Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2008ko apirilaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2534

AGINDUA, 2008ko apirilaren 8koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, ikerketa-egintza berezietarako laguntzak emateko deialdia egiten duena.

Euskal Autonomia Erkidegoan zientzia- eta teknologia-ahalmena indartu beharra dagoela ikusi da. Hori dela eta, egoki da ikerketa-egintza berezietako laguntzak sustatzea, ikerketa-taldeak bultzatu eta sendotzeko.

Kontuan hartu da Lehendakariaren ekainaren 27ko 8/2005 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu zituena (2005eko ekainaren 28ko EHAA).

Kontuan hartu dira, halaber, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretua. Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorraren kontura emandako diru-laguntzen bermeen eta itzulketen jardunbide orokorra arautu zuen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen baldintzak, jardunbidea eta betebeharrak ezarri zituen (1992ko otsailaren 7ko EHAA, 26. zk.); azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen.

Ondorioz, hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Xedea.

1.– Agindu honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoan egingo diren ikerketa-egintza bereziak finantzatzeko deia egitea eta arautzea.

2.– Europar Batasuneko I+G programa markoaren programa berezietan onartutako proiektu europarrak aurkeztu ahal izateko laguntzak eskaintzen dira deialdi honetan. Horretaz gain, salbuespenez, nazioarteko programen finantzazio partziala jasotzen duten proiektuetarako laguntza osagarriak ere eman daitezke.

2. artikulua.– Laguntzen finantzazioa.

Agindu honetan araututako laguntzak finantzatzeko, 300.000 euro bideratuko dira.

Artikulu honetan esleitutako zenbateko orokorra aldatu ahal izango da, guztira eskatutako laguntzen zenbatekoa kontuan hartuta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste laguntza-programak gauzatu ondoren agortu gabe gerta litezkeen aurrekontuen arabera eta laguntza horiek ebatzi aurretik. Aldatuz gero, horren berri Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak emango du ebazpen baten bitartez.

3. artikulua.– Erakunde onuradunak.

1.– Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agente kreditatuak, duten kategoria gorabehera, urriaren 1eko 221/2002 Dekretuaren 2. artikuluaren arabera (221/2002 Dekretua, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen oinarri-arauak eguneratu zituena).

Ez dira onuradun izango Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateginaren 50. artikuluaren 5. paragrafoan ezarritako kausaren bat dutenak (paragrafo hori otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatu zuen, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak).

2.– Edozelan ere, honako hau hartuko da entitate onuraduntzat: eskaria egin duen ikertzailearen entitatea, nortasun juridiko propioa duena.

3.– Erakunde onuradunek eskabidean eta deialdiaren ebazpenean beren beregi izendatua agertzen diren jardueretarako eta ikertzaileentzat baino ez dituzte erabiliko laguntzak.

4.– Laguntza eskatzen duten ikertzaileek doktore-titulua izan behar dute.

4. artikulua.– Egintza berezien ezaugarriak.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoan egiten den ikerketa-jardueraren barruan egintza berezi eta puntualen bat eskatzen duten helburu zientifikoak lortzeko izango dira egintza hauek.

2.– Besteak beste, honako hauek joko dira egintza berezitzat:

a) Europako programetarako proiektu-proposamenak lantzeko egintzak. Europako egitasmoaren koordinatzailea Euskal Autonomia Erkidegoko talderen bat izanez gero, lehentasuna izango du bere proposamenak.

b) Ikerketa-proiektuen emaitzen argitalpenak finantzatzea edo kofinantzatzea.

c) Presa eta interes berezia duten bestelako egintza zientifiko-teknologikoak.

3.– Egintzek 2008. urtean hasi eta 2009ko abenduaren 31 baino lehen amaitu beharko dute.

5. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.

1.– Eskabidea eta gainerako agiriak aurkezteko epea hilabetekoa da, Agindu hau EAHHn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

2.– Eskabideak eta gainerako agiriak helbide honetan aurkeztu beharko dira:

Eusko Jaurlaritza.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

Zientzia Politikarako Zuzendaritza.

Erreferentzia: Ikerketa-egintza bereziak.

Donostia kalea 1.

01010 Vitoria-Gasteiz.

Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren bideen bitartez ere bidal daitezke (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

3.– Eskabideak egiteko eskatzen diren agiriak. Agiri hauek aurkeztuko dira:

a) 1. agiria: Laguntza-eskabidea. Honako hauek zehaztu beharko dira: eskabidearen arduradunaren datuak, eskatzailearen erakunde, zentro edo sailaren datuak, eskabidearen xedea eta horren apartekotasunaren zergatia.

b) 2. agiria: Eskatzen diren funtsen justifikazio xehatua eta —behar denean— proforma-faktura; halaber, helburu berbererako beste erakunde publiko zein pribatuei eskatutako edo/eta haiengandik jasotako diru-laguntzena.

c) Ikertzaile arduradunaren curriculum vitae-a eta eskatzen den egintzan parte hartzen duten zientzialariena.

d) Horrelakorik bada, argitaratu nahi den eskuizkribua edo horri buruzko informazio zehatza.

e) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarean sartuta dauden entitate pribatuek dagokien Foru Aldundiaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte.

f) Zinpeko aitormena: egiaztatu egin beharko dute ez dutela Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateginaren 50. artikuluaren 5. paragrafoan ezarritako kausarik (paragrafo hori otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatu zuen, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak).

4.– Eskabidea Europako proiektuak egiteko bada, laguntzaren helburu diren proposamenen inguruan aldez aurretik izandako hartu-emanei buruzko agiriak bidali beharko dira.

5.– Ikertzaile nagusiaren entitatearen legezko ordezkariaren oniritzia izan beharko du eskabideak, eta ordezkari horrek bere gain hartu beharko ditu agindu hau aplikatzetik sortzen diren betebeharrak.

6.– Deialdiaren testua eta eskabide-agiriak lortzeko interneteko helbidea: «http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net».

6. artikulua.– Laguntza kudeatzeko organoa.

Zientzia Politikarako Zuzendaritzari dagozkio deialdi honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko lanak, Oinarrizko Ikerketako Zerbitzuaren bitartez.

7. artikulua.– Eskabideetan egin diren hutsak zuzentzea.

Baldin eta agindu honen 5. artikuluan eskatutako zerbait betetzen ez duen eskabideren bat edo agiriren bat aurkezten bada, Zientzia Politikarako Zuzendaritzak 10 eguneko epea emango die sinatzaileei hutsak zuzen ditzaten edo arauzko agiriak aurkez ditzaten, eta ohartaraziko die, agindutakoa bete ezean, eskaera bertan behera utzi dutela esan nahiko duela. Hala agintzen da azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 artikuluan (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua).

8. artikulua.– Ebaluazioa.

1.– Batzorde batek ebaluatuko ditu eskabideak: Zientzia Politikarako zuzendariak -buru izango da- eta Unibertsitate zuzendariak osatuko dute, eta Oinarrizko Ikerketako zerbitzuburuaren laguntza izango dute; zerbitzuburuak batzordeko idazkaritzaren egitekoak hartuko ditu. Batzordeak laguntzak emateko edo ukatzeko proposamena egingo dio Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeari.

Batzorde horrek, bere lana egiteko, proiektuen kalitate zientifikoa ebalua dezatela eska diezaieke zientzialari adituei, nori bere arloan.

2.– Irizpide hauek erabiliko dira, pisu berberaz, eskabideak ebaluatzeko:

a) Eskatutako egintzaren ezaugarriak direla eta, beste deialdi publiko batzuen bitartez finantzatu ezin izatea.

b) Proposamenaren zientzia- eta teknika-kalitatea (helburuak, eduki berritzailea, metodologia, lan-egitasmoa,…) eta horren bideragarritsuna, taldearen ikerketa-potentzialekin bat etorriko dena. Taldearen tamaina, osaera eta dedikazioa baloratuko dira.

c) Eskabidearen arduradunak eta lantaldeko gainontzeko kideek lehendik egin dituzten ikerketa-lanak.

d) Proiektuaren finantza-baliabideak eta iraupena aproposak izatea lortu nahi diren helburuetarako.

e) Sortutako ikerketa-taldeak aktiboak, zabalak eta diziplina anitzekoak izatea.

9. artikulua.– Laguntzak esleitzeko prozedura.

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak lehiaketa bidez ebatziko dira. Horretarako, aurkeztutako eta onartutako eskabide guztiak konparatuko dira, eta horien arteko lehentasuna ezarriko da 8. artikuluan aipatu diren irizpideak kontuan hartuta; balorazio altuena lortu dutenei baino ez zaie esleituko laguntza, agindu honen 2. artikuluan finkatzen den aurrekontu-kreditua agortu arte.

10. artikulua.– Diru-laguntzen zenbatekoa.

1.– Laguntza 12.000 eurokoa izango da, gehienez ere; kopuru horrek aurkeztutako gastu-aurrekontuaren % 100 ere estal dezake.

2.– Diru-laguntzak ez dira inoiz erabiliko erakunde onuradunari atxikitako estatutupeko edo kontratupeko langileei ordaintzeko, ez eta ikerketa-bekadunentzako zuzkiduretarako ere.

11. artikulua.– Bateragarritasuna.

1.– Agindu honen babesean emandako laguntzak bateragarriak dira ikerketa-egintza berezi bera finantzatzeko ematen den beste edozein laguntzarekin.

2.– Laguntzen zenbatekoa ezingo da izan sortuako gastuak baino handiagoa; hori gertatuz gero, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak emandako diru-laguntza proportzioan murriztuko da, aurrekontu hori ez gainditzeko.

3.– Egintza berezietarako laguntza eskatzen duten ikertzaileek, deialdi bakoitzeko, behin bakarrik jaso ahal izango dute laguntza.

12. artikulua.– Ebazpena.

1.– Ebaluatzeko Batzordeak proposatuta, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak ebazpen bat emango du laguntzak esleitu eta diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko, eta interesatuei jakinaraziko die. Ebazpen hori hiru hileko epean hartuko du, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean zenbatzen hasita.

2.– Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesatuei, azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusten den eran. Aurreko atalean ezarritako epean ebazpenik hartzen eta jakinarazten ez bada, eskabideak ezetsitzat jo beharko dituzte eskatzaileek.

3.– Ebazpen horren aurka, interesatuek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen den egunaren biharamunean zenbatzen hasita.

4.– Aurrekontu-ekitaldiaren amaieran, agindu honen babesean eman diren laguntzen zerrenda argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

13. artikulua.– Erakunde onuradunen betekizunak.

Agindu honetan araututako diru-laguntzaren onuradunek betekizun hauek izango dituzte:

a) Emandako diru-laguntza onartu beharko dute. Izan ere, diru-laguntza eman zaiela jakinarazteko agiria jaso eta hamabost eguneko epean, entitate onuradunek, beren-beregi eta idatziz, laguntzari uko egiten ez badiote, diru-laguntza onartu dutela esan nahiko du.

b) Laguntza zertarako eman den, horretarako erabili beharko dute, ez beste ezertarako.

c) Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak —deialdi honen kontura jasotako diru-laguntzen inguruan dituzten egitekoak gauzatuz— eskatutako informazioa eman beharko dute.

14. artikulua.– Diru-laguntzak ordaintzea.

1.– Laguntza erakunde onuradunari ordainduko zaio, bere aurrekontuetan sar dezan.

2.– Emandako laguntzak zatika ordainduko dira, bi alditan.

Lehen zatia aurretiaz ordainduko da kontuan, eta emandako laguntzaren % 75ekoa izango da; 13.a) artikuluan adierazitako epea amaitzen denean ordainduko da, baldin eta laguntzari ukorik egin ez bazaio.

Bigarren zatia 2009. urtean ordainduko da, jarduera bukatutakoan, laguntzaren likidaziotik ateratzen den zenbatekoaz; ordaintzeko, ordea, datorren artikuluan adierazten diren agiriak aurkeztu beharko dira.

3.– Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 50.4 artikuluan ezartzen denez, diru-laguntzak eta laguntzak esleitzeko eta, hala behar bada, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea itzulketa edo zehapen prozedura oro, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo horko erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo diru-laguntzengatik hasitakoak eta artean izapidetzen ari direnak.

15. artikulua.– Diru-laguntzak justifikatzea eta segimendua.

1.– Eskatzaileek, agindu honetako laguntzak jaso dituzten erakundeen legezko ordezkarien oniritzia dutela, diruz lagundutako ekintza gauzatu dela justifikatu beharko dute. Horretarako, ekintza bukatu eta sei hileren buruan, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Zientzia Politikarako Zuzendaritzan:

a) Ikerketa-taldeko arduradunak aurkeztutako txosten labur bat.

b) Erakunde onuradunaren Gerentziaren edo Kontabilitate Zerbitzuaren ziurtagiria, emandako laguntzarekin egindako guztizko gastuari buruzkoa, kontzeptuen araberako banaketa azalduz eta, gerakinik bada, halakorik izatea justifikatuz.

2.– Erakunde onuradunean artxibatu beharko dira jatorrizko fakturak, gehienez bost urtez artxibatu ere, arestian adierazitako justifikazio-epea hasten denetik aurrera. Zientzia Politikarako Zuzendaritzaren, Eusko Jaurlaritzaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren esku egongo dira fakturok, egiaztapenik egin nahi badute edo.

3.– Norbere ibilgailuarekin egindako joan-etorriak justifikatzen badira, kilometroko 0,24 euro ordainduko dira.

4.– Justifikatutako gastuak emandako diru-laguntza baino txikiagoak badira eta ez-betetzerik ez badago, diru-laguntza gutxitu egingo da justifikatu ez den kopurua kenduta, eta jasotako diru-laguntzak proportzioan itzuliko dira, dagokion prozedurari jarraituz. Prozedura hori Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak amaituko du ebazpen batez, non hasierako ebazpena aldatuko den.

5.– Zientzia Politikarako Zuzendaritzak egingo du laguntza jaso duten egintzen segimendu zientifiko-teknikoa. Horretarako, egoki ikusten dituen batzordeak osatu ahal izango ditu.

16. artikulua.– Ez-betetzeak eta laguntza itzultzea.

1.– Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko herriogasuntza nagusiaren antolarauei buruzko legearen testu bategina onartu zen (1998ko urtarrilaren 19ko EHAA). Testu horren 53. artikuluan ezartzen denez, laguntza edo diru-laguntza ordain dadila eskatzerik ez da izango eta, behar izanez gero, jasotako zenbatekoak itzuli egin beharko dira eta laguntza edo diru-laguntza eman zenetik sortutako legezko interesak ordaindu, baldin eta:

a) Onaradunek, guztiz edo zati batean, bete gabe utzi badituzte deialdi honetako oinarriak, diru-laguntzei buruzko araudi orokorrekoak edo diru-laguntza emateko ebazpenean erabakitako baldintzak.

b) Diru-laguntza emateko eskatzen diren datuak ezkutatu edo aldatzen badituzte edo eskatutako informazioa iruzurrez manipulatzen badute.

c) Egintza proposatutako helburuekin edo ezarritako epeekin bat etorri gabe garatzen badute, Zientzia Politikarako Zuzendaritzaren baimenik gabe.

d) Zientzia Politikarako Zuzendaritzak, diruz lagundutako egintzen segimendua egiterakoan, gastua proposatutakoarekin eta esleitutakoarekin bat ez datorrela egiaztatzen badu.

2.– Baldin eta diru-laguntza emateko kontuan izan ziren baldintzak aldatzen badira edo beste administrazioren baten edo beste entitate pribatu nahiz publikoren baten laguntzak edo diru-laguntzak jasotzen badira edo helburu bererako beste diru-iturri edo baliabide batzuk jasotzen badira, diru-laguntza emateko ebazpena aldatu egin daiteke, betiere, diru-laguntzei buruzko arauan entitate onuradun izateko ezarritako gutxienezko betekizunak konplituz gero.

3.– Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren II. tituluan ezarritakoarekin bat etorriz, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak deklaratuko du, ebazpen baten bidez, laguntza jasotzeko eskubidea galdu dela eta, hala behar denean, diru-zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira itzuli behar direla (698/1991 Dekretua, diru-laguntzak itzultzeko prozedura orokorra arautu zuena; 1992ko otsailaren 7ko EHAA). Dena den, hori egin baino lehen, prozedurari dagozkion izapideak egin beharko dira, eta behar izanez gero, beste ekintza batzuk ere gauzatuko dira.

4.– Diru-zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat hartuko dira ondorio guztietarako.

17. artikulua.– Datu Pertsonalak babestea.

Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoak xedatutakoa betez, dirulaguntza-eskaera betetzeak interesatuak idazten dituen datuak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren fitxategi informatizatuetara sartzeko baimena ematea dakar. Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzan (Donostia kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz) erabili ahal dira sartzeko, zuzentzeko, ixteko eta oposizioa egiteko eskubideak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean emango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 8a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

ERANSKINA

1. AGIRIA	

EGINTZA BEREZIETARAKO LAGUNTZA-ESKABIDEA

Deialdia	200	

Ikertzaile nagusia	

Abizenak	Izena		

NAN	Jaioteguna		

Lanbide-kategoria		

Kokapena	

Erakundea		

Zentroa		

Saila		

Helbidea		

Egintza berezia eta hasteko eta amaitzeko egunak	

Egunak		

Izenburua:		

		

		

		

Egintza berezia entitate publikoren batek finantzatutako ikerketa-proiektu bati zuzenean lotuta badago, datu hauek zehaztu:	

Proiektuaren izenburua		

		

		

Entitate finantzatzailea		

Erreferentzia zk.		

Indarraldia		

Aurrekontu osoa		

Lekua eta eguna:		Oniritzia:	

Ikertzaile nagusiaren sinadura:		Erakundearen legezko ordezkaria:	

ESKABIDEAREN XEDEA ETA BERE APARTEKOTASUNAREN JUSTIFIKAZIOA	

2. AGIRIA	

Eskatzen diren funtsen justifikazio xehatua, eta helburu berbererako beste erakunde publiko zein pribatu batzuei eskatutako edo/eta haiengandik jasotako diru-laguntzena.

Lekua eta eguna:

Ikertzaile nagusiaren sinadura:

	CURRICULUM VITAE-A	

INPRIMAKI ARAUTUA	

Orri-kopurua:

	

Izena		

Eguna:		

Sinadura:		

Goian sinatzen duenak curriculum honetan jasotzen diren datuak benetakoak direla adierazten du. Izan ere, zehaztugabetasunik balego eta horren ondorioz erantzukizunik sortuko balitz, bere gain hartuko luke.	

– Ez ahaztu beharrezkoa dela orrialde guztietan bazterrean sinatzea.

– Curriculum hau aurkeztuta ere, hor emandako informazioa osatzeko dei diezazukete ebaluazioa egiten den bitartean.

Abizenak, izena 	Sexua	

NAN	Jaioteguna	Funtzionario zk.:	

Helbidea:			

Hiria 	PK	Telefonoa		

Espezializazioa (Unesco kodea)		

	

PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA	

Lizentziatura/Ingeniaritza		Zentroa		Eguna		

						

						

						

Doktoregoa		

		

		

		

Tesiaren gidaria(k):

GAUR EGUNGO LANBIDE-EGOERA	

Erakundea			

Zentroa			

Saila/atala/unitate estr			

Lanbide-kategoria eta hasteko eguna			

Posta helbidea			

Telefonoa (aurre-zenbakia, zenbakia eta luzapena)			

Plantillakoa	n 	Dedikazioa:	Lanaldi osoa	n 	

Bitartekaria	n 		Lanaldi partziala	 n 	

Bekaduna	n 	

ZIENTZIA ARLOAN EDO LANBIDEAN LEHENDIK EGINDAKO JARDUERAK	

Egunak		Lanpostua		Instituzioa		

						

						

						

						

						

						

						

						

ZIENTZIAN ERABILTZEN DIREN HIZKUNTZAK (E=erdizka; O=ongi; Z=zuzen)	

	

Hizkuntza	Hitz egin	Irakurri		Idatzi	

									

					

FINANTZATUTAKO IKERKETA-PROIEKTUETAN IZANDAKO PARTE-HARTZEA

(azken 10 urteetakoak)

	

Proiektuaren izenburua			

			

			

			

Entitate finantzatzailea			

Iraupena, hasiera	Amaiera		

Ikertzaile nagusia			

ARGITALPENAK	

(azken 10 urteetakoak; 10 argitalpen gehienez)

	

Zehaztu liburukia, lehenengo eta azken orrialdeak (urtea) eta kodea.

KODEA: L=liburu osoa, LK=Liburuaren kapitulua, A=artikulua, R=review, E=editorea.

	

Egileak (sinaduren hurrenkeran): 			

Izenburua:			

			

			

			

Aldizkaria/liburua:		Kodea:	

ENPRESA EDO/ETA ADMINISTRAZIOEKIN EGINDAKO GARRANTZI BEREZIKO IKERKETA-KONTRATUETAN IZANDAKO PARTE-HARTZEA	

(azken 10 urteetakoak)

	

Kontratuaren izenburua 			

			

			

Enpresa/Administrazio finantzatzailea: 			

Iraupena, hasiera		Amaiera			

Ikertzaile arduraduna			

PATENTEAK ETA UTILITATE-MODELOAK	

(azken 10 urteetakoak)

	

Asmatzaileak (sinaduren hurrenkeran): 			

Izenburua:			

Eskabide zk.	Lehentasuna (Herrialdea)		

Lehentasuna (data)			

Entitate titularra: 			

Zein herrialdetara zabaldu den: 			

Zein enpresak ustiatzen duen: 			

				

ATZERRIKO ZENTROETAN EGINIKO EGONALDIAK

(azken 10 urteetakoak; sei hilabetetik gorako egonaldi jarraituak)

	

Kodea: D=doktoregaia; DO=doktoratu ondokoa; G=gonbidatua; K=kontratatua; B=beste batzuk (zehaztu)

	

Zentroa: 			

			

Herria:	Herrialdea	Urtea: 		

Iraupena			

Gaia: 		Kodea	

	

KONGRESUAK	

(Azken 10 urteetakoak; bost ekarpen genienez)

	

Egileak: 			

Izenburua:			

Parte-hartze mota:			

Kongresua:			

Argitalpena:			

Non egingo den: 			

Urtea:			

GIDATUTAKO DOKTORETZA-TESIAK

(azken 10 urteetakoak)

	

Izenburua: 			

			

Doktoregaia: 			

Unibertsitatea			

Fakultatea edo eskola: 			

Urtea: 		Kalifikazioa: 					

	

AIPATU NAHI DIREN BESTE MEREZIMENDU EDO ARGIBIDE BATZUK

(inprimaki honek eskaintzen duen lekua baino ez erabili)

	

3. INPRIMAKIA 	ZINPEKO AITORPENA

Jauna / andrea:

Jauna / andrea: (bi abizen eta izena	

	

jaioteguna 	(e)ko	aren 	(e)an

jaioterria 	NAN zk.: 	

helbidea	 (herria) 	

	(kalea), 	 PK, tel.:	

	titulua du eta 		

kategoria, eta irakasle edota ikerlari dihardu 		

(fakultatean, eskolan, zentroan, sailean, e.a.).

Agindu honen babesean 	

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria 				 zk.

ZIN EGITEN DU:

Ez dagoela Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean.

		(e)n, 	(e)ko 	aren 	(e)an.

	Erakundeko ikertzailearen	Oniritzia:

	sinadura	Erakundearen legezko 	ordezkaria


Azterketa dokumentala