Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2008ko apirilaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
2532

EBAZPENA, 2008ko martxoaren 5ekoa, Enplegu eta Prestakuntza zuzendariarena. Honen bidez, aditzera ematen dugu enplegurako laguntzak arautzen dituen abenduaren 23ko 329/2003 Dekretuko VI. kapituluan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda; laguntzok, betiere, 2007ko urtarrilaren 1etik eta 2007ko abenduaren 30era bitartekoak dira.

Goian aipatutako dekretuaren babesean emandako laguntzak aditzera emateko printzipioa betetze aldera, honako hau

EBATZI DUT:

Abenduaren 23ko 329/2003 Dekretuko VI. kapituluaren babesean onartutako diru-laguntzen onuradunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea; laguntzok 2007ko urtarrilaren 1etik eta 2007ko abenduaren 30era bitartekoak dira, eta zerrendan argitaratzean eskabideari emandako espediente-zenbakia, onuradunaren izena eta onartutako diru-laguntzaren zenbatekoa azalduko dira, honako ebazpen honen eranskinean jasotzen den bezala.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko martxoaren 5a.

Enplegu eta Prestakuntza zuzendaria,

JESÚS MONREAL ZIA.

Ale Gehigarri bereizian argitaratzen da
aipaturiko eranskina
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala