Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2008ko urtarrilaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
482

EBAZPENA, 2007ko abenduaren 10ekoa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariarena, abenduaren 16ko 313/2003 Dekretuak aldatutako urriaren 1eko 229/2002 Dekretuaren babesean 2007ko ekitaldirako diru-laguntzak finantzatzeko diru-baliabideen zenbateko berria jendaurrean jartzekoa. Dekretu horrek "Leader +" ekimenaren ezarpena arteztu, eta Toki Ekintzako Taldeak nahiz beraien Landa Garapenerako Programak hautatzeko oinarrizko arauak ezarri zituen. Horiek guztiak Euskal Autonomia Erkidegoko Leader + Programa Eragilean jasota daude (Europar Erkidegoaren Landa Garapenerako Ekimena).

2007ko irailaren 3an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (169. zk.) Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2007ko uztailaren 23ko Agindua, 2007ko ekitaldiko deialdia egiten duena abenduaren 16ko 313/2003 Dekretuak aldatutako urriaren 1eko 229/2002 Dekretuan aurreikusitako laguntzetarako. Dekretu horrek "Leader +" ekimenaren ezarpena arteztu, eta Toki Ekintzako Taldeak nahiz beraien Landa Garapenerako Programak hautatzeko oinarrizko arauak ezarri ditu. Horiek guztiak Euskal Autonomia Erkidegoko Leader + Programa Eragilean jasota daude (Europako Erkidegoaren Landa Garapenerako Ekimena).

Aipatutako 229/2002 Dekretuko 4. artikuluaren arabera, helburu horretarako erabiltzen diren baliabide ekonomikoak NBBEF-Orientabidetik eta ekitaldi bakoitzean ondore horretarako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan ezarritako kredituetatik hartuko dira.

Lehen aipatutako 2007ko uztailaren 23ko Aginduaren hirugarren ebazpen-zatiak xedatutakoarekin bat etorriz, 2007. urteko deialdiko laguntzak finantzatzeko bideratu diren kredituek 310.000,00 euro jotzen dute guztira. Zenbateko hori 2007ko ekitaldiko ordainketa-kredituari dagokio.

Deialdi honen kontura eman beharreko laguntzen kopuru osoak ez du esandako aurrekontu-izendapena gaindituko, ezta -indarrean dagoen legeriak kreditu-loturari edo aurrekontu-aldaketari buruz aurreikusi duenaren arabera- aurrekontuetan ezarritako kopuru hori eguneratzearen ondorioz ezartzen den kopurua ere. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariaren ebazpena argitaratuko da horren berri emateko.

Horren harian, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzak, egin beharreko izapideak egin ondoren, honakoa erabaki du: 229/2002 Dekretuan aurreikusitako laguntzetarako kreditu propioen zenbatekoari 490.000,00 euro gehitzea 2007. urterako (Dekretu horrek "Leader +" ekimenaren ezarpena arteztu, eta Toki Ekintzako Taldeak nahiz beraien Landa Garapenerako Programak hautatzeko oinarrizko arauak ezarri zituen. Horiek guztiak EAEko Leader + Programa Eragilean jasota daude).

Gehitze horren ondorioz, 800.000,00 eurokoa izango da baimenduko den gehieneko gastua. Kopuru hori 2007ko ekitaldiko ordainketa-kredituari dagokio oso-osorik.

Aurretik esandakoari jarraiki, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.2. artikuluan eta 2007ko uztailaren 23ko Aginduan aurreikusitakoarekin bat etorriz, bidezkoa da adierazitako aldaketa hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Hori dena kontuan izanik, honakoa

EBATZI DUT:

Argitara ematea abenduaren 16ko 313/2003 Dekretuak aldatutako urriaren 1eko 229/2002 Dekretuan aurreikusitako laguntzen deialdirako bideratutako dotazioari 490.000,00 euro gehitu zaizkiola. Beraz, baimendutako gehieneko gastua 800.000,00 eurokoa da, eta oso-osorik dagokio 2007ko ekitaldiko ordainketa-kredituari. Aipatutako 229/2007 Dekretuak "Leader +" ekimenaren ezarpena arteztu, eta Toki Ekintzako Taldeak nahiz beraien Landa Garapenerako Programak hautatzeko oinarrizko arauak ezarri ditu. Horiek guztiak Euskal Autonomia Erkidegoko Leader + Programa Eragilean jasota daude (Europako Erkidegoaren Landa Garapenerako Ekimena). Bestalde, laguntzen deialdia Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2007ko uztailaren 23ko Aginduaren bidez egin zen.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko abenduaren 10a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendaria,

JUAN CARLOS ZULOAGA EIZAGIRRE.


Azterketa dokumentala