Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2008ko maiatzaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
3320

EBAZPENA, 2008ko maiatzaren 5ekoa, Garapen Laguntzarako zuzendariarena, "Empoderamiento de mujeres indígenas y campesinas de Panamá (PRO-2004K1/0029)" proiektuaren zati bati uko egitea onartzen duena. Fundación Alboan entitateak aurkeztu zuen proiektua, Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoaren konturako 2004ko deialdiaren barruan.

Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kontura proiektuak 2004ko ekitaldian diruz laguntzeko deia egiten duen eta laguntza horiek arautzen dituen apirilaren 6ko 65/2004 Dekretuak honela dio 28. artikuluaren 1. paragrafoan: erakunde eskatzaileak jarduera gauzatzerakoan sartu nahi dituen aldaketen berri berehala emango dio Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari eta, aldi berean, aldaketa horiek aurrekontuan izango duten eragina zehaztu beharko du. Proposatutako aldaketak onartzea, bestalde, Garapen Lankidetzarako zuzendariaren eginkizuna da.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren agindu bidez 144.670,91 euroko diru-laguntza eman zitzaion Fundación Alboan entitateari "Empoderamiento de mujeres indígenas y campesinas de Panamá" proiektua burutzeko.

Aipatutako erakundeak, 2008ko apirilaren 30ean, hirugarren ordainketaren zati bati uko egiteko eskabidea egin zion, idazki baten bidez, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari.

Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak diru-laguntzaren erakunde onuradunak eskatutako aldaketen aldeko irizpena eman du eta, horren ondorioz, honakoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Onartu egitea Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoaren konturako 2004ko deialdian aurkeztutako "Empoderamiento de mujeres indígenas y campesinas de Panamá" proiektuari uko egiteko Fundación Alboan erakundeak egin duen eskaera. Horrenbestez, erakundeak itzuli egin beharko du egin zaion hirugarren ordainketaren zati bat, 10.332,21 euro hain zuzen.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 5a.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

IGOR IRIGOYEN FUENTES.


Azterketa dokumentala