Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2008ko urtarrilaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Arabako Probintzia Auzitegia
485

EDIKTUA, 530/07 prozedura arruntean bideratutako apelazio-errekutsoari dagokiona.

Arabako Probintzia Auzitegia – 1. Sekzioa.

Errekurtsoa: Apelazioa, 530/07 prozedura arrunta.

Errekurtso-egilea: José Ramón Pérez Castro.

Abokatua: Vanesa Durán.

Prokuradorea: Blanca Bajo Palacios.

Errekurritua: Frigoríficos Logroño, SA.

Gaia: jabari-titularitatea.

Errekurtso horretan epaia eman da. Hau dio epaitzak:

Onetsi egiten dugu Bajo prokuradore andreak, José Ramón Pérez Cirizaren izenean (Matías Bautista Pérez Cirizaren oinordea) aurkeztutako errekurtsoa. Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko Epaitegiak 530/07 prozedura arruntean emandako epaiaren aurka aurkeztu zen errekurtsoa. Beraz, baliogabetu egiten dugu epaia eta onetsi egiten dugu Matías Bautista Pérez Cirizak eta horren izenean bere semea den José Ramón Pérez Cirizak aurkeztutako demanda. Honakoa adierazten dugu:

1.– Demandaren lehenengo egitatean azaldutako finka Matías Bautista Pérez Cirizarena dela. Hiri-finka da eta Labastidako kale nagusiko hogeita hamarrean dago, gaur General Mola kalea (Araba).

2.– Deklarazio hau onartu eta betetzera kondenatzen ditugula demandatua eta hirugarrenak.

3.– Eman dakiola agindua Laguardiako Jabego Erroldari Matías Bautista Pérez Cirizaren alde aitortutako jabari-titularitatea inskriba dezan.

Guzti hori, instantzia batean ere kosturik beren-beregi ezarri barik.

Ebazpen honen aurka ez dago errekurtso arruntik aurkezterik.

Epai honen ziurtagiriarekin batera, jatorrizko autoak jatorriko epaitegira bidali, ezagutu eta betearaz ditzaten.

Gure epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu.

Frigoríficos Logroño, S.A. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko abenduaren 28a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala