Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2008ko apirilaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
2523

EBAZPENA, 2008ko apirilaren 7koa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, dagokion lan-kontratua sinatzeko helburuarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomiadunetan, peoi kategorian aritzeko lan-kontratuko langile finko motako plaza bat betetzeko hautaketa-prozesuan hautatu den izangaiaren izena, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari aurkezteko dena. Aipaturiko plaza Eibarko Hezkuntza Esparruari atxikitakoa da, hain zuzen.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko apirilaren 20ko Aginduak (EHAA, 2007ko maiatzaren 11koa), Euskal Autonomia Erkidegoan eta bere erakunde autonomiadunetan ariko diren lan-kontratuko zazpi langile finkoren lanpostuak (Eibarko Hezkuntza Esparruari atxikiak) betetzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egin zuen.

Deialdiko oinarrien 8.2, 8.3 eta 8.4 ataletan ezarritakoa betez, 2008ko martxoaren 12ko EHAAn argitaratu zen onartuen behin-betiko zerrenda. Peoi kategorian, zerrenda hau hautatuen behin-betiko zerrenda da, era berean.

Deialdiko oinarrien 9. atalean ezarritakoaren arabera, egutegiko hogei (20) eguneko epea ezarri zen hautaturiko langileak 9.1.1. atalean zehaztutako agiriak aurkez zitzan. Aurkeztu diren agiriak aztertu ondoren, deialdiko oinarrien 10. atalaren arabera, dagokion lan-kontratua sinatzeko, Ebazpen honen bidez Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari aurkezten zaio hautaketa-prozesuan hautatua izan dena eta eskatutako agiriak epe barruan aurkeztu duenaren izena. Halaber, lan-kontratuak sinatzeko baldintzak ezartzen dira.

Horiek horrela, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Hautatutako izangaiaren izena.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari aurkezten zaio dagokion lan-kontratua sinatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomiadunetan, peoi kategorian aritzeko lan-kontratuko langile finko motako plaza bat betetzeko hautaketa-prozesuan hautatu den izangaiaren izena. Aipaturiko plaza Eibarko Hezkuntza Esparruari atxikitakoa da, hain zuzen, eta eranskinean jasota dago.

Bigarrena.– Kontratua sinatzea.

1.– Hautaturiko izangaiak 2008ko maiatzaren 5ean dagokion lan-kontratua sinatu beharko du.

2.– Kontratua Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Funtzio Publikoaren Zuzendaritzan sinatuko da, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1 zenbakiko egoitzan, hain zuzen.

3.– Hautatutako izangaiak aipatutako Zuzendaritzan bertaratu beharko du eta berak eta ez beste inork sinatu beharko du dagokion kontratua.

Kontratua sinatzeko garaian hautatu dena azaldu ez izana zuritzeko moduko ziorik balego, langilearen izenean beste norbaitek sinatu ahalko luke, baldin eta honako bide hauetako baten bidez baimenduta balego:

a) Ordezkariari dagokion lan-kontratua sinatzeko berariazko baimena eman diezaion notario-ahalordea.

b) Funtzio Publikoaren Zuzendaritzako funtzionario publiko baten aurrean aldez aurretik berariaz emandako baimena, non hautatutako izangaiak eta kontratua sinatzeko baimena izango duenak funtzionario publikoari aurkeztu eta gero dagokien baimena sinatzen duten.

4.– Sinatzeko garaian izangaiak honako agiriok aurkeztu behar ditu:

a) Gizarte Segurantzaren txartela.

b) Banketxeko kontu zenbaki bat ordainsariak sartu ahal izateko.

5.– Lanean hasi behar duen egunean, izangaia egoera hauetako batean badago, hau da, administrazio egoera jakin batean deklaratua izateko eskubidea badu edo lanpostua hartzea modu eraginkorrean oztopatzen dion lizentzia edo baimena onartzen zaion egoeran badago, behar den eskaera aurkeztu beharko du Funtzio Publikoaren Zuzendaritzan, lan-kontratua sinatzeko eguna baino lehen.

Hirugarrena.– Kontratua sinatzeko epea luzatzea.

Kontratua sinatzeko epea, 2. atalean adierazitakoa, izangaiak epe horren barruan hala eskatzen badu luza daiteke baldin eta justifikatzeko moduko ziorik balego.

Laugarrena.– Kontratua sinatu ez izanaren ondorioak.

Ezarritako epearen barruan, ezinbesteko kasuak izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez bada galdu egingo ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko lan-kontratuko langile finko izateko eskubide guztiak, deialdiaren ondoriozkoak direnak.

Horrelakoa gertatuko balitz, epaimahaiak hurrengo izangaiaren aldeko kontratazio-proposamen osagarria egingo du, betiere hautaketa-prozesua gainditu dutenen behin betiko zerrendako puntuazio-hurrenkeraren arabera. Horretarako, bete gabe geratu diren plaza beste izangai hautatutako ditu epaimahaiak.

Bosgarrena.– Lanean hasteko garaia eta probaldia.

a) Lanean hasteko eguna 2008ko maiatzaren 5ean izango da.

b) Hitzarmenean, hamabost eguneko (15) probaldia bete beharra egongo da agindurik, hitzarmena izenpetu behar duenak Eibarko Hezkuntza Esparruan eginkizun berberak betetzen aritu izan bada izan ezik. Probaldi horretan, oinarrien 11. atalean ezarritakoaren arabera, peoi kategorian honako gaitasun edo alderdi hauek ebaluatuko dira, aipatutako atalean ezarritakoaren ebaluazioaren arabera: produktibitatea, kalitatea eta eraginkortasuna (ahalegina).

c) Hautatuetako batek probaldia gainditzen ez badu, epaimahaiak hurrengo izangaiaren aldeko kontratazio-proposamen osagarria egingo du, betiere hautaketa-prozesua gainditu dutenen behin betiko zerrendako puntuazio-hurrenkeraren arabera. Horretarako, bete gabe geratu diren plaza beste izangai hautatutako ditu epaimahaiak.

d) Probaldia gainditu ondoren, izangaia lan-kontratuko langile finko bihurtuko da Eibarko Hezkuntza Esparruko plantillan.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa Funtzio Publikoaren sailburuordeari ipini ahal izango zaio hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 7a.

Funtzio Publikoaren zuzendaria,

FERNANDO TOÑA GUENAGA.

ERANSKINA

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere Erakunde Autonomiadunetan, peoi kategorian aritzeko lan-kontratuko langile finko motako plaza bat (Eibarko hezkuntza esparruari atxikitakoa) betetzeko hautaketa-prozesuan hautatu den izangaiaren izena

Kategoria:	Peoia

NAN:	15956535-D

Izen-abizenak:	Jagoba Fernandez Martinez


Azterketa dokumentala