Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
96/2008 DEKRETUA, maiatzaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartu zituen dekretua aldatzen duena.
Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez karrerako funtzionarioentzat eta lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuen zerrendak onartu ziren. Dekretu hori hainbat aldiz aldatu da.
Lanpostuen zerrendak administrazioko barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko txostena jaso duten aldaketak lanpostuen zerrendetan sartu behar dira aldian-aldian, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 18. artikuluan agindutakoa betetzeko.
Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko maiatzaren 27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Artikulu bakarra.– Zentro organiko batzuetako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak onartzea. Aldaketa horiek dekretu honen eranskinean agertzen dira eta urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez onartu ziren.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2008ko maiatzaren 27an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.
(Ikus .PDF)