Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2008ko urtarrilaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
497

IRAGARKIA, behean aipatzen diren zigor-espedienteetan Arrantza eta Akuikultura zuzendariak emandako ebazpenak jakinarazteko. Espediente horiek Itsas-arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legea ustez urratzeagatik hasi dira.

Ebazpen horiek interesatuei jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela eta, jendaurrera azaltzen da iragarki hau, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluek diotena betetzeko. Administrazioko bidea amaitzen ez duten ebazpen horien aurka gorako errekurtsoa aurkez diezaiokete interesatuek Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Ebazpen honen jakinarazpena hilaren lehenengo eta 15. egunaren bitartean egiten bada, ordainketa-epea jakinarazpen-egunean hasi eta hurrengo hilaren 5. egunean amaituko da; azken hori jaieguna izanez gero, hurrengo egun baliodunean. Aitzitik, jakinarazpena hilaren 16. eta azken egunaren artean egiten bada, epea jakinarazpen-egunean hasi eta hurrengo hilaren 20an amaituko da; azken hori jaieguna izanez gero, hurrengo egun baliodunean.

Titularraren izena, zehapen-espedientearen zenbakia eta "arrantza-zehapena" kontzeptua adierazi behar dira diru-sarrera egiten denean, honako banketxe eta kontu korronte honetan:

Banco Bilbao Vizcaya Argentaria

Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintza Nagusia

K/K-zk.: 01825685070000226271

Adierazitako borondatezko epean ordaintzen ez bada zehapena, ondarearekiko premiamendua erabiliko da ordainarazteko, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1. artikuluak ezarri duenaren arabera.

Izen-abizenak Esp. zk. Ebazpenaren eguna Zehapenak Urratutako art.

Nombre y apellidos N.º exp. Fecha resolución Sanciones Art. infracción

Ruiz Toledo, Jorge PM 33b/07 2007-11-28 301 euro 212/2000 D, 8. eta 9. art.

28-11-2007 301 euros Art. 8 y 9 D 212/2000

Arteche Aramburu, Iñaki PM 112/07 2007/11/26 301 euro 212/2000 D, 8. art.

26-11-2007 301 euros Art. 8 D 212/2000

Vitoria-Gasteiz, 2007ko abenduaren 18a.

Arrantza eta Akuikultura zuzendaria,

JOSU SANTIAGO BURRUTXAGA.


Azterketa dokumentala