Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2008ko urtarrilaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
478

AGINDUA, 2007ko abenduaren 4koa, Kultura sailburuarena, 2007. urteko "Euskadi" literatura saria —haur eta gazteentzako euskarazko literatura modalitateari dagokiona— erabakitzeko asmoz izendaturiko epaimahaiak hartutako erabakiaren berri ematen duena.

Kultura sailburuaren 2007ko apirilaren 18ko Aginduaren bidez (2007ko maiatzaren 31ko EHAA, 104. zenbakia), "Euskadi" literatura saria, haur eta gazteentzako euskarazko literatura modalitateari dagokiona, arautu eta horretarako dei egiten da.

2007ko apirilaren 18ko Aginduan 7. artikuluan ezarritakoaren arabera eta berariaz zeregin horretarako 2007ko uztailaren 24an emandako Agindu bidez (2007ko irailaren 14ko EHAA, 178. zenbakia) izendatutako epaimahaiak hartutako erabakia ezagutu ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– 1.– 2007ko "Euskadi" literatura saria— haur eta gazteentzako euskarazko literatura modalitateari dagokiona— Miren Agur Meabe andreari eman zaiola jakinaraztea, 2006an Elkar argitaletxeak argitara emandako "Urtebete itsasargian" izeneko literatura lanagatik.

2.– Sarituak, aipatutako 2007ko apirilaren 18ko Aginduaren 2. artikuluaren arabera, 14.500,00 euro jasoko ditu. Era berean, 2.475,00 euro jasoko ditu goian esandako aginduan begiz jotako egitekoak egin ostean.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko abenduaren 4a.

Kultura sailburua,

MIREN AZKARATE VILLAR.


Azterketa dokumentala