Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2008ko apirilaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
2529

347/2008 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian oposizio aldia txanda ireki bidez gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda amaierako puntuazio ordenaren arabera argitaratzeko agintzen duena. Zerrenda hori Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzuetako erakundeak destino dituzten fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko medikuen kategorian (Nefrologiako fakultatibo espezialista medikoen lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa lortzeko oposizioaldia gainditu dutenena da.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 19ko 1137/2006 Ebazpenaren bidez egin zen medikuen kategorian (Nefrologiako fakultatibo espezialista medikoen lanpostu funtzionala) lotura estatutarioa lortzeko hautatze probetarako deialdia. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeetakoak izango dira. Aipatutako Ebazpena 2006ko azaroaren 9ko EHAAn, 214. zenbakikoan, argitaratu zen.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak. Oinarri orokor horiek 2006ko urriaren 24ko EHAAn, 203. zenbakikoan, argitaratu ziren.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren urriaren 17ko 1248/2007 Ebazpenaren, bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian oposizioaldia gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda amaierako puntuazio ordenaren arabera argitaratzeko agindu zen. Zerrenda hori Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuetako osasun zerbitzuetako erakundeak destino dituzten fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko medikuen kategorian (Nefrologiako fakultatibo espezialista medikoen lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probetako lehiaketako eta oposizioko faseetan lortutako puntuazioen bereizitako zehaztapenarekin argitaratuko da.

Hautaketa prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 10.8 atalean aurrez ikusita dagoena betez, kalifikazio epaimahaiak oposizioaldia txanda ireki bidez gainditu dutenen hautaketaren behin betiko zerrenda onartu ostean, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariak zerrenda EHAAn argitaratzeko aginduko du.

Hautaketa prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 8. atalean xedatutakoa betez, barne promozioko txandan parte hartzeko baldintzak betetzen ez dituzten eta oposizioaldia gainditu duten izangaiak txanda irekiaren bidezko hautagaien behin betiko zerrenda biltzen duen Ebazpenean agertuko dira.

Postua modu eragingarrian hartzea baldintzatzen duten deialdiko oinarri orokorretan xedatutakoa betetze aldera, beharrezkoa da errekonozimendu medikoa aurkeztea lan hori modu normalean betetzeko beharrezkoa den gaitasun psikofisikoa egiaztatzeko. Horretarako, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak hitzordua emango die I. eranskinean agertzen diren izangaiei azterketa medikoa egin dezaten.

Era berean, 2006ko hautaketa prozesuetako hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko Koordinazio Batzordeak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan martxoan egindako Lan Eskaintza Publikoaren deialdietan hizkuntz eskakizuna gainditu zuten izangaien zerrenda behin betiko egitea eta atxikitako eranskinetan argitaratzea onartu du. Aipatutako zerrenda fakultatibo mediko eta teknikoen lanpostu funtzionaleko medikuen kategoriakoa (Nefrologiako fakultatibo espezialista medikoen lanpostu funtzionala) da eta destinoa Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuetako erakundeetan dute.

Lan Eskaintza Publikoaren prozesuan baldintza edo merezimendu gisa baloratzeko izangaiek aurkeztu zituzten euskararen ezagutzari dagozkion ziurtagiriak edo hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko dokumentuak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko hizkuntz eskakizunen Erregistro nagusian sartuko dira, Ente Publikoko postuak betetzeko prozesuen eta beste deialdi batzuen garapena eta kudeaketa ahalbidetzeko, hala nola, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Euskara Planarena. Helburu horrekin berarekin, datuak beste administrazio publiko batzuei laga ahal izango dizkio. Interesdunek izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak aurrez ikusitako datuetara sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta horien aurka egiteko eskubideak bete ahal izango dituzte.

Azaldutako guztiaren arabera eta indarrean dagoen legerian pertsonalaren arloan esleitutako ahalmenak erabiliz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Txanda ireki bidez, oposizioaldia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda EHAAn argitaratzeko agintzea, amaierako puntuazio ordenaren arabera, fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko medikuen kategorian (Nefrologiako fakultatibo espezialista medikoen lanpostu funtzionala) lotura estatutarioa lortzeko hautaketa probei dagokienez. Zerrenda hori ondorengoek osatuko dute:

I) I. eranskina; destino eskubidea duten langileen behin betiko zerrenda.

II) II. eranskina; hautaketa prozesua gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda.

III) III. eranskina; deialdiaren helburu diren destinoen zerrenda.

Bigarrena.– Deialdiaren oinarri orokorretako 6.2 atalean aurrez ikusitako baldintzak ez betetzeagatik prozesutik kanpo geratu diren izangaien zerrenda onartzea Ebazpen honekin batera agertzen den IV. eranskinaren bidez.

Hirugarrena.– Oinarri orokorretako 10.8.2 atalean xedatutakoaren arabera, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hamar egun balioduneko epean, I. eranskinean agertzen diren izangaiek beren destinoa aukeratu beharko dute. Horretarako, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko web orrian eskuragarri izango duten eskaera orria bete beharko dute.

Txanda irekian destinoa aukeratu duten izangaien artean, lehentasuna izango dute ezintasuna egiaztatu dutenek, beren puntuazioak ematen dien hurrenkeran eta pertsonal horretarako gordetako destinoen kopurua bete arte.

Ez da kontuan hartuko beharrezko dokumentazioa aurkeztu ez duenak edo dokumentazioa aztertu ondoren deialdiko oinarri orokorretan eta espezifikoetan aipatutako baldintzaren bat betetzen ez duenak egindako destino aukeraketa.

Laugarrena.– Era berean, eta 10.8.3 oinarrian ezarritakoa betez, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hamar egun balioduneko epean, I. eranskinean agertzen diren izangaiek ondorengo baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute, prozesuko aurreko uneren batean aurkeztu dituztenek izan ezik:

1.– Dagokion homologazio edo baliozkotze prozesuaren ostean lortutako kategoriako lanpostuetan aritzeko eskatzen den titulazioa, 6.2.c) oinarriak ezarritakoaren arabera.

2.– Hizkuntz eskakizuna derrigorrezkoa den kasuetan.

Hizkuntz eskakizunak meritu izaera duen kasuetan ezin izango da baloratu inolaz ere prozesuko une honetan aurkeztutako ziurtagiria.

Bosgarrena.– I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek oinarri orokorretako 10.7.2 atalean aipatzen den dokumentazioa aurkeztu ez badute ez direlako agertzen oposizioaldia gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda biltzen duen I. eranskinean, amaierako puntuazio ordenaren arabera, lehiaketako eta oposizioko faseetan lortutako puntuazioak bereizita zehaztuz, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, 10 egun balioduneko epea izango dute dokumentazioa aurkezteko. Horretarako, 10.7.3 oinarrian aurrez ikusitakoa betez, dokumentuen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute.

Seigarrena.– Hautaketa prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 11.2 atalean aurrez ikusita dagoena betez, Euskadiko Ordenamendu Sanitarioko Legearen Hirugarren Xedapen Iragankorrean sartutako langileak, langile estatutario finko izaera lortzeko sarbidea duenak, sarbideko modalitate honetan parte hartzen duen destinoa indartuko du eta hartara atxikita geratuko da behin betikoz. Ez da beharrezkoa izango, beraz, hirugarren ebazpenean aurrez ikusitako hautaketa egitea.

Zazpigarrena.– Oinarri orokorretako 14. atalean xedatutakoa betez, interesa duten izangaiek hilabeteko epea izango dute Ebazpen hau argitaratu den hurrengo egunetik hasita, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean gorako helegitea jartzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko martxoaren 27a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko

Giza Baliabideetako zuzendaria,

JOSÉ ANDRÉS BLASCO ALTUNA.

I. ERANSKINA / ANEXO I

DESTINOA LORTZEN DUTEN HAUTAGAIEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
RELACIÓN DEFINITIVA DE ASPIRANTES CON DESTINO
FAK. ESP. NEFROLOGIAKO MEDIKUA / FAC. ESP. MÉDICO NEFROLOGÍA
IREKIA/LIBRE

NAN	IZEN-ABIZENAK	OPOSIZIOA	LEHIAKETA	HE	 GUZTIRA

DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	OPOSICIÓN	CONCURSO	 PL	TOTAL

16031815	García Erauzkin, Gorka	94,5000	74,6000	 2	169,1000

14930529	Ruiz Muñoz, Luis Miguel	95,0000	60,0000	 	155,0000

14254617	Zarraga Larrondo, Sofía	87,0000	55,2000	 	142,2000

16242299	Saracho Rotaeche, Ramón M.ª 	75,0000	60, 0000		135,0000

15953293	Muñoz González, Rosa Inés	88,0000	46, 0500		134,0500

30567199	Aurrecoechea Fernández, M.ª Begoña	86,0000	 47,6000		133,6000

II. ERANSKINA / ANEXO II
DESTINOA LORTZEN EZ DUTEN HAUTAGAIEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
RELACIÓN DEFINITIVA DE ASPIRANTES SIN DESTINO
FAK. ESP. NEFROLOGIAKO MEDIKUA / FAC. ESP. MÉDICO NEFROLOGÍA
IREKIA/LIBRE

NAN	IZEN-ABIZENAK	OPOSIZIOA	LEHIAKETA	HE	 GUZTIRA

DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	OPOSICIÓN	CONCURSO	 PL	TOTAL

22724961	Minguela Pesquera, José Ignacio	85,0000	45, 7000		130,7000

15977478	Olivar Pérez, M.ª Elena	77,0000	44,1500	 	121,1500

15378344	Moina Eguren, Iñigo	69,0000	49,3000		 118,3000

30580246	Muñiz Gómez, M.ª Luisa	73,0000	39,8000	 	112,8000

16045619	Ugarte Arostegui, M.ª Inmaculada	72,0000	 39,8100	1	111,8100

30603456	Jimeno Martín, M.ª Isabel	74,0000	35, 0000		109,0000

30615474	Urbizu Gallardo, José Manuel	71,0000	35, 6000		106,6000

13939152	Castañeda Pérez, Olga	66,0000	20,8000	 	86,8000

III. ERANSKINA / ANEXO III

ESKAINITAKO DESTINOEN ZERRENDA
RELACIÓN DE DESTINOS OFERTADOS
KATEGORIA: FAK. ESP. NEFROLOGIAKO MEDIKUA / CATEGORÍA: FAC. ESP. MEDICO NEFROLOGÍA
LANPOSTU FUNTZIONALA: FAK. ESP. NEFROLOGIAKO MEDIKUA
PUESTO FUNCIONAL: FAC. ESP. MÉDICO NEFROLOGÍA

ZERBITZU ERAKUNDEA	DESTINOA	DESTINO KOP.	 HIZKUNTZ-ESKAKIZ.	DERRIGOR. DATA

ORGANIZACIÓN DE SERVICIOS	DESTINO	N.º DESTINOS	 PERFIL LINGÜÍST.	FECHA PRECEPT.

Basurtuko Ospitalea	Zentrorik gabe	1	2

Hospital Basurto	Sin centros	1	2

Gurutzetako Ospitalea	Zentrorik gabe	2	2

Hospital Cruces	Sin centros	2	2

Galdakaoko Ospitalea	Zentrorik gabe	1	2

Hospital Galdakao	Sin centros	1	2

Santiago Ospitalea	Zentrorik gabe	1	2

Hospital Santiago	Sin centros	1	2

Zumarragako Ospitalea	Zentrorik gabe	1	2

Hospital Zumarraga	SIN centros	1	2


Azterketa dokumentala