Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2008ko urtarrilaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
480

EBAZPENA, 2007ko abenduaren 10ekoa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, EAEko aztarnategietan, baimenduriko ekintzen bidez, aurkitu diren gai arkeologiko eta paleontologikoen inbentarioa egiteko diru-laguntzak emateko dena. Diru-laguntza hauek 2007ko irailaren 3ko Kultura sailburuaren Aginduari jarraiki eskatutakoak dira.

Irailaren 14ko 178. zenbakiko EHAAn argitaraturiko Kultura sailburuaren 2007ko irailaren 3ko Aginduaren bidez, 2007ko ekitaldian EAEko aztarnategietan baimenduriko ekintzak direla bide aurkituriko gai arkeologiko eta paleontologikoak sailkatzeko diru-laguntzen araubidea ezarri da.

Horretarako ezarritako epearen barruan ondoko pertsona fisikoek edo juridiko-pribatuek eskatu dute diru-laguntza: Harpea Kultur Elkartea, Santimamiñe Zientzia Elkartea, Munibe Taldea, Aranzadi Institutua B.M., Arkeolan (Historia eta Arkeologiako Azterketa eta Ikerketa Zentroa), Ondare Babesa B.M., Zehazten Zerbitzu Kulturalak B.M., Iterbide S.Z., Euskoiker (Jakintza Lanezko Ikerkuntza), Silvia Cajigas Panera, Etor Telleria Sarriegi, Goiatz Astondoa eta Maitane Oyarzabal. Zehazten Zerbitzu Kulturalak B.M. eta Aranzadi Institutuak B.M. erakundeek uko egiteko idazkia bidali dute azaroaren 20an eta 21ean hurrenez hurren. Idazki horien bitartez, Zehazten Zerbitzu Kultururalak B.M.k uko egin dio Zarautz Jauregia aztarnategiko materialen inbentarioa egiteko diru-laguntza eskaerari, eta, bestalde, Aranzadi Institutua B.M.-k uko egin dio haren eskaeraren zati bati, Ametzagaina aztarnategiko materialen inbentarioa egiteko dagokiona.

Aginduaren 13. artikuluan adierazitako Balorazio Batzordea bildu ondoren, eta eskaerak baloratutakoan, batzordeak ebazpen proposamena aurkeztu zuen 2007ko azaroaren 29an. Balorazio-irizpideak Aginduaren 12. artikuluan ezarritakoak izan ziren.

Balorazio Batzordeak egindako proposamena ikusita, eta Aginduaren 14. artikuluari eta ezar daitezkeen gainerako beste xedapen orokorrei jarraituz,

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean adierazten diren eskatzaileei diru-laguntzak ematea adierazitako. Proiektu bakoitzari dagokion diru-laguntzaren kopurua eranskin berberean zehazten da.

Bigarrena.– Ebazpenaren II. eranskinean adierazten diren pertsona eta erakundeei eurak eskatutako diru-laguntza ez ematea, eranskinean adierazitako arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Onuradunek Agindu arautzailearen baldintzak bete beharko dituzte, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren arloan indarrean dauden gainerako guztiak ere.

Laugarrena.– Diruz lagundutako jarduera guztiak 2007ko abenduaren 31rako bukatuta egon beharko dute Agindu arautzailearen 17. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Bosgarrena.– Emandako diru-laguntzen justifikazio, kitapen eta ordainketari dagokienez, Aginduaren 17., 18. eta 19. artikuluetan ezarritakoari begiratuko zaio, kontuan hartuz bertan adierazten den dokumentazioa Euskal Kultura Ondarearen Zentroan aurkeztu beharko dela bi hilabeteko epean, diruz lagundutako jarduera amaitzen den egunetik hasita, eta edonola ere, 2008ko otsailaren 28a baino lehen. Diru-laguntza jaso duten jardueren exekuzioaren justifikazioa jardueren aurrekontuekiko egingo da, emate-agirian zehazturiko aurrekontuekiko, zergak kontuan hartu gabe, eta Agindu arautzailearen 18. artikuluan ezarritako gainerako xehetasunei jarraiki.

Seigarrena.– Agindu horren pentzutan emandako diru-laguntzak ordainketa bakar batez abonatuko dira, 17. artikuluan adierazitakoaren arabera.

Zazpigarrena.– Ebazpen hau jakinaraztea 2007ko irailaren 3ko Aginduan aurreikusitako diru-laguntzen eskatzaileei: Etor Telleria Sarriegi, Aranzadi Institutua B.M., Silvia Cajigas Panera, Munibe Taldea, Arkeolan (Historia eta Arkeologiako Azterketa eta Ikerketa Zentroa), Santimamiñe Zientzia Elkartea, Euskoiker (Jakintza Lanezko Ikerkuntza), Harpea Kultur Elkartea, Iterbide S.Z., Maitane Oyarzabal, Goiatz Astondoa eta Ondare Babesa B.M.; eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kultura sailburuari hilabeteko epean, doakienek jakinarazpena jaso edo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko abenduaren 10a.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

GURUTZ LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.

I. ERANSKINA / ANEXO I
Diru-laguntza jasoko duten eskatzaile eta proiektuen zerrenda
Relación de solicitantes y proyectos a los que se concede subvención

Eskatzailea Proiektua Diru-laguntzaren

kopurua (euro)

Solicitante Proyecto Importe de

la subvención (euros)

Aranzadi Institutua B.M. Santiagomendi (Astigarraga) 11.786,56

Aranzadi Institutua B.M. Urtiaga (Deba) 4.788,44

Aranzadi Institutua B.M. Aldatxarren (Mendaro) 10.116, 27

Arkeolan La Estacada (Labastida/Bastida) 5.106,76

Asociación de Ciencias Santimamiñe Venta Laperra D o Polvorín 11.171,40

(Karrantza Harana/Valle de Carranza)

Etor Telleria Esnaurreta II (Enirio-Aralar) 2.460, 66

Euskoiker Campillo Sur (Vitoria-Gasteiz) 7.161,50

Goiatz Astondoa Artegieta (Idiazabal) 1.866,16

Harpea Kultur Elkartea Mandañu, Muriola, Ollagorta (Gorliz y Barrika) 2.480,35

Harpea Kultur Elkartea Arlanpe (Lemoa) 4.340,60

Harpea Kultur Elkartea Axlor (Dima) 7.037,49

Iterbide S.C. Solares 13, 18, parcela 42B de Arkaia (Vitoria-Gasteiz) 13.992,30

Maitane Oyarzabal Aizkoltxo (Mendaro) 11.742,27

Munibe Taldea Kiputz IX (Mutriku) 6.467,60

Munibe Taldea Astigarraga (Deba) 1.554,15

Ondare Babesa, S.L. Zapatari 33 (Salvatierra/Agurain) 6.127,49

II. ERANSKINA / ANEXO II
Diru-laguntzarik jasoko ez duten eskatzaileak eta ukatzearen arrazoiak
Proyectos y solicitantes a los que no se concede subvención y motivo de la denegación

Eskatzailea/Solicitante: Aranzadi Institutua B.M.

Proiektuak/Proyectos:

Boluntxo (Oiartzun)

San Miguel Eliza (Irura)

Santa Marina Orubea (Eskoriatza)

Eguzki 6 / Ubilla 9 (Hondarribia)

Soran (Leintz-Gatzaga)

Intxaurrondo etxea (Lazkao)

Txanga Goikoa Errota (Orio)

Igartza Multzoa (Beasain)

Ukatzearen arrazoia: ez du erdietsi Balorazio Batzordeak ezarritako gutxienezko puntu kopurua, 61 puntu.

Motivo de la denegación: no haber alcanzado la puntuación mínima, 61 puntos, establecida por la Comisión de valoración.

Eskatzailea/Solicitante: Silvia Cajigas Panera.

Proiektuak/Proyectos:

Pio Bermejillo 17 (Balmaseda)

Zaharra kalea 12 (Urduña-Orduña)

Ukatzearen arrazoia: ez du erdietsi Balorazio Batzordeak ezarritako gutxienezko puntu kopurua, 61 puntu.

Motivo de la denegación: no haber alcanzado la puntuación mínima, 61 puntos, establecida por la Comisión de valoración.


Azterketa dokumentala