Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2008ko urtarrilaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
477

AGINDUA, 2007ko abenduaren 4koa, Kultura sailburuarena, 2007. urteko "Euskadi" literatura saria, gaztelaniazko literatura modalitateari dagokiona, erabakitzeko asmoz izendaturiko epaimahaiak hartutako erabakiaren berri ematen duena.

Kultura sailburuaren 2007ko apirilaren 18ko Aginduaren bidez (EHAA, 104. zk., 2007ko maiatzaren 31koa), "Euskadi" literatura saria, gaztelaniazko literatura modalitateari dagokiona, arautu eta horretarako dei egiten da.

2007ko apirilaren 18ko Aginduan 7. artikuluan ezarritakoaren arabera eta berariaz zeregin horretarako 2007ko uztailaren 24an emandako Agindu bidez (EHAA, 163. zk., 2007ko abuztuaren 24koa) izendatutako epaimahaiak hartutako erabakia ezagutu ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– 1.– 2007ko "Euskadi" literatura saria, gaztelaniazko literatura modalitateari dagokiona, Juan Bas jaunari eman zaiola jakinaraztea, 2006an Ediciones B argitaletxeak argitara emandako "Voracidad" izeneko literatura lanagatik.

2.– Sarituak, aipatutako 2007ko apirilaren 18ko Aginduaren 2. artikuluaren arabera, 18.000,00 euro jasoko ditu. Era berean, 3.535,00 euro jasoko ditu goian esandako aginduan begiz jotako egitekoak egin ostean.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko abenduaren 4a.

Kultura sailburua,

MIREN AZKARATE VILLAR.


Azterketa dokumentala