Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2008ko urtarrilaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Irungo Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
487

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 206/06 prozeduraren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia (Gipuzkoa).

Judizioa: adostasunik gabeko 206/06 dibortzioa.

Demandatzailea: Alejandro Santos Mateo.

Abokatua: Lusa Sobrón, Miguel Ángel.

Prokuradorea: Emma Guerrero Azañedo.

Demandatua: Khadija El Allouchi Margoul.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da, zeinaren xedapenak/epaitza honako hau baita:

65-07 EPAIA

Nik, M.ª José Eceiza Yarzak, Irungo Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, ikusi ditut adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 206/07 autoak. Auto horiek epaitegi honetan burutu dira eta ondoko hauek izan dira alderdiak: batetik, auzi-jartzailea, Alejandro Santos Mateo, Enma Guerrero prokuradoreak ordezkatuta eta Miguel Ángel Luja abokatuak defendatuta; eta bestetik, alderdi demandatua, Khadija El Allouchi Margoul, auzi-ihesean dagoena.

EPAITZA

Baietsi egin dut Alejandro Santos Matearen izenean eta ordez Khadija El Allouchi Margoul-en aurka jarri den demanda; horregatik, honako hau erabaki dut:

a) Aurreko paragrafoan adierazitako ezkontideen dibortzioa.

b) Aitari ematea alaba txikiaren zaintza eta babesa.

c) Bisitak egiteko eskubidea: bi asteburutik behin egon ahal izango da ama bere alabarekin, ostiraleko 20:00etatik igandeko 20:00etara. Aste Santuko oporretan, urtea bakoitia denean, eskola-oporretako lehendabiziko astean egon ahal izango da alabarekin; urtea bikoitia denean, berriz, oporretako bigarren astean. Udako oporretan, urtea bakoitia denean, uztail osoan zehar egon ahal izango da alabarekin; urtea bikoitia denean, berriz, abuztu osoan zehar. Gabonetako oporretan, urtea bakoitia denean, abenduaren 24ko 20:00etatik abenduaren 31ko 20:00etara egongo da amarekin alaba; urtea bikoitia denean, berriz, abenduaren 31ko 20:00etatik urtarrilaren 6ko 20:00etara.

d) Amak hilero 75 euro ordainduko ditu alabaren mantenurako. Zenbateko hori urtero handituko da, kontsumo-prezioen indizean dauden aldaketen arabera.

e) Ezkontideen artean ondasun zatigarririk ez dagoela deklaratzen da.

Ez da kosturik ezartzen.

Aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Jakinaraz bekie ebazpen hau dagokien erregistro zibilei erregistro-ondorio bidezkoetarako.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Shakira Santos El Allouchi demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen honen aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Irun (Gipuzkoa), 2007ko abenduaren 14a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala