Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2007ko azaroaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
6325

IRAGARKIA, "Euskal Autonomia Erkidegoko lur-zoruaren okupazioaren gaineko informazio-sistema" helburu duen aholkularitza- eta sorospen-kontratu administratiboa esleitu dela argitara ematen duena (031A/2007 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 031A/2007.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: aholkularitza eta laguntza.

b) Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko lur-zoruaren okupazioaren gaineko informazio-sistema.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2007ko ekainaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 124. zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: ehun eta laurogei mila (180.000) eurokoa da gehienezko aurrekontua.

5.– Esleipena.

a) Data: 2007ko irailaren 28a.

b) Kontratista: Nekazal Ikerketa eta Teknologia, SA.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta hirurogeita hamahiru mila (173.000) euro.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko urriaren 16a.

Zerbitzu zuzendaria,

IZASKUN IRIARTE IRURETA.


Azterketa dokumentala