Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2008ko urtarrilaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
483

EBAZPENA, 2007ko abenduaren 13koa, Elikagai Politika eta Industriako sailburuordearena, Kontseiluaren 2006ko uztailaren 27ko 1198/2006 (EE) Erregelamenduaren babespean Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2007ko urriaren 10eko Aginduan jasotako arrantza eta akuikulturako produktuetarako merkaturatu eta eraldatzeko baldintzak hobetzeko ematen diren dirulaguntzetarako deialdia finantzatzea helburu duen kredituaren gehikuntza argitara ematen duena 2007. ekitaldirako.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2007ko urriaren 10eko Aginduaren bitartez (EHAA, 2007ko azaroaren 8ko 215. zk.) arrantzako eta akuikulturako produktuak merkaturatzeko dirulaguntzen eskabideak aurkezteko epea ireki zen, Kontseiluaren 2006ko uztailaren 27ko 1198/2006 (EE) Erregelamenduan jasotakoaren arabera.

Agindu horren hamabosgarren artikuluak ezarritakoaren arabera, dirulaguntza horiek finantzatzeko jarritako diru-kopuruak 7.000.000 euro jotzen zuen 2007ko ekitaldian. Funts horietatik 1.289.250 euro Arrantza Bideratzeko Finantza Tresnaren (ABFT) kontura joango dira, eta 5.710.750 euro Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura. Funts horietatik, 5.110.750 euro 2007ko ekitaldiko ordainketa-kredituei dagozkie, 400.000 euro 2008ko konpromiso-kredituei eta 200.000 euro 2009ko konpromiso-kredituei.

Nolanahi ere, aurretik aipatutako artikuluaren bigarren idatz-zatian aurreikusitakoaren arabera, bidezkoa da deialdi honen helburu diren laguntzetarako kredituak handitzea "indarreko legeriak kreditu-loturari edo aurrekontu-aldaketari buruz aurreikusi duenaren arabera". Ematekoak diren laguntzen zenbatekoa aldatuz gero edo kreditua agortzen bada, Elikagai Politika eta Industriako sailburuordearen ebazpen baten bitartez jakinaraziko da.

Horrela, eta, sektorea garatzeko eta bultzatzeari begira laguntza horien garrantzia kontuan hartuta, hamabosgarren artikulu horrek gaitutako kreditua eta aurrekontu-eskuarteak kontuan hartuta, beharrezkoa da kreditua milioi bat eta seiehun mila (1.600.000) eurotan handitzea.

Horiek horrela, honako hau

EBATZI DUT:

Argitara ematea milioi bat eta seiehun mila (1.600.000) euro gehitu zaizkiola Kontseiluaren 2006ko uztailaren 27ko 1198/2006 (EE) erregelamenduaren babespean Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2007ko urriaren 10eko aginduan jasotako arrantza eta akuikulturako produktuetarako merkaturatu eta eraldatzeko baldintzak hobetzeko ematen diren dirulaguntzetarako deialdia finantzatzea helburu duen dotazioari. Horrenbestez, zortzi milioi eta seiehun mila (8.600.000) eurokoa izango da onartutako gehieneko gastua. Funts horietatik 1.289.250 euro Arrantza Bideratzeko Finantza Tresnaren (ABFT) kontura joango dira, eta 7.310.750 euro Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura. Horietatik, sei milioi zazpiehun eta hamar mila eta zazpiehun eta berrogeita hamar (6.710.750) euro 2007ko ekitaldiko ordainketa-kredituei dagozkie eta ez dago inolako aldaketarik konpromiso-kredituen zenbatekoari dagokionez.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko abenduaren 13a.

Elikagai Politika eta Industria sailburuordea,

JOSÉ ANTONIO SUSO PÉREZ DE ARENAZA.


Azterketa dokumentala