Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2008ko urtarrilaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Irungo Instrukzioko 2 Zenbakiko Epaitegia
489

EDIKTUA, 7/07 zenbakiko falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Mónica Prieto Ruiz de Gaunak, Irungo (Gipuzkoa) Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik,

FEDE ETA TESTIGANTZA EMATEN DUT:

7/07 falta-judizioaren gainean epaia eman da. Hauek dira idazpurua eta epaitza:

25/07 EPAIA

Irun, bi mila eta zazpiko uztailaren hemeretzia.

Nik, Almudena Ovejero Santamaríak, ikusi ditut diru-zenbatekoa erreklamatzeko 7/07 falta judizioari dagozkion autoak. Judizio horretako alderdi demandatzailea Juan Ignacio Campo Requejo da, Pedro Maria Arraiza prokuradoreak ordezkatuta eta José Manuel Campo letraduak lagunduta, eta alderdi demandatua, berriz, Christophe Quere. Epai hau eman dut:

EPAITZA

Kondenatu egiten dut Christophe Quere, mehatxu falta baten egile denez, hogei egunez eguneko hiru euroko isuna ordaintzera.

Erantzukizun zibilagatik ez da inolako diru-zigorrik ezartzen.

Kostuak egonez gero, hala ere, kondenatuak ordainduko ditu.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta Ministerio Fiskalari.

Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, epaitegi honetan, bost eguneko epearen barruan.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jasota gera dadin, eta, gaur egun helbide ezagunik ez duen Christophe Quereri epaia jakinarazteko balio dezan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut idazki hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta zortziko urtarrilaren bostean.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala