Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2008ko apirilaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
2524

339/2008 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, oposizioaldia barne promozioaren bidez gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda —amaierako puntuazio ordenaren arabera— Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen duena. Zerrenda hori, euren destinoa Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko ospitaletako urgentzietan duten fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko analista klinikoen kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko oposizioaldia gainditu dutenena da.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 19ko 1181/2006 Ebazpenaren bidez egin zen medikuen kategorian lotura estatutarioa lortzeko hautaketa proben deialdia. Aipatu kategoria Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko Ospitaletako Urgentziak izango dira. Aipatutako Ebazpena 2006ko azaroaren 9ko EHAAn —214. zenbakikoan— argitaratu zen.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak. Oinarri orokor horiek 2006ko urriaren 24ko EHAAn —203. zenbakikoan— argitaratu ziren.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren abenduaren 28ko 1423/2007 Ebazpenaren bidez, oposizioaldian gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda —amaierako puntuazio ordenaren arabera— Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindu zen. Zerrenda hori, euren destinoa Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko ospitaletako urgentzietan duten fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko medikuen kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze proben lehiaketa- eta oposizio-faseetan lortutako puntuazioak bereiztuz argitaratuko da.

Hautaketa prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 10.8 atalean aurrez ikusita dagoena betez, kalifikazio epaimahaiak oposizioaldia barne promozioaren bidez gainditu dutenen hautaketaren behin betiko zerrenda onartu ostean, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariak zerrenda EHAAn argitaratzeko aginduko du.

Hautaketa prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 8. atalean xedatutakoa betez, txanda horretan parte hartzeko baldintzak betetzen ez dituzten eta oposizioaldia gainditu duten izangaiak txanda irekiaren bidezko hautagaien behin betiko zerrenda biltzen duen Ebazpenean agertuko dira.

Postua modu eragingarrian hartzea baldintzatzen duten deialdiko oinarri orokorretan xedatutakoa betetze aldera, beharrezkoa da errekonozimendu medikoa aurkeztea lan hori modu normalean betetzeko beharrezkoa den gaitasun psikofisikoa egiaztatzeko. Horretarako, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak hitzordua emango die I. eranskinean agertzen diren izangaiei, azterketa medikoa egin dezaten.

Era berean, 2006ko hautaketa prozesuetako hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko Koordinazio Batzordeak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan martxoan egindako Lan Eskaintza Publikoaren deialdietan hizkuntz eskakizuna gainditu zuten izangaien zerrenda behin betiko egitea eta atxikitako eranskinetan argitaratzea onartu du. Aipatutako zerrenda fakultatibo mediko eta teknikoen lanpostu funtzionaleko medikuen kategoriakoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuetako ospitaletako urgentziak dituzte.

Lan Eskaintza Publikoaren prozesuan, baldintza edo merezimendu gisa baloratzeko, izangaiek aurkeztu zituzten euskararen ezagutzari dagozkion ziurtagiriak edo hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko dokumentuak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko hizkuntz eskakizunen Erregistro nagusian sartuko dira, Ente Publikoko postuak betetzeko prozesuen eta beste deialdi batzuen garapena eta kudeaketa ahalbidetzeko, hala nola, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Euskara Planarena. Helburu horrekin berarekin, datuak beste administrazio publiko batzuei laga ahal izango dizkio. Interesdunek izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak aurrez ikusitako datuetara sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta horien aurka egiteko eskubideak bete ahal izango dituzte.

Azaldutako guztiaren arabera eta indarrean dagoen legerian pertsonalaren arloan esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Barne promozioaren bidez, oposizioaldia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda EHAAn argitaratzeko agintzea, amaierako puntuazio ordenaren arabera, fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko medikuen kategorian lotura estatutarioa lortzeko hautaketa probei dagokienez. Aipatutako kategoriek Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko ospitaletako urgentziak dituzte destino. Zerrenda hori ondorengoek osatuko dute:

I) I. eranskina; destino eskubidea duten langileen behin betiko zerrenda.

II) II. eranskina; hautaketa prozesua gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda.

III) III. eranskina; deialdiaren helburu diren destinoen zerrenda.

Bigarrena.– Deialdiaren oinarri orokorretako 6.2 atalean aurrez ikusitako baldintzak ez betetzeagatik prozesutik kanpo geratu diren izangaien zerrenda onartzea Ebazpen honekin batera agertzen den IV. eranskinaren bidez.

Hirugarrena.– Oinarri orokorretako 10.8.1. atalean xedatutakoaren arabera, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hamar egun balioduneko epean, I. eranskinean agertzen diren izangaiek beren destinoa aukeratu beharko dute. Horretarako, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko web orrian eskuragarri izango duten eskaera orria bete beharko dute.

Ez da kontuan hartuko beharrezko dokumentazioa aurkeztu ez duenak edo dokumentazioa aztertu ondoren deialdiko oinarri orokorretan eta espezifikoetan aipatutako baldintzaren bat ez duela betetzen ondorioztatu denak egindako destino aukeraketa.

Laugarrena.– Era berean, eta 10.8.3 oinarrian ezarritakoa betez, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hamar egun balioduneko epean, I. eranskinean agertzen diren izangaiek ondorengo baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute, prozesuko aurreko uneren batean aurkeztu dituztenek izan ezik:

1.– Dagokion homologazio edo baliozkotze prozesuaren ostean lortutako kategoriako lanpostuetan aritzeko eskatzen den titulazioa, 6.2.c) oinarriak ezarritakoaren arabera.

2.– Hizkuntz eskakizuna derrigorrezkoa den kasuetan.

Hizkuntz eskakizunak meritu izaera duen kasuetan ezin izango da baloratu inolaz ere prozesuko une honetan aurkeztutako ziurtagiria.

Bosgarrena.– I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek oinarri orokorretako 10.7.2 atalean aipatzen den dokumentazioa aurkeztu ez badute —ez direlako agertzen oposizioaldia gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda biltzen duen I. eranskinean amaierako puntuazio ordenaren arabera, eta lehiaketako eta oposizioko faseetan lortutako puntuazioak bereiztuta, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, 10 egun balioduneko epea izango dute dokumentazioa aurkezteko. Horretarako, 10.7.3 oinarrian aurrez ikusitakoa betez, dokumentuen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute.

Seigarrena.– Oinarri orokorretako 14. atalean xedatutakoa betez, interesa duten izangaiek hilabeteko epea izango dute Ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean gorako helegitea jartzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko martxoaren 14a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko

Giza Baliabideetako zuzendaria,

JOSÉ ANDRÉS BLASCO ALTUNA.

I. ERANSKINA / ANEXO I
DESTINOA LORTZEN DUTEN HAUTAGAIEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
RELACIÓN DEFINITIVA DE ASPIRANTES CON DESTINO
FAK. ESP. OSPITALEKO LARRIALDIETAKO MEDIKUA
FAC. ESP. MÉDICO URGENCIAS HOSPITALARIAS
BARNE SUSTAPENA / PROMOCIÓN INTERNA

NAN	IZEN-ABIZENAK	OPOSIZIOA	LEHIAKETA	HE	 GUZTIRA

DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	OPOSICIÓN	CONCURSO	 PL	TOTAL

14933528	Alonso Blas, Juan Carlos	75,6250	60, 0000		135,6250

14924420	Alcodori Berry, M.ª Rosario	66,6250	55, 6000		122,2250

15921191	Abecia Valencia, Jesús Jacinto	64,6250	55, 8750		120,5000

11918748	Camino Buey, Jesús	70,3750	31,4750		 101,8500

III. ERANSKINA / ANEXO III
ESKAINITAKO DESTINOEN ZERRENDA
RELACIÓN DE DESTINOS OFERTADOS
KATEGORIA: FAK. ESP. OSPITALEKO LARRIALDIETAKO MEDIKUA
CATEGORÍA: FAC. ESP. MÉDICO URGENCIAS HOSPITALARIAS
LANPOSTU FUNTZIONALA: FAK. ESP. OSPITALEKO LARRIALDIETAKO MEDIKUA
PUESTO FUNCIONAL: FAC. ESP. MÉDICO URGENCIAS HOSPITALARIAS

ZERBITZU ERAKUNDEA	DESTINOA	DESTINO KOP.	HIZKUNTZ-ESKAKIZ.	DERRIGOR. DATA

ORGANIZACIÓN DE SERVICIOS	DESTINO	N.º DESTINOS	 PERFIL LINGÜÍST.	FECHA PRECEPT.

Deba Garaiko Ospitalea	Zentrorik gabe	1	2

Hospital Alto Deba	Sin centros

Deba Garaiko Ospitalea	Zentrorik gabe	1	2	 2008-06-01

Hospital Alto Deba	Sin centros			 01-06-2008

Basurtuko Ospitalea	Zentrorik gabe	7	2

Hospital Basurto	Sin centros

Bidasoako Ospitalea	Zentrorik gabe	5	2

Hospital Bidasoa	Sin centros

Bidasoako Ospitalea	Zentrorik gabe	1	2	 2008-06-01

Hospital Bidasoa	Sin centros			01-06-2008

Gurutzetako Ospitalea	Zentrorik gabe	2	2

Hospital Cruces	Sin centros

Donostia Ospitalea	Zentrorik gabe	9	2

Hospital Donostia	Sin centros

Donostia Ospitalea	Zentrorik gabe	1	2	 2005-06-01

Hospital Donostia	Sin centros			01-06-2005

Donostia Ospitalea	Zentrorik gabe	1	2	 2007-06-01

Hospital Donostia	Sin centros			01-06-2007

ZERBITZU ERAKUNDEA	DESTINOA	DESTINO KOP.	 HIZKUNTZ-ESKAKIZ.	DERRIGOR. DATA

ORGANIZACIÓN DE SERVICIOS	DESTINO	N.º DESTINOS	 PERFIL LINGÜÍST.	FECHA PRECEPT.

Galdakaoko Ospitalea	Zentrorik gabe	4	2

Hospital Galdakao	Sin centros

Mendaroko Ospitalea	Zentrorik gabe	1	2

Hospital Mendaro	Sin centros

San Eloy Ospitalea	Zentrorik gabe	3	2

Hospital San Eloy	Sin centros

San Eloy Ospitalea	Zentrorik gabe	1	2	 2008-06-01

Hospital San Eloy	Sin centros			01-06-2008

Santiago Ospitalea	Zentrorik gabe	2	2

Hospital Santiago	Sin centros

Santiago Ospitalea	Zentrorik gabe	1	2	 2005-06-01

Hospital Santiago	Sin centros			01-06-2005

Txagorritxu Ospitalea	Zentrorik gabe	6	2

Hospital Txagorritxu	Sin centros

Zumarragako Ospitalea	Zentrorik gabe	1	2

Hospital Zumarraga	Sin centros


Azterketa dokumentala