Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2008ko urtarrilaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
490

EDIKTUA, 1245/07 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: desahuziorako hitzezko judizioa. 1245/07.

Alderdi demandatzailea: Eugenio Hierro Argandoña.

Alderdi demandatua: Miren Loinaz Fernández Goitia.

Gaia: desahuzioari buruzko hitzezko judizioa.

Aipatu judizioaren gainean alderdi demandatuari zedula bat entregatzea erabaki da. Hau dio hitzez hitz:

ZITAZIO ZEDULA

Epatzeko agintzen duen auzitegia: Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.

Erabakiaren gaia: goian aipatutakoa.

Nor zitatzen den: Miren Loinaz Fernández Goitia, alderdi demandatua.

Helbidea: Blas de Otero kalea, 17 zk., 01010.

Zitazioaren xedea: judizioko bistara joatea; eta, aurkako alderdiak hala eskatzen badu eta epaileak onartzen badu, alderdi hark egiten dizkion galderak erantzutea (demandaren eta aurkeztutako dokumentuen kopiak eransten dira).

Non azaldu behar den: epaitegi honetako egoitzan (Gasteiz hiribidea, 18, 3. solairua – 01008 PK, 8. judizio-aretoa).

Zein egun eta ordutan azaldu behar den: 2008ko otsailaren 7an, 9:30etan.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

1.– Ikustaldira azaltzen ez bazara, desahuzioa deklaratuko da, beste izapiderik egin barik (Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legea —PZLb—, 440.3. artikulua).

Desahuzioa bertan behera utz daiteke, baldin eta demandan erreklamatutako zenbatekoak eta horiek ordaintzerakoan zor dituzunak ikustaldia egin baino lehen auzi-jartzaileari ordaintzen badizkiozu edo auzitegian horren esku uzten badituzu (Banesto Taldearen 0004-0000-03-1245-07 kontu zenbakia; Banco Español de Crédito) edo gauza bera notario bidez egiten baduzu (PZLb, 22.4 eta 440.3 artikuluak).

2.– Bistara zu zeu agertzen ez bazara, alderdi demandatzaileak zure deklarazioa eskatzen badu eta onartzen bada, onartutzat jo ahal izango dira egin zaizun galdeketako egitateak, zeuretzat guztiz kaltegarriak direnak (PZLb, 304. eta 440. artikuluak).

3.– Erabili nahi dituzun frogak eraman beharko dituzu ikustaldira (PZLb, 440.1 artikulua).

4.– Zitazioaren hurrengo hiru eguneko epearen barruan, zuk zeuk aurkeztu ezin dituzun pertsonak epaitegi honi jakinarazi beharko dizkiozu, epaitegiak zitazioa egin diezaien eta horrela, ikustaldian azal daitezen, bai lekuko edo peritu gisa, bai zure deklarazioko egitateen berri duten pertsona legez.

Zitazioa egin ahal izateko, zitazioa egin behar zaien pertsonen xehetasunak eta inguruabarrak eman beharko dituzu.

Goragoko ohartarazpena gorabehera, baliatu nahi dituzun frogekin ikustaldian azaltzeko betebeharra errazteko, laguntzeko eska diezaiokezu epaitegiari, baldin eta PZLb-ko 381. artikuluko agiri bidezko froga bat edo lekuko bidezko froga bat —zuzenean aurkeztu ezin duzuna— proposatu nahi baduzu. Horretarako, ordea, beharrezkoa izango da eskabidea behar adinako aurrerapenaz egitea, ikustaldiaren egunean dokumentua eskuragarri egon dadin. Frogaren egokitasunaren arabera batuko zaio prozesuari.

5.– Jakinarazten zaizu auzitegi honetan jarduteko legez gaitutako prokuradore baten bitartez eta abokatu batek lagunduta azaldu beharko duzula judizioan (PZLb, 23. eta 31. artikuluak).

6.– Abokatua eta/edo prokuradorea aukeratzeko baliabide nahikorik ez baduzu, doako laguntza juridikorako eskubidea aitortzeko eska dezakezu, bai eta behin-behingoz abokatu bat eta prokuradore bat izendatzeko ere. Hala ere, doako laguntza juridikorako eskubidea ukatzen bazaizu, ordaindu egin beharko dituzu horien lansariak eta eskubideak (PZLb, 33.3 artikulua).

Ondorio horietarako, epaitegiko idazkaritzan azaldu beharko duzu aipatu eskabidea egiteko, zazpi egun balioduneko apean, zitazio egunaren biharamunetik aurrera, eta ohartarazten zaizu epe horretan azaltzen ez bazara, autoen izapideak eta zehaztutako datak ez direla bertan behera utziko.

7.– Prozesua bideratzen ari den bitartean bizilekuz aldatuz gero, auzitegi honi jakinarazi beharko diozu (PZLb, 155.5 artikuluko lehenengo paragrafoa).

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urtarrilaren 3a.

IDAZKARI JUDIZIALA.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua zein den ez dakigunez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, epaileak, 2008ko urtarrilaren 3ko Probidentziaren bitartez, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi du, Miren Loinaz Fernández Goitiari zitazioa egiteko eginbidea gauzatzeko, hain justu ere.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urtarrilaren 3a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala