltetzeko. Hondakin horiek baimendutako kudeatzaile batengana eramango dira.

k) Larrialdi-egoeretan babes zibilari buruzko araudian ezarritakoari jarraitu beharko zaio, eta araudi horretan ezarritako baldintza guztiak bete beharko dira.

l) Titularrak beharrezko neurriak hartuko ditu araztegiak egoki ustiatzeko eta ezbeharrez gerta daitezkeen isuriak saihesteko dauden segurtasun-neurriak erabilgarri izateko. Kasu horretan, estazioan hidrokarburoak xurgatzeko material jakina izango dute, erroiluak, material pikortatua eta abar, ezbeharrez gerta daitezkeen jario edo ihesetan berehala erabiltzeko.

m) Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ez-ohiko gertaeraren baten aurrean (besteak beste, ustekabeko isuriak, sutea), Onduline Industrial, SA enpresak gorabehera edo ez-ohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari.

n) By-pass tximiniaren balbula irekitzen bada, egoera hori erregistratu egin beharko da eta hiru hilean behin txostena bidaliko da Ingurumen Sailburuordetzara. Txostenean emandako datuekin balbula ireki eta itxi den unea eta orotara irekita egon den denbora jakin ahal izango da.

o) Gertakari edo arazo larriren bat edo, ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS Deiaki eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara. Txosten horretan, gutxienez, honako datu hauek aipatu beharko dira:

– Gertakari-mota

– Gertakaria non, zergatik eta zein ordutan gertatu den

– Iraupena

– Ustekabeko isuria egonez gero, emaria eta isuritako gaiak

– Mailak gainditu badira, kutsagarriei buruzko datuak

– Eragindako kalteen balioespena

– Hartutako neurri zuzentzaileak

- Berriro gerta ez dadin aurreikusitako neurriak

– Aurre hartzeko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak

p) Egiaztatu egin beharko da instalazioek bete egiten dituztela suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

E) Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitera bagaramatza, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumen ikuskaritzako programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, baita neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan ere. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumen ikuskaritzako programa jarduketaren sustatzaileak hala eskatuta, edo ofizioz, aldaraz daitezke, ingurumen ikuskaritzako programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

F) Urtean behin Onduline Industrial, SA enpresak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara botatako kutsagarriei, uretara egindako isuriei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi, botatako eta eskualdatutako kutsagarrien Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko, apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuaren, E-E-PRTR Araudiko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurien gaineko informazioa ematea arautzen duenari jarraituz.

Informazio hori, datuak eman diren ekitaldiaren ondoren datorren martxoaren 31 baino lehen bidali beharko da. Informazioa Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez gauzatuko da, hori baita kanpoko erakundeek eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak ingurumen-informazioa batak besteari elektronikoki emateko ardatza. Aipatutako bidalketa horren eragiketaren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumenari buruzko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-L03 Sistemako erakundeentzako bertsioa izenekoaren bidez (www.eper-euskadi.net web orrian eskuragarri). Sistema hori Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumen-informazioa Kudeatzeko Sistema da. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen-Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio bidalketen oinarri dena.

Halaber, gainontzeko informazio bidalketak, Ebazpen honetan aurreikusitakoak, aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira ahal izanez gero.

Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa bete egiten dela.

G) Apirilaren 21eko 509/2007 Errege Dekretuaren 4. artikuluko 3. idatz-zatiari jarraituz, lehendik dauden instalazioen titularrek agintaritzari jakinarazi beharko diote instalazio horietan erabiltzen eta ekoizten diren substantziek, 1907/2006 EE araudian aurreikusitako erregistratu eta ebaluatzeko prozesuan identifikatu direnak, giza osasunerako eta ingurumenerako izan dezaketen arriskua.

H) Ingurumeneko baimen bateratu honen eraginpeko instalazioan egindako aldaketak bat etorri beharko dute kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.

Hirugarrena.– Ebazpen hau eraginkorra izateko, aurretik Ingurumen Sailburuordetzan agiri bidez egiaztatu beharko da Ebazpen honetako bigarren idatz-zatiko puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla: Bosgarrena. -B.1.4 (Tximiniek 1976ko urriaren 18ko Aginduan ezarritakoa betetzen dutela egiaztatzen duten agiriak); B.3.2.e) (sortutako hondakin ez-arriskutsuak erregistratzeko eredua); C.1.b) (Errekuntzako ganberako tenperatura analizatu eta erregistratzeko sistema); C.1.d) (Atmosferara botatako kutsagarriak erregistratzeko eredua); C.6 (Ingurumena Ikuskatzeko Programaren testu bategina); D.1 (Mantentze-lanetan botatzen diren kutsagarrien eta sortzen diren hondakinen zenbatespena); D.3.a) (Arazoei aurre hatzeko mantentze-lanen eskuliburua); D.3.c) (Mantentze-lanen erregistroa); D.3.f) (Produktu kimikoak biltegiratzeko indarrean dagoen araudia betetzen dela egiaztatzen duten agiriak, gaur egun izapidetzen ari direnak); D.3.h) (Kutxetak husteko eragiketa kontrolatzeko protokoloa); eta D.3.p) (Suteen aurkako babeserako araudia betetzen dela egiaztatzen duten agiriak)

Goiko baldintza horiek guztiak betetzen direla egiaztatzeko sei hilabeteko epea dago, ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko Ingurumen Sailburuordetzak emandako Ebazpen hau jakinarazten den egunetik kontatzen hasita.

Adierazitako baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, ebazpen bat emango da ingurumeneko baimen bateratuak ondorioak dituela adierazteko.

Laugarrena.– Ingurumeneko baimen bateratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, aurreko atalean ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Behin epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratuko da.

Ingurumeneko baimen bateratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.

Bosgarrena.– Edozein modutan ere, ingurumeneko baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 21. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.

Seigarrena.– Onduline Industrial, SA enpresak Ebazpen honen xede den jardueran titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori Ingurumen Sailburuordetzan jakinarazi beharko du, hark onar dezan.

Zazpigarrena.– Baimen honek balioa galduko du honakoak gertatzen direnean:

– Ebazpen honetako Hirugarren atalean ingurumeneko baimen bateratuak ondorioak izan ditzan adierazitako baldintzak betetzen direla epe barruan egiaztatu ez eta interesdunak, behar bezala justifikatuta, baimena luzatzeko eskaerarik egiten ez badu.

– Onduline Industrial, SA enpresaren nortasun juridikoa bukatzen bada, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

– Ondorioak dauzkala adierazten duen Ebazpenean xedatutakoak.

Zortzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Onduline Industrial, SA enpresari, Abanto-Zierbenako Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

Bederatzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hamargarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean kontatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

Vitoria-Gasteiz, 2007ko irailaren 19a.

Ingurumen sailburuordea,

IBON GALARRAGA GALLASTEGUI.

I. ERANSKINA
ALEGAZIOEN TXOSTENA

Abanto-Zierbenan (Bizkaia) Onduline Industrial, SA enpresak sustatutako estalkiak iragazkaizteko materialak fabrikatzeko jarduerarako Ingurumeneko baimen bateratua emateko Ingurumen Sailburuordetzak egin duen jendaurreko informazioaren izapide-garaian, bi egunetan bi pertsona egon ziren udaletxean aipatutako proiektuaren gainean herritarrek izan zitzaketen zalantzak argitzeko. Egun horietan auzokide batek bere egonezina adierazi zuen enpresak 2007ko maiatzaren 14an ustez sortu zuen kiratsarengatik.

Ildo horretatik, gogorarazi behar da uztailaren 1eko 16/2002 Legeak atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea duela helburu, edo hori ezinezkoa bada, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezarriz, horrela ingurumen osoaren babes maila altua lortzeko.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 9. artikuluari jarraituz, ingurumeneko baimen bateratua behar izango da 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko.

Ingurumeneko baimen bateratu honek oinarrizko xede du, 11. artikuluarekin bat etorriz, haren aplikazio eremuko instalazioek arauaren helburua betetzen dutela bermatzea, baimen hori ematean izapideak arindu eta partikularren administrazio-kargak murrizteko esku hartu behar duten Administrazio Publikoen koordinazioa ziurtatuko duen prozeduraren bidez. Aldi berean, indarrean dagoen araudiaren araberako ingurumeneko baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira.

Proiektu osoaren ebaluazioa egin ondoren, ingurumeneko baimen bateratua emateko eskumena duen organoak ebazpen-proposamena egin behar duela ezartzen da. Legearen 22. artikuluak ingurumeneko baimen bateratuari dagokionez ezarritakoarekin bat etorriz, Ebazpen-proposamen horrek, egindako txosten lotesleetatik ateratako baldintzak jaso beharko ditu. Beraz, baimenak ondorengo alderdiak izan behar ditu kontuan:

a) botako diren kutsagarri muga-balioak, teknika onenen erabileran oinarrituta

b) dagokionean, lurzoruaren eta lurpeko uren babesa bermatuko duten aginduak

c) instalazioan sortutako hondakinak kudeatzeko erabiliko diren prozedura eta metodoak

d) dagokionean, urrutiko edo mugaz gaindiko kutsadura gutxituko dela bermatzeko aginduak

e) emisio eta hondakin mota guztiak kontrolatu eta tratatzeko sistema eta prozedurak, honakoak zehaztuta: neurketarako metodologia, maiztasuna, eta neurketak ebaluatzeko prozedurak

f) ohikoak ez diren egoeratan, baldin eta horiek kalterik eragiten badiote ingurumenari, ustiapen-baldintzei dagozkien neurriak (esaterako, abian jartzea, ihesak, funtzionamendu akatsak, behin-behineko geldialdiak edo behin betiko ixtea)

g) aplikagarri den arloko legeriak ezarritako beste edozein neurri edo baldintza

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruz indarrean dagoen araudian eta alor horretan ingurumenari buruz dagoen araudian xedatutakoa betez, ingurumen organo honek Onduline Industrial, SA enpresak Abanto-Zierbenan duen instalazio osoaren balioespen globala egin du eta jarduera behar bezala burutzeko hartu behar dituen neurriak zehaztu ditu.

Horrela, ingurumeneko baimen bateratu honetan Onduline Industrial, SA enpresari ezarri behar zaizkion baldintza eta eskakizunak, organo honek enpresari ezarri beharrekoak direla iritzitakoak, jasoko dira, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak adierazitako helburuak betetzeko, atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihesteari, edo hori ezinezkoa bada, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzeari dagokionez.

Esparru honetan, sustatzaileak aurkeztu dituen agirietan Onduline Industrial, SA enpresako usainei buruzko azterlana ere badago, Labeinek 2005eko apirilean egina. Agiri horretan usainen foku nagusiak identifikatzen dira: lehorketa tunelaren irteerako kanpaia, lehorketa tuneleko scrubberra eta lurrun asfaltikoen fokua.

Agiri horretan aipatzen denez, erabili duten ereduarekin Onduline Industrial, SA enpresak botatako usaina nola barreiatzen den begietsi da. Usain-kontzentrazioa neurtzeko (ou/m3) usain-kontzentrazio jakin bat gainditzen den eguneko ordu kopurua kontuan izan da; horretarako, usainaren barreiaketan eraikinek duten eragina kontuan hartuta, ordubeteko batez besteko usain-kontzentrazioari ordubeteko epea baino gutxiagoko fluktuazioen eragina kontuan hartzen duen faktore zuzentzaile bat erantsi zaio. Adierazten da ere, botatako usainen parametro finko batzuk ezarri direla fokuak lanean diharduten ordu guztietarako. Usainaren eragina bi egoera desberdinetan aztertu da: Ura scruberrean birzirkulatuz, eta ura scrubberrean birzirkulatu gabe. Bi egoera horietan beste bi fokuetatik botatako usaina ere sartu da.

Aipatutako azterlanaren arabera, scrubberrak ura birzirkulatuz diharduenean, botatako usainak ezin zezakeen eragozpenik sortu 1.100 metrotik gorako distantzian. Ondorioz, badirudi eraginak zerikusi handia duela inguru horretako topografiaren ondorioz ibiltzen den haizearekin. Scrubberra uraren birzirkulaziorik gabe dabilenean egindako analisietan emaitza berdintsuak lortu dira.

Testuinguru horretan, Onduline Industrial, SA enpresak jarri duen oxidagailu termiko birsortzaileari esker gehiago erreko da eta beraz, botatzen diren kutsagarri usaintsuak murriztuko dira. Oxidagailu termikoa kimika alorreko akaberako lerroko tratamenduetarako dagoen teknologiarik onena bezala ageri da BREF dokumentuan.

II. ERANSKINA
NEGUTEGI EFEKTUKO GASAK BOTATZEKO BAIMENA.

Ebazpena, 2007ko maiatzaren 14koa, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuordearena, Onduline Industrial, SA enpresari Abanto-Zierbenako (Bizkaia) bere instalazioan negutegi efektuko gasak botatzeko baimena ematen diona.

Carlos Álvaro Martínez de la Hidalga Cardaño jaunak, Abanto-Zierbenan (Bizkaia) Gallartako El Campillo II industrialdeko P-12an dagoen eta IFK A-48928881duen Onduline Industrial, SA enpresaren ordezkari denez eta haren izenean, bere instalazioko negutegi efektuko gasak botatzeko baimena eskatu zuen 2007ko apirilaren 26an Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzan. Eskaera horren ondoriozko espedientea aztertu da.

Eskaerarekin batera aurkeztu zituen agirietako informazioaren arabera, Onduline Industrial, SA enpresak estalduretarako panelak egiteko kartoia fabrikatzen du birziklatutako papera erabiliz, eta jarduera horretan karbono dioxidoa botatzen du.

Instalazioa, Negutegi efektuko gasak botatzeko eskubideen salerosketa-erregimena arautzen duen martxoaren 9ko 1/2005 Legearen I. eranskineko 9.b) Kategorian sartuta dago (Papera eta kartoia fabrikatzeko industria-instalazioak, egunean 20 tona baino gehiago ekoizteko ahalmena dutenak ) eta beraz, gas horiek botatzeko dagokion baimena behar du legaren barruan jarduteko.

Eskaerarekin batera bidalitako informazio osagarrian oinarrituta, Onduline Industrial, SA enpresak ez darabil CO 2 bota dezakeen lehengairik edo gai lagungarririk; negutegi efektuko gas-iturri bakarra lehortegia dela aipatzen du, erregai bezala gas naturala erabiltzen duena.

Aurkeztu duen eskabidean ondorengo neurriak aipatzen dira botatako negutegi efektuko gasen jarraipena egiteko eta jakinarazteko, bi arau hauei jarraituz: martxoaren 9ko 1/2005 Legeari, Negutegi efektuko gasak botatzeko eskubideen salerosketa-erregimena arautzen duenaren III. eranskina; eta Batzordearen 2004ko urtarrilaren 29ko 2004/156/EE Erabakia, botatako negutegi efektuko gasen jarraipena egiteko eta jakinarazteko gida-lerroak ezartzen dituena, 2003/87/EE Zuzentarauarekin bat.

Neurriak:

Botatako CO 2 gasak kalkulatzeko behar diren parametroak aplikatzeko ziurgabetasun-maila, datuen iturria, horri loturiko beste agiri batzuk, maiztasuna, eta arduraduna, 2004ko urtarrilaren 29ko Batzordearen 2004/156/EE Erabakiaren arabera.

Baimen-eskaeran instalazioak egiaztatu ditu datuak kudeatzeko kalitatea ziurtatzeko eta kalitatea kontrolatzeko prozedurak, Batzordearen 2004ko urtarrilaren 29ko 2004/156/EE Erabakiari, botatako negutegi efektuko gasen jarraipena egiteko eta jakinarazteko gida-lerroak ezartzen dituenari jarraituz.

Kontuan izan dira irailaren 6ko 1866/2004 Errege Dekretuan, gasak botatzeko 2005-2007rako eskubideak esleitzeko Plan Nazionala onartzen duenean (urtarrilaren 21eko 60/2005 Errege Dekretu bidez aldatu zena) eta Batzordearen 2004ko urtarrilaren 29ko 2004/156/EE Erabakian, botatako negutegi efektuko gasen jarraipena egiteko eta jakinarazteko gida-lerroak biltzen dituenean ezarritako aginduak.

Aipatutako martxoaren 9ko 1/2005 Legearen, Negutegi efektuko gasak botatzeko eskubideen salerosketa-erregimena arautzen duenaren 4.4 artikuluaren arabera, erkidegoko organo eskuduna gai da negutegi efektuko gasak botatzeko baimena eman nahiz ukatzeko, instalazio bateko titularrak botatako gas horien jarraipena legez ezarritako metodologiaren arabera berma dezakeela ala ez uste duenaren arabera. Onduline Industrial, SA enpresak botako dituen gasen jarraipenerako aurreikusitako neurriak kontuan izanda, eta martxoaren 9ko 1/2005 Legearen 4.2 artikuluetako d) eta e) idatz-zatietan xedatutakoa betez, botatako gasen jarraipenerako eta horiek jakinarazteko proposatu den metodologiak agindu horiek bete beharko ditu.

Ingurumen organo hau eskudun da ebazpen hau emateko, ondorengo araudiaren arabera: 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Herriko ingurumena babestekoa; martxoaren 9ko 1/2005 Legea, Negutegi efektuko gasak botatzeko eskubideen salerosketa-erregimena arautzen duena; martxoaren 11ko 5/2005 Legegintzako Errege-Dekretua, ekoizpena bultzatu eta kontratazio publikoa hobetzeko premiazko aldaketei buruzkoa, eta urriaren 25eko 340/2005 Dekretua, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duena. Horrenbestez, honakoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Abanto-Zierbenan (Bizkaia) Gallartako El Campillo II industrialdeko P-12an dagoen eta IFK A-48928881 duen Onduline Industrial, SA enpresari helbide horrexetan daukan bere instalazioko negutegi efektuko gasak botatzeko baimena ematea, Ingurumenen Sailburuordetza honen ustetan instalazio horrek botatzen dituen gasen jarraipena egin eta jakinarazi ditzakeelako, martxoaren 9ko 1/2005 Legearen, Negutegi efektuko gasak botatzeko eskubideen salerosketa-erregimena arautzen duenaren 4.2 artikuluko d) eta e) idatz-zatietan xedatutakoari jarraituz.

Bigarrena.– Negutegi efektuko gasak botatzeko baimena izateko botatako gas horien jarraipena egin eta jakinarazi beharko dira, martxoaren 9ko 1/2005 Legearen III. eranskinaren arabera, Batzordearen 2004ko urtarrilaren 29ko 2004/156/EE Erabakia, botatako negutegi efektuko gasen jarraipena egiteko eta jakinarazteko gida-lerroak ezartzen dutenaren arabera, 2003/87/EE Zuzentarauarekin bat. eta dagokionean, horiek garatzeko gainerako araudiaren arabera.

Botatako gasen jarraipena egiteko "botatako Karbono dioxidoa kalkulatzeko metodologia" izeneko I. eranskinean adierazitako metodologia eta maiztasuna erabiliko dira. Botatako gasen kalkulua egiteko datuak eta erregistroak hamar urtean gordeko dira.

Jarraipenerako metodologia aldatu ahal izango da ematen diren datuen zehaztasuna hobetzeko bada, harik eta teknikoki bidera ezin bada edota kostu altuegia ez badu behintzat. Era berean, metodologia aldatu egingo da urtero aurkeztutako datuetan aplikatzen diren mailak aldatu behar badira. Metodologian edo datuetan egiten diren aldaketa guztiak argi adierazi, arrazoitu eta agiri bidez egiaztatuko dira, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzaren onespena beharko dute.

Hirugarrena.– Negutegi efektuko gasak botatzeko baimen hau izateko ere, botatako gasen gaineko beharrezko informazioa eman beharko da, martxoaren 9ko 1/2005 Legearen III. eranskinaren arabera, Batzordearen 2004ko urtarrilaren 29ko 2004/156/EE Erabakia, botatako negutegi efektuko gasen jarraipena egiteko eta jakinarazteko gida-lerroak ezartzen dituenaren arabera, 2003/87/EE Zuzentarauarekin bat datorrena, eta dagokionean, horiek garatzeko gainerako araudiaren arabera.

Horrela bada, instalazioaren titularrak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzara urtero bidali beharko du aurreko urtean botatako gasei buruzko egiaztatutako txostena, otsailaren 28a baino lehen.

Egiaztatzeko baimendutako erakunde batek egiaztatuko du txostena, 1/2005 Legearen IV. eranskinean eta hura garatzeko araudian xedatutakoari jarraituz.

Ingurumen Sailburuordetza instalazioan botatako gasei buruz egiaztatutako txostenarekin ados badago, aurreko urtean botatako gasen datuak martxoaren 31 baino lehen sartuko ditu kutsagarriak botatzeko eskubideen estatuko erregistroan berariaz gaitu den egiaztatutako botatako gasen taulan. Ados ez badago, instalazioari bere desadostasuna jakinaraziko dio; txostena egokia izan dadin, desadostasun horiek ebazteko proposamena egingo du, eta behar denean, botatako gasen zenbatespena ere egingo du. Titularrak alegazioak aurkezten baditu, horiek aztertu eta ebatziko ditu Ingurumen Sailburuordetzak, instalazioak botatzen dituen gasen datuak, Erregistroan horretarako gaitu den egiaztatutako botatako gasen taulan sartuko ditu.

Laugarrena.– Instalazioaren titularrak gasak botatzeko duen eskubidea aurkeztuko du Gasak botatzeko eskubideen estatuko Erregistroan, urte natural bakoitzaren azken lau hilabetetan. Eskubide hori aurreko urte osoan instalazio horretan bota dela egiaztatu den gas kantitatearen baliokidea izango da.

Bosgarrena.– Onduline Industrial, SAk instalazioaren izaera, jarduna edo tamaina aldatzeko edozein proiekturen berri emango dio Ingurumen Sailburuordetzari; titularraren helbidea edo identitatea aldatzen bada ere, Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko zaio. Horrelakoetan, Ingurumen Sailburuordetzak, bidali duten informazioa aztertu ondoren, negutegi efektuko gasak botatzeko baimena aldatuko du ofizioz, hiru hilabeteko epean.

Seigarrena.– Negutegi efektuko gasak botatzeko baimen hau iraungi egingo da ondorengo kasuetan:

A) Instalazioa ixten bada.

B) Zigorren kasuan, martxoaren 9ko 1/2005 Legearen 30.a) artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

C) Aplika daitekeen araudian eta araudi hori garatzeko gainerakoan jasotako beste kasu batzuetan.

Zazpigarrena.– Ebazpen hau Onduline Industrial, SA enpresari eta kutsagarriak botatzeko eskubideen estatuko Erregistroan jakinaraztean.

Zortzigarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean kontatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

Vitoria-Gasteiz, 2007ko maiatzaren 14a.

Ingurumen sailburuordea,

IBON GALARRAGA GALLASTEGUI.

I. ERANSKINA
BOTATAKO KARBONO DIOXIDOA KALKULATZEKO METODOLOGIA

Papera eta kartoia fabrikatzeko industria-instalazioak, egunean 20 tona baino gehiago ekoizteko ahalmena dutenak, eta urtean 50.000 tona CO2 baino gutxiago botatzen dutenak. Onduline Industrial, SA

SARRERA

Papera eta kartoia fabrikatzeko industria-instalazioak, egunean 20 tona baino gehiago ekoizteko ahalmena dutenak, eta urtean 50.000 tona CO2 baino gutxiago botatzen dutenek bota dituzten negutegi efektuko gasen jarraipena egiteko eta jakinarazteko martxoaren 9ko 1/2005 Legearen III. eranskinean eta Batzordearen 2004ko urtarrilaren 29ko 2004/156/EE Erabakian ezarritako metodologia aplikatzean, ziurgabetasun maila batzuk bete behar dituzte botatako karbono dioxidoa kalkulatzeko ondorengo aldagaietan:

– Jarduerari buruzko datuak

– Gasak botatzeko faktoreak

– Oxidaziorako faktoreak

Horrekin guztiarekin bat, instalazioak kontrol eta jarraipenerako ondoren zehazten diren neurriak eta maiztasuna betetzeko konpromisoa hartzen du:

Administrazioak metodologia hori alda dezake, baldin eta horrela enpresak ezagutarazitako datuen zehaztasuna hobetzen bada, harik eta teknikoki bideragarria ez izan edota kostu handiegia ez badu behintzat.

PROPOSATUTAKO METODOLOGIA

1. Erregaiek botatako gasak

1. erregaia: Gas naturala

Metodologia:

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala