Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2008ko urtarrilaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Irungo Udala
498

IRAGARKIA, Alkatetzaren 2007ko abenduaren 19ko 3729 zenbakiko Ebazpenari buruzkoa.

Alkatetzaren 2007ko abenduaren 19ko 3729 zenbakiko Ebazpenaren bidez, zera erabaki zen:

"1.– 6.2.06 Txenperenea eremuko Sektorizazio Plana formulatzea.

2.– Hiritarren parte-hartzearen prozesua definitzea honako termino hauetan:

a) Sektorizazio Planaren Aurrerakinaren edukia bi hilabetez jendaurrean jartzea Kostorbe eraikineko Hiri Garapen eta Etxebizitza Arloko bulegoetan (Iparralde ibilbidea z/g). erakusketa zabalik egongo da bulego ordutegian.

b) Proposamena Udalaren web orriaren bidez zabaltzea, Aurrerakina-dokumentuaren jendaurrean jartzearekin batera. Era berean, udalaren aldizkarian argitaratuko da.

c) Orobat, Sektorizazio Planaren Proiektuaren hasierako onestearen ondoren, dokumentuaren edukia hilabeteko epean jarriko da jendaurreko informazio gisa. Interesatuta dauden hiritarrek kontsultatu ahalko dute dokumentua Hiri Garapen eta Etxebizitza Arloko bulegoetan, bulego ordutegian.

d) Halaber, aurretiko hitzordu-eskaeraren bidez jende ororentzako saioak egin ahalko dira, Aurrerakinaren edukia, edo, hala dagokionean, Hasierako Onespen dokumentuaren edukia azaltzeko. Saio horiek Kostorbeko bulegoetan egingo dira.

e) Azkenik, antolamendu-proposamena jakinaraziko zaie zuzenean kaltetuta izan daitezkeen etxebizitzen eskubide-titularrei (ohiko etxebizitza dutenak); horretarako, era indibidualizatuan bidaliko zaie azalpen-eskutitz bat.

3.– Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko organoei eskatzea Lurzoruaren 2/2006 Legearen 90. artikuluak azaltzen duen informazio, zeina, gehienez ere, bi hilabeteko epean emango baita.

Halaber, aipatutako epe horretan, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio bateratuko ebaluazio-prozedurari dagokion 2007ko urriaren 29ko Ingurumeneko Sailburuordetzaren Ebazpenean aipatzen diren administrazio publikoak kontsultatuko dira.

4.– Jendaurrean jartzea Aurrerakinaren Dokumentua eta Ingurumen-inpaktuaren azterketa, iragarkiak argitaratuz Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Diario Vascon, bi hilabeteko epean, azken argitalpenetik aurrera kontatuta, iradokizunak eta alternatibak aurkeztu ahal izateko.

5.– Aurrerakina ondoko udaletara bidaltzea, jakinaren gainean jartzeko.

6.– Ingurumen Sailburuordetzari Ingurumen Inpaktuaren Aurretiko Txostena eskatzea.”

Eta hau argitaratzen da arau hauetan ezarritakoa betetzeko: apirilaren 28ko 9/2006 Legearen 10. artikulua, plan eta programa jakin batzuek ingurumenari eragindako ondorioen ebaluazioari buruzkoa; uztailaren 22ko 183/2003 Dekretua, ingurumenaren gaineko baterako ebaluazio-prozedura arautzen duena; eta Lurzoruaren eta Hirigintzaren 2/2006 Legearen 90. artikulua.

Irun, 2008ko urtarrilaren 9a.

Alkatearen delegazioz.

Hirigintzako teknikaria,

M.ª LUISA FERRANDO FOS.


Azterketa dokumentala