Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2008ko urtarrilaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
491

LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Vitoria-Gasteizko Txagorritxu Ospitalea tenperatura baxuko esterilizatzailez hornitzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, Txagorritxu Ospitalea, Jose Atxotegi kalea z/g, 01009 Vitoria-Gasteiz. Telefonoa: 945 00 70 93. Telefaxa: 945 00 70 87.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Administrazio Kontratazioko Atala.

c) Espedientearen zenbakia: G/130/20/0/1761/ O131/0000/122007.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: tenperatura baxuko esterilizatzailea eskuratzea.

b) Loteak: ikus plegua.

c) Gauzatzeko lekua: Txagorritxu Ospitalea (Vitoria-Gasteiz).

d) Gauzatzeko epea: esleitutako materiala arauz jaso arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 63.000,00 euro.

5.– Behin-behineko fidantza: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea; b) Helbidea; c) Herria eta posta-kodea; d) Telefonoa; e) Telefaxa: ikus 1. puntua; f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitu baino 6 egun lehenago.

7.– Kontratistaren betebeharrak. Ondoko agiriak aurkeztu beharko ditu: ikusi oinarriak ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa (laginak…) egiaztatzen duten agiriak zein diren jakiteko.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2008ko otsailaren 8a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan eskatutakoak.

c) Aurkezteko lekua: Txagorritxu Ospitaleko Administrazio Kontratazioko Unitatea, Jose Atxotegi kalea, z.g., 01009 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: hiru hilabete, eskaintzak jendaurrean irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ikus plegua.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea; b) Helbidea; c) Herria: ikus 1. puntua; d) Eguna: 2008ko otsailaren 18a (baldin eta Herri Administrazioen Kontratuen Erregelamendu Orokorreko 80.4 artikuluan xedatutakoa aplikatzeagatik atzeratzen ez bada), e) Ordua: 10:30ak.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.osakidetza-svs.org.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko abenduaren 27a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JESÚS ESCAURIAZA OTÍN.


Azterketa dokumentala