Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2008ko urtarrilaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
496

IRAGARKIA, 667/07 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketen hirugarrenentzako deia.

Interesa izan dezaketen guztiei hau jakinarazten zaie: Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2. zenbakiko Epaitegian, M. Isabel Perteagudo Sotek, prozedura laburtuaren bidez, 667/07 administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu du, Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2007ko uztailaren 12ko Erabakiaren aurka, erabaki horren bidez ezetsi baitzen Osakidetzako zuzendari nagusiaren urriaren 6ko 1134/06 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Izan ere, ebazpen horren bidez onartu ziren lan-harreman estatutario finkoa lortzeko hautatze-prozesuaren oinarri espezifikoak Gizarte langilearen kategorian, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa izango duten Erdi mailako Teknikarien lanbide-taldean.

Beraz, interesa izan dezaketen beste guztiei aurreko guztia jakinarazten zaie eta iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita bederatzi eguneko epea izango dute auzibideetan aurkeztu eta sartzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urtarrilaren 7a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala