Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2008ko apirilaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Irungo Instrukzioko 1 Zenbakiko Epaitegia
2539

EDIKTUA, 7/08 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Aitziber Azaldegui Garmendiak, Irungo (Gipuzkoa) Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik,

FEDE ETA TESTIGANTZA EMATEN DUT:

7/08 falta-judizioan epaia eman da eta honakoak dira bere idazpurua eta epaitza:

21/2008 EPAIA

Irun, 2008ko otsailaren 8a.

Nik, Gonzalo Pérez Sanzek, Irungo Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, ikusiak ditut ustezko mehatxu-falta baten ondoriozko 7/2008 falta-judizioaren auto hauek. Jendaurreko ahozko judizioa burutu da, non auto hauek ikusi diren, eta horietan parteak izan dira judizioko aktan jasotakoak. Eta epai hau ematen dut, Espainiar Konstituzioak ematen dizkidan eskumenei jarraiki.

EPAITZA

Mehatxu-falta baten egilea dela-eta, 15 eguneko isunera (eguneko 5 euro, guztira 75) ordaintzera kondenatzen dut Roger Hoffman, eta bai prozedura honetan sortutako prozesu-kostuak ordaintzera ere.

Epai honen aurka apelazio-errekurtsoa ezarri ahal zaio Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari, jakinarazpena egin eta 5 eguneko apean. 790. eta 792. artikuluetan xedatutakoaren arabera egin eta izapidetuko da errekurtsoa.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei.

Bidal bedi ebazpen honen lekukotza auto nagusietara.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Epaia jasota geratu eta Roger Hoffman-i epaia jakinarazteko —ez baitakigu gaur egun non dagoen—, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egin dut ediktu hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta zortziko martxoaren hogeita zortzian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala