Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2008ko urtarrilaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Getxoko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
486

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko burututako 94/03 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Prozedura horretan ebazpena hartu da. Hau dio hitzez hitz:

EPAIA

Epailea: Ignacio de la Mata Barranco.

Lekua: Getxo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta zazpiko azaroaren bia.

Alderdi demandatzailea: Juan Segundo Hernández Monasterio.

Abokatua: Galarreta.

Prokuradorea: Cristina Smith Apalategui.

Alderdi demandatua: Purificación Bejarano Gómez, Fernando Muñoz Silió eta Fernando García del Pinar.

Abokatua: Pleguezuelos.

Prokuradorea:

Judizioaren gaia: deuseztasun deklarazioa.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Prokuradore Smithek, Juan Segundo Hernández Monasterioren izenean eta ordez, adierazpen-judizio arrunteko demanda aurkeztu zuen Fernando García del Pinar, Purificación Bejarano Gómez eta Fernando Muñoz Silióren aurka. Aplikagarritzat jotzen zituen zuzenbidezko egitateen eta oinarrien araberako alegazioak aintzat hartuz, epaia emateko erregua egiten zen, zeinak honako xedatzen duen:

1.– 1992ko irailaren 15ean hipoteka eskritura izenpetu zuten, Bilboko notario Antonio José Martínez Lozanoren aurrean, alde batetik, Fernando García del Pinar-ek, eta bestetik, Purificación Bejarano Gómezek eta Fernando Muñoz Siliók. Deklara bedi deuseza eta inexistentea eskritura horretan aitortutako zorra.

2.– Goian aipatutako eskrituran hipoteka sortu zen Bilboko 3 zenbakiko Jabetza Erregistroko 43.772 finkaren (Areetako sekzioa, 728 liburua, 1498 liburukia, 71 orria) eta 43.771 finkaren (Areetako sekzioa, 728 liburua, 1498 liburukia, 68 orria) gainean. Deklara bedi deuseza eta inexistentea hipoteka hori.

3.– Agindu bedi hipoteka horren inskripzioak erregistroan eragindako idazpenak indargabetzeko, eta bidal bitez beharrezkoak izan litezkeen ofizioak.

4.– Kondena bitez demandatuak judizioko kostu guztiak ordaintzera.

Bigarrena.– Demanda onartuta, eta erantzuna emateko demandatuak epatuta, García eta Bejarano jaun-andreak azaltzen dira, eskatutako erreklamazioari aurka egin eta demanda ezesteko eskatzeko, prozesuko kostuak ezarriz. Errekonbentzio demanda ere aurkezten da auzi-jartzailearen aurka, zeinak —geroago— bere emazte M.ª Teresa Fernández Iñiguez eta Antonio Muñoz Silió ere hartzen baititu. Demanda horretan eskatzen dutena da, eskatu ere, Antonio Muñoz Siliók eta Juan Segundo Hernándezek izenpetutako mailegu kontratua —simulazioa dela eta- eta Fernando García del Pinaren eta Juan Segundo Hernández Monasterioren artean —43.771 erregistro finka dela eta— izenpetutako salerosketa kontratua deuseztzat deklara daitezela, bere aldeko jabetza inskripzioa indargabetzea eskatuz. Prozesuko kostuen kondena ere ezartzen da.

Hirugarrena.– Fernando Muñoz Silió kodemandatua ez da azaltzen autoetan, auzi-iheseko egoeran deklaratuz. Demanda-egilea ez den errekonbenitu Fernando Muñoz Silió ez da azaltzen autoetan, auzi-iheseko egoeran deklaratuz.

Laugarrena.– Aldez aurreko audientzia egiten da, non ebazten baitira aurkeztutako salbuespen prozesalak. Akordiorik lortzen ez denez, frogara onartzen da auzia, zeina, ikus daitekeenez, proposatu eta onartu egiten baita, eta gauzatu egiten da alderdientzat konbokatzen den judizio egintzan: dokumentu batuketa, alderdiei egindako galdeketa. Autoak, adierazitako jarreren aldeko ondorio-alegazioak egin eta gero, epailearen esku uzten dira, ebatzi ditzan.

Bosgarrena.– Legezko preskripzioak bete dira judizio honetan, zeina irudizko eta ahotsezko euskarrian gorde baita.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Aurretiko Audientzia egintzan aurkeztutako salbuespen prozesalak ebatzi ondoren, zeinei buruzko pronuntziamendurik —horixe dela eta— ez baita bidezkoa ediktu honetan, hala bertan behera utzitako litispendentziari, nola egintzaren legitimazio eta iraungipen ezari dagokienez, prozedura honek aurrera atera behar izan duen iter prozesal landutik —zeinaren baitan alderdiek eta hirugarrengoek bide zibilean eta penalean izan duten auzi eta erreklamazio historia korapilatsua antzeman daitekeen— erreferentzia markoa lortzen da. Marko horrek aurrekariak ezagutzeko balio dezake, hain zuzen ere alderdien gorabehera enpresarialekin lotutako aurrekariak, non partehartzailetzat jo behar diren, halaber, Antonio Muñoz Silió eta honek zenbait eraikin-promozioren exekuzioan auzilariekin batera parte hartu zueneko enpresak. Beste alde batetik, bide penalean luze aztertutako historiologia nahasitik kanpo utzi behar da, kanpo utzi behar diren moduan pilaketarik ez dakarten zenbait egitate, zeintzuk ez duten aurre-juzkurik egiten prozedura honetan burututako frogari darion emaitzari dagokionez.

Bigarrena.– Fernando García del Pinarrek —Purificación Bejarano eta Fernando Muñoz Silióren alde eta maileguaren berme gisara— izenpetutako hipotekari eutsi beharko liokeen zorraren deuseztasuna erreklamatzen du auzi-jartzaileak. Alderdi demandatuaren kontra aurkeztutako arrazoiek bi jarrera kontrajarri justifikatzen dituzte aldi berean: alde batetik, agirien bidez egiaztatutakoak ez du zehaztasun gehiegirik, eta oinarri modura hartzekodun izan nahi dutenen deklarazioak baino ez dira aurkeztu, maileguan utzitako zenbatekoak argitu barik; ildo horretatik ulertu beharko da Fernando Muñozek eta Purificación Bejaranok ustez eman izan dizkiotela García jaun mailegu-hartzaileari, izan modu solidarioan edo ez. Bestalde, Femusi SLn burututako inbertsioak bermatu behar ziren, zeinetan partaide baitzen Antonio Muñoz Silió eta ondarerik gabe uzten ari baitzen, kausa zilegia ezkutatzen duen itxurazko kontratua osatuz horrekin eta, ondorioz, deuseztasun biziorik izan gabe (KZren 1274. artikulua eta hurrengoak). Ekarpenak ez dira inoiz frogatu eta, auzi honen ondorioetarako, ez da justifikatzen merkantilaren —nortasun juridiko propioa duenaren— obligazioek García partikularra —eraikinaren titularra— lotzen dutenik, nahiz eta titularitate hori 1992ko irailaren 11ko salerosketa eskrituraz eskualdatu, zeinari ez baitzitzaizkion eginbideak gauzatu berme hipotekarioa izenpetzeko egunean. Adierazitakotik ezin da onartu García jaunaren ondasunaren (jabetza) gain ezelango negozio fiduziariorik. Hori horrela, zorraren eta hipoteka kargaren deuseztasuna deklaratzen da. Zordun ez den hipote-jartzaile gisara ere ez dakioke eman baliotasunik burututako negozio juridikoari, izan ere, adierazitako moduan ez dago zorraren errealitatea jakiterik —ez eta aipatzen den pertsona juridikoari dagokionez ere (Femusi SL)—, nahiz ez den partikularra izendatzen. Bestalde, autoen gai ez den eraikinaren jabea ez den pertsonak izenpetutako hipotekaren deuseztasuna eman daiteke aditzera (KZren 1857. artikulua), ezin delarik hortik atera emaztea eta sozioa fede oneko hirugarrengotasunaz baliatzen direnik (HLren 34. artikulua). Esan behar da, hari horretatik, García jaunak egun batzuk lehenago ahalordea ematen duela finka horri dagokionez. Hortik ondorioztatzen da hipoteka eta finkak bere gain itxuraz zeukan zorra deuseztatzea.

Hirugarrena.– Juan Segundo Hernández Monasterioren eta Antonio Muñoz Silióren artean izenpetutako mailegu kontratua (KZren 1740. artikulua eta hurrengoak, 1753. artikulua) frogatuta dago, hain zuzen ere, lehenengoak agirietan jasotzen diren zenbatekoak entregatu dituelako, eta hori ez duelako auzitan jarri alderdi demandatuak. Demandatuak alegatzen du biak ateratzen direla kaltetuta Antonio Muñoz Silióren jarreratik, eta —ekitatez, adierazitako eran— biek beharko luketela partekatu, non "itxurazko kontratu jokoez" ari baita. Hala ere, euskarri kausal fiduziarioan bereizten da Hernandez jaunak gauzatutakotik. Horren berme gisara —orduan bai onartzen dela ondasun bat salerosketan entregatzeko modu fiduziarioa— eskuratuko luke Hernández jaunak prestazioaren ordaina; arbuiatu ezin den ordaina, izan ere, errekonbentzioa egiten duena bera baita erregistroko titular eskualdatzaile gisara, eta halaxe dago jasota Muñoz jaunaren alde —3 egun natural lehenago— emandako ahalorde eskrituran, hain justu ere Romoko Kresaltxu kaleko (Areeta, Getxo) eraikinei dagokienez. Halako moduz, ezen salerosketa hirugarrenaren ondasunen gain egiten bada (errekonbentzioa egiten duenak ez du arbuiatzen) ez du balio izango eskualdaketaren deuseztasuna ezartzeko, izan ere, horrek akordioa edo fiduzioarioa litzatekeen jabetza ekarriko luke, zergatik eta Antonio Muñoz Silióren emaztea izan zelako García jaunaren finka eskualdatu zuena lehen instantzian. Bestalde, merkatuko prezioaren alegazioari dagokionez, gai horren berririk ez dago, horri buruzko baloraziorik ez dagoelako, izan ere, ez dago frogatuta Hernández jaunak garai hartako prezioekin kalteordaina jaso zuenik trukean Campo Volantíneko etxebizitza bat entregatzeagatik. Onartzen du hori Hernández jaunak, eta adierazten du hitzartutako kontraprestazioak mailegu-hartzailea bigarren etxebizitza Bilboko inguru horretan entregatzera behartzen duela. Baldintza hori ez da bete, eta errekonbentzioaren gai denak ordezkatzen du, zeina, esandakoan oinarriturik, ezetsi egiten da. Salerosketa eskrituran adierazitako balioak eduki fiskala du beti. Ondorioz, ez da beharrezkoa deuseztasun akzioaren —errekonbenituak aurkeztu ez duenaren— iraungitze moduren batekiko erabakirik; baina bai alegatu dutela elkarrekin demandatuak/errekonbenituak eta Aldez Aurretiko Audientziaren egintzan ezetsi.

Laugarrena.– Demanda baiesteak eta errekonbentzioa ezesteak dakarrena da prozesuko kostuak demandatuei ezartzea eta errekonbentzioko kostuak errekonbentzio egileari.

EPAITZA

Juan Segundo Hernández Monasterioren izenean eta ordez prokuradore Smith-ek aurkeztutako demanda baietsi ondoren:

1.– 1992ko irailaren 15ean hipoteka eskritura izenpetu zuten, Bilboko notario Antonio José Martínez Lozanoren aurrean, alde batetik, Fernando García del Pinar-ek, eta bestetik, Purificación Bejarano Gómezek eta Fernando Muñoz Siliók. Deuseza eta inexistentea deklaratzen da eskritura horretan aitortutako zorra.

2.– Goian aipatutako eskrituran hipoteka sortu zen Bilboko 3 zenbakiko Jabetza Erregistroko 43.772 finkaren (Areetako sekzioa, 728 liburua, 1498 liburukia, 71 orria) eta 43.771 finkaren (Areetako sekzioa, 728 liburua, 1498 liburukia, 68 orria) gainean. Deuseza eta inexistentea deklaratzen da hipoteka hori.

3.– Agindua ematen da hipoteka horren inskripzioak erregistroan eragindako idazpenak indargabetzeko, eta beharrezkoak izan litezkeen ofizioak bidaltzeko.

Prozesuko kostuak demandatuek ordainduko dituzte, erdibana.

Fernando García del Pinar-ek eta Purificación Bejarano Gómezek aurkeztutako errekonbentzioa ezetsi eta Juan Segundo Hernández Monasterio, M.ª Teresa Fernández Iñiguez eta Antonio Muñoz Silió absolbitzen ditut errekonbentzio-egilearen uzietatik. Muñoz Silióri ezartzen zaizkio errekontzioaren ondoriozko kostu prozesalak.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Getxon (Bizkaia), 2007ko azaroaren 2an.

Antonio Muñoz Silió jauna non dagoen ez dakigunez, jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan ematen dut hau.

Getxo (Bizkaia), 2007ko abenduaren 14a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala