Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2008ko maiatzaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3323

EBAZPENA, 2008ko apirilaren 23koa, Hezkuntza sailburuordearena, euskarazko hezkuntza softwaregintzarako laguntzak erabakitzen zituen Ebazpena, 2007ko abenduaren 28koa, aldatzen duena.

Euskarazko hezkuntza-softwaregintzarako laguntzak erabakitzen zituen Hezkuntza sailburuordearen 2007ko abenduaren 28ko Ebazpenean (2008ko otsailaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua) Elhuyar Fundazioari 22.551,21 euroko diru-laguntza agindu zitzaion Armix baso magikoan CD-ROMa ekoizteko.

Elhuyar Fundazioak EIMA III programari berriki jakinarazi dionez, Kultura sailetik (IKT) 11.451,00 euroko diru-laguntza jaso du CD-ROM hori berori ekoizteko.

Horren ondorioz, EIMA III programan agindutako diru-laguntza (22.551,21 euro) birkalkulatu egin behar izan da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko irailaren 18ko Aginduak bere 12. artikuluan adierazitakoaren arabera.

Horren guztiaren ondorioz, honakoa

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Hasieran agindutako diru-laguntza, 22.551,21 euro, aldatu eta diru-laguntza berria agintzea, 14.940,00 eurokoa hain zuzen.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 23a.

Hezkuntza sailburuordea,

PEDRO M.ª OCHOA BERNALES.


Azterketa dokumentala