Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2008ko apirilaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
2544

LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Vitoria-Gasteizko Txagorritxu Ospitalerako odol-bankuko azterketa inmunohematologikoak egiteko erreaktiboak, material suntsikorrak eta ordezko materialak erosteko, eta beharrezkoa den ekipamendua eta beste material suntsikor eta erreaktibo batzuk eskuragarri jartzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, Txagorritxu Ospitalea, Jose Atxotegi kalea z/g, 01009 Vitoria-Gasteiz. Telefonoa: 945 00 70 93. Telefaxa: 945 00 70 87.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Administrazio Kontratazioko Atala.

c) Espedientearen zenbakia: G/112/20/1/0885/O131/0000/042008.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: odol-bankuko azterketa inmunohematologikoak egiteko erreaktiboak, material suntsikorrak eta ordezko materialak erostea, eta beharrezkoa den ekipamendua eta beste material suntsikor eta erreaktibo batzuk eskuragarri jartzea.

b) Loteak: ikus plegua.

c) Gauzatzeko lekua: Txagorritxu Ospitalea (Vitoria-Gasteiz).

d) Gauzatzeko epea: urtebete (luza daiteke).

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 138.221,85 euro.

5.– Behin-behineko fidantza: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea; b) Helbidea; c) Herria eta posta-kodea; d) Telefonoa; e) Telefaxa: ikus 1. puntua; f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitu baino 6 egun lehenago.

7.– Kontratistaren betebeharrak. Ondoko agiriak aurkeztu beharko ditu: ikusi oinarriak ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa (laginak…) egiaztatzen duten agiriak zein diren jakiteko.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2008ko maiatzaren 14a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan eskatutakoak.

c) Aurkezteko lekua: Txagorritxu Ospitaleko Administrazio Kontratazioko Unitatea, Jose Atxotegi kalea, z.g., 01009 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: hiru hilabete, eskaintzak jendaurrean irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ikus plegua.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea; b) Helbidea; c) Herria: ikus 1. puntua; d) Eguna: 2008ko maiatzaren 26a (baldin eta Herri Administrazioen Kontratuen Erregelamendu Orokorreko 80.4 artikuluan xedatutakoa aplikatzeagatik atzeratzen ez bada), e) Ordua: 10:30ak.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.osakidetza-svs.org.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 4a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JESÚS ESCAURIAZA OTÍN.


Azterketa dokumentala