Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2008ko urtarrilaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Irungo Instrukzioko 2 Zenbakiko Epaitegia
488

EDIKTUA, 77/06 zenbakiko prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Mónica Prieto Ruiz de Gaunak, Irungo (Gipuzkoa) Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik,

FEDE ETA TESTIGANTZA EMATEN DUT:

77/06 falta-judizioan epaia eman da eta honakoak dira bere idazpuru eta epaitza:

141/06 EPAIA

Irun, bi mila eta seiko abenduaren hamabosta.

Ondarearen aurkako ustezko falta bat dela-eta, epaitegi honetan bideratutako 77/06 zenbakiko falta-judizio azkarrari doazkion Autoak ikusi ditut nik, Almudena Ovejero Santamaríak. Judizio horretan María Da Costa Marques izan da alderdi salatzailea, eta Marliane Cristina Durans, alderdi salatua. Eta honako epaia ematen dut:

EPAITZA

Kausa honetan, ondarearen aurkako falta baten salaketapean izan da Marliane Cristina Durans; bada, falta horretatik absolbitu egiten dut andre hori.

Ez dira kostuak ezartzen.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta Ministerio Fiskalari.

Epai honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke epaitegi honetan, bost eguneko epearen barruan.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jasota gera dadin, eta, gaur egun helbide ezagunik ez duen Marliane Cristina Duransi epaia jakinarazteko balio dezan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut idazki hau, Irunen, bi mila eta zortziko urtarrilaren bostean.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala